AFILIACION

Bilbo 12etan Arriagan

Donostia 12etan Bulebarreko Kioskoan

Gasteiz 12etan Bilbo Plazan

azaroaren24an kartela

cartelSE nov16 castellano-peq

urriak26 kartela nafarroa

 

cartelSE refugiados A3-euskera

IS-EHS irailak30 kartela


Legeztatu Ikasle Sindikatua
zure institutoan

*********

 Legaliza Ikasle Sindikatua
en tu instituto

se-castellano

se-catala

ELKARTASUNA MAIATZAREN 16 ETA 23KO IRAKASLEEN GREBAREKIN! DENOK MAIATZAREN 20KO MANIFESTAZIOETARA!

EAJ, PSE eta PPren babesarekin egoera benetan larrira eramaten ari da  hezkuntza publikoa EAEn. Urtez urte ari da bere eskuineko politika klasistak aplikatzen, hezkuntza publikoari murrizketak eginez, kontzertatu-pribatuari irabazi gehiago emanez, LOMCE aplikatzen Heziberriren bitartez, etab.

 

 

Politika hauen ondorioak zuzenean sufritzen ditugunak langile familiak gara, hauetatik gatozen gazteak, irakasleak, etab. Haur eskoletan edo Lanbide Hezkuntzan plazak ez daudela ikusten dugu, ikas gelak masifikatu egiten direla eta geroz eta ikasteko aukera gutxiago dagoela institutu publikoetan, unibertsitatea ordainezina da... Ez daude nahikoa irakasle, eta daudenek nahiz eskoletako langileek geroz eta baldintza prekarioagoetan egiten dute lana.

EAJ PPrekin aliatu da

Urkulluren gobernu berriak ez du inolako asmorik egoera hau aldatzeko. PSEren eta PPren laguntzarekin onartutako aurrekontuak murrizketen politikarekin jarraitu nahi dute. Orain EAJ bera izango da Rajoyren gobernua salbatuko duena, PPren aurrekontu antisozialak babestuz. Benetako orduan, berriro ere, EAJ bere eskuineko laguna den PPrekin elkartu da; hain zuzen ere LOMCE, errebalidak eta 3+2 diseinatu duen PPrekin, ustelkeriaren eta hipokresiaren PPrekin. Gazte eta langileoi sakrifizioak egiteko eskatzen zaigu txintik atera gabe, kriminalizatu egiten gaituzte borrokatzeagatik, eta bitartean, beraiek eta beren lagun bankariak eta enpresariak dirutzak pilatzen dituzte.

Boikota errebalida frankistei

 EAJ behin eta berriz saiatu da gu engainatzen ustez LOMCEaren aurka zuen jarrerarekin. Baina ekintzetan beraiek izaten ari dira hemen erreforma hori ezartzen ari direnak. Maiatzean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Foru Gobernuak, azterketak inposatu nahi dituzte LHko 3. eta 6. mailan, DBH 4. mailan eta 2. Batxilerrean, eta horien inguruan inolako informaziorik eman gabe gainera. Nahiz eta ikasturte honetan balio akademikorik ez duten izango, azterketa hauek errebalida frankisten helburu berbera dute. Horregatik Ikasle Sindikatutik dei egiten diegu ikasleei eta hezkuntza komunitate guztiari azterketa hauen aurrean planto egiteko eta ez ditzagun egin. Borrokari esker lortu dugu errebalida frankistetatik libratzea, froga hauek ez dira derrigorrezkoak eta ez ditugu egingo!

Borroka bateratzea eta jarraitzea da bidea

Euren maniobrak desegiteko modu bakarra kalean elkarturik borrokatzea da, mobilizazioekin jarraituz. Horregatik Ikasle Sindikatutik gure babesa helarazi nahi diegu irakasleei LAB, ELA eta STEILAS sindikatuek maiatzaren 16 eta 23rarko eginiko  greba deialdian. Positiboa dela uste dugu beste sindikatuak greba egun hauetako batetara gehitu izana ere, eta uste dugu bidea ahalik eta batasun gehien lortzea dela. Horregatik, ikasleei, gurasoei eta hezkuntza komunitate guztiari ere dei egiten diegu datorren maiatzaren 20ko manifestazioetan parte har dezaten.

LOMCE, Heziberri eta 3+2 EZ! BOIKOTA ERREBALIDA FRANKISTEI!

HEZKUNTZA PUBLIKO ETA EUSKALDUNAREN ALDE! 

 

Zatoz manifestazioetara!!

12tan Bilbon (Jesusen Bihotza), Gasteizen (Bilbo Plaza) eta Donostian (Boulevard)

RocketTheme Joomla Templates