PP-PNV eskuinaren aurrekontuen aurrean, orain inoiz baino gehiago. Kaleak bete behar ditugu maiatzaren 26ean pentsio publiko duinen alde!

pensionistascartel-001

Iruzurrik ez! 1080 euro gutxieneko pentsioa!

(abajo en castellano)

Pentsiodunen mugimendua behin eta berriz tinko mantendu da eskuinak borroka hau amaitzeko egin dituen maniobra guztien eta kanpaina mediatikoen aurrean. Kontziente izanik etengabeko mobilizazioaren bidez, dirurik ez zegoela esaten zuten tokitik, dirua agerrarazi dutela eta lorpenak eskuratu dituztela, borrokan jarraitu dute. Elkarturik eta masiboki erantzun dute, argi utziz 1080 euroko gutxieneko pentsioa lortuko dutela, azken batean denoi eragiten digun bizi eta zahartzaro duina delako jokoan dagoena.

 

Berriro ere eskuina Rajoyren gobernu ustel eta ahul hau salbatzeko elkartu da, PP, Ciudadanos, UPN, EAJ, etab. Beste behin altxatu dute blokean ustelkeriaren, 155aren eta errepresioaren, murrizketen eta matxismoaren gobernua. Bereziki larria da EAJren jarrera, beste behin ikusi baitugu bere hitzak ez duela ezer balio, etengabe gezurretan ibiltzen dela: bai 155.arekin eta beste behin Kataluniako herriaren aurkako estatu kolpe frankistari eman dion babesarekin eta baita pentsio publikoekin ere. Diskurtso demagogikoez haratago, enpresari eta bankari handien interesak defendatzea tokatzen denean ez du zalantzarik egiten. Euskadirako lortuko dutela dioten dirua ordea ez da euskal langile klasearentzat eta gazteriarentzat izango. Enpresariei eta bankariei emango zaie zuzenean eskura eta zergak arinduko zaizkie, AHTa edo errauskailua bezalako obrak egiten jarraitzeko erabiliko dute. Pentsiodunentzat, langile zein langabetuentzat eta gazteontzat murrizketak, prekarietatea eta pobrezia zabaltzen jarraituko dute.

Gazteok pentsio duinen aldeko borroka babestu behar dugu, eskuinaren eraso hauen jopuntuan baikaude. Gure oraina eta etorkizuna dago jokoan. Gaur egun pentsiodun diren askok lantegietan borrokatu zituzten lorpen guztiekin amaitu nahi dute, langileon belaunaldi berriak ez ditzagun eskubide horiek eduki. 70 urtera arte lan egin beharko dugula esaten digute eta baldintza okerrenetan. Eta hori esaten digute bizi guztirako pentsioak dituzten, soldata potoloak dituzten eta Ibex 35eko enpresa handietan goi karguak ziurtaturik dauzkaten politikari batzuk.

Pentsiodunek kolpe gogorra eman dute mahaiaren gainean. Bidea zein den erakutsi dute. Jaso duten langile eta gazteen babesak, borrokan dauden hainbat eta hainbat kolektiborenak, argi erakusten du beharrezkoa dugula greba orokor bat, indarra badagoela eta arrazoiak are gehiago. Gobernu ahul honi azken kolpea kaleko borrokekin emango diogu bai Rajoyri eta baita Urkulluri ere. Kanpora bota behar ditugu, ez aurpegi aldaketa bat egiteko, austeritate, murrizketa eta eskubide demokratikoen aurkako erasoekin behin betiko amaitzeko baizik.

Ante los presupuestos y el pacto de la derecha PP-PNV: ahora más que nunca debemos llenar las calles el 26 de mayo por unas pensiones públicas dignas

¡No nos engañan! ¡Pensión mínima de 1080€!

El movimiento de los pensionistas se ha mantenido firme ante las maniobras de la derecha y la campaña mediática que han realizado para frenar este movimiento. Siendo conscientes, que a través de la movilización permanente han conseguido que aparezca dinero de donde dijeron que no había, han continuado con la lucha. Han respondido unidos y masivamente, dejando claro que van a por 1080 euros de pensión mínima para todas y todos; al fin y al cabo, es una vida y una vejez digna la que está en juego.

Una vez más la derecha se ha unido para salvar el débil gobierno de Rajoy; PP, Ciudadanos, UPN, PNV, etc. Otra vez han levantado en bloque al gobierno de la corrupción, del 155 y de la represión, de los recortes y el machismo. Especialmente grave ha sido la actitud del PNV. Hemos visto una vez más que su palabra no vale nada, que miente más que habla, tanto con el 155 y el apoyo al golpe de estado franquista en Catalunya, como con las pensiones. Más allá de los discursos demagógicos, cuando toca defender los intereses de los grandes empresarios y banqueros no duda ni un momento. El dinero que dicen que van a conseguir para Euskadi nunca será para la clase trabajadora y la juventud. Se lo regalarán a empresarios y banqueros y se les rebajará los impuestos a los más ricos, lo van a usar para construir la TAV o la incineradora. Para los pensionistas, trabajadores, parados y jóvenes van a seguir extendiendo la pobreza, la precariedad, los recortes…

Los jóvenes debemos apoyar la lucha de los pensionistas. La juventud está en el punto de mira de los ataques de la derecha. Pretenden que la nueva generación de los trabajadores no tenga los derechos que conquistaron muchos de los que hoy son pensionistas con la lucha en las calles, en las fábricas y en los centros de trabajo. Nos dicen que tendremos que trabajar hasta cumplir 70 años y en las condiciones más miserables, unos políticos que tienen pensiones vitalicias, sueldos millonarios y puestos asegurados en los consejos de administración de las grandes empresas del Ibex 35.

Los pensionistas han dado un golpe tremendo encima de la mesa. Han demostrado cual es el camino. El apoyo que han recibido de los trabajadores y jóvenes, de tantos colectivos en lucha demuestra claramente que necesitamos una huelga general, que hay fuerza suficiente y más razones que la justifican. Si vamos a darle el golpe de gracia a este gobierno será con la lucha en las calles. Debemos hecharlos a Rajoy y a Urkullu, no para un simple cambio de caras, sino para acabar de una vez por todas con las políticas de austeridad, recortes y represión.

¡Nuestra lucha es la vuestra!

Jo ta ke, irabazi arte! Sí se peude!