oskar-gonzalez-fotos-concentracion-bilbao-por-pensiones-dignas3 11631 11

 

Bilbo 17:00tan udaletxetik

Donosti 18:00tan Alderdi Eder

Gasteiz 12:00 Artium

Iruñea 18:00 Gaztelu Plaza

En castellano http://www.sindicatodeestudiantes.net/noticias/movimiento-obrero/2874-pensionistas-y-estudiantes-unidos-y-adelante-todas-y-todos-a-las-manifestaciones-del-17m

Pentsionistak borroka eredugarri baten protagonista bihurtu dira. Indartsu atera dira behin eta berriz kalera PPren gobernuaren politiken aurka, gutxiengo baten mesedetan gehiengo zabala zigortzen jarraitzen duten eskuineko politika horien aurka. Joan den otsailaren 22an milaka mobilizatu ziren pentsio duinen alde Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan zein Estatu mailako hainbat hiritan.

 

Mugimendu hau praktikan erakusten ari da benetan kalean dugula gobernua garaitzeko indarra. CCOO eta UGT sindikatuetako buruzagiek goitik inposaturiko desmobilizazioarekin eta bake sozialarekin hautsi dute, zuzenean bat eginez milioika pertsonek duten ezinegon eta haserrearekin. Pentsionisten aldarrikapenak eta borrokak milioika gazteon, ikasleon eta langileon mirespen osoa lortu dute. Borroka honekin guztiz bat egiten dugu.

Pentsionisten haserrea guztiz justifikatua dago. PPren gobernuak, bostgarren urtez jarraian onartu du pentsioen %0,25 “igoera” lotsagarri eta ziztrina, herritarren sektore pobretuenetako bat denaren eros ahalmena larriagotuz. Igoera honen 2€ eskasak erabat kontrajarrian daude argi indarraren %12ko edo gasaren %10eko igoerekin alderatuz. Eta egoera hori izanik, gainera, Fatima Bañez Lan ministroaren aitortza iraingarriak jasan behar ditugu. Pentsionistak orain krisi aurretik baino eros ahalmen handiagoa dutela entzun behar izan dugu bere ahotik. Banco de Españako agintariak berriz esan du, jubilatuak ematen duena baino hobe daudela, “jabetzan dituzten etxeengatik” eta hori kontuan hartu beharko litzakela pentsioak kalkulatzeko orduan. Iraina irainaren atzetik! Egoera oso larria da ordea. 9 milioi pentsionistetatik %50ak baino gehiagok gutxieneko soldata azpitik kobratzen du, %38 pobrezia muga azpitik bizi da eta familien %34arentzat diru sarrera bakarra pentsioak dira.

Bien bitartean, PPren gobernua banka erreskatatzeko diru publikoa nahi beste oparitzen ari da. Bankari eta enpresari handien irabaziak loditzeko gobernua da hau, gehiengo langilearen aurka, gure bizitzak prekarizatzen dituzte lan erreformekin, hezkuntza eta osasun publikoa murriztuz, “pentsioen kutxa” deuseztatuz. Bistan dago pentsioen sistema publikoa suntsitzea dela aberatsen zerbitzura dagoen gobernu honen agendako beste puntu estrategikoetako bat. Ez dugu onartuko!

Pentsionistak funtsezko auzia jarri dute mahai gainean: borroka da bide bakarra. Hain zuzen ere, gure aiton amonen belaunaldia izan zen borrokaren bidez hezkuntza edo osasungintza bezalako eskubideak lortu zituena. Gaur, beren mobilizazio indartsuarekin ikasgai honen gaurkotasun ikaragarria erakusten digute. Eskubide sozial guztiak kalean lortu dira borrokarekin. Eta gaur mobilizazioaren bidea hartu behar dugu helburu berarekin. Pentsionisten borroka gazteon eta ikasleon borroka ere bada. Etorkizun duin bat nahi dugu.

Beharrezkoa da borroka hau gazteri guztira zabaltzea, baita langileetara ere. Azken batean, prekarietatearekin amaitu nahi dugu, kalitatezko hezkuntza eta osasungintza publikoa nahi ditugu, gure eskubide demokratikoen aurkako errepresioarekin amaitu nahi dugu. Elitearen gobernu hau bota beharra dago, kaleak betez, erasoak jasaten ditugun guztietara zabalduz mobilizazioa eta greba orokor handi bat antolatzeko baldintzak prestatuz!

Horregatik Ikasle Sindikatutik gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Pentsio duinen aldeko koordinadorei eta gazteak martxoaren 17 larunbatean kaleak betetzera dei egiten diegu, Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta Estatu mailan deitu diren mobilizazioetan. Borroka hau, geure borroka ere bada!

Denok kalera!

Kanpora PPren gobernua!