Harrotasun egunean, denok manifestazioetara! Aski da LGTBI+ kolektiboaren zapalketarekin!

LGTBI+ borroka antikapitalista eta iraultzailearen alde!

 

orgullo18-1

Ekainak 28

Bilbo 20:00tan zabalburun

Donosti 19:30tan bulebarretik

Articulo en castellano

Garena izan nahi dugu!

2018an gazteok erakutsi dugu prest gaudela garena izaten ere uzten ez digun eta zapaltzen gaituen sistema kapitalista eta heteropatriarkalari hortzak erakusteko. Martxoaren 8ko manifestazio masibo eta historikoaren ondoren, apirilaren 26an berriz ere kalean egon ginen “la Manada” epaiaren aurka eta maiatzaren 10ean, arrazoi berak gidari, egundoko ikasle greba eta mobilizazio historikoak bultzatu genituen. Baina ez ginen horretan gelditu. Maiatzaren 17an, LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko egunari heldu genion behar bezala Emakume Aske eta Borrokalarien eta Ikasle Sindikatuaren aldetik, ekintzak, propaganda banaketa, batzarrak, eta elkarretaratzeak eta ikasleen geldialdia antolatuz estatu mailan.

Gure Historian borroka, eta etorkizunean ere bai!

Aurten, duela 41 urte, gogoan dugu Estatu espainarrean lehen gay manifestazioa egin zela. 1977 ko ekainaren 26an, 4.000 lagunek inguru bat egin zuten Bartzelonan LGTBI+ komunitatearen eskubideen alde. Garai hartan, erakutsitako ausardia ikaragarri hori larrutik ordaindu zuten, poliziaren errepresio basatia zela medio. Baina ez zen alferrik izan. Haiei esker zabaldu zen gaur egun ere zabaltzen jarraitzen dugun bidea.

Ez zeuden bakarrik . Azken batean, diktaduraren aurkako borrokaren parte ziren, askatasun eta justiziaren aldeko mugimendu zabal hartan. Borroka-urteak izan ziren, eta haietan, eskubide politiko eta sozial garrantzitsuak erdietsi zituzten. Esate baterako, adierazpen eta elkartzeko eskubidea, hezkuntza publikoa, abortu eta dibortzio eskubideak, antisorgailuen legeztatzea… lortu ziren. Urte haietan oso garrantzitsua izan zen, korte frankisten Arriskugarritasun eta Errehabilitazio Sozialaren legearen aurkako borroka, bete betean jazartzen zituena “homosexualitate ekintzak”.

LGLBI+ kolektiboaren aurkako indarkeriak sistema kapitalista eta heteropatriarkala ditu oinarri. Alde batetik, pairatzen ditugu langile-klaseak jasaten dituen esplotazioa eta murrizketa guztiak; beste aldetik, eliza katolikoaren eta eskuinaren ideologia atzerakoia pairatzen dugu, jendarte honek ezarritako genero rolak betetzen ez ditugulako. PP da ideologia atzerakoiaren ordezkari argietako bat, gu erasotzen gaituzten legeak onartuz. Ez dugu ahazten sexu bereko ezkontzaren aurka bozkatu  zuela, abortu eskubidea kendu nahi izan zigula, genero-nortasunaren lege proposamenean atzera egin zuela, edo trans pertsonek egindako trans lege berri eta duin baten kontra bozkatu zutela.

Hel diezaiogun LGTBI+ harrotasun borrokalariari!

Gaur, atzo bezalaxe, gure eskubideen defentsan altxatu beharrean gara, eskubide guztien alde: gure askatasun sexuala, gure garapen pertsonal osoa, lanpostu duin bat, osasun eta hezkuntza sistema publikoa,…

Jasaten dugu zapalketak errudunak ditu, hain zuzen ere, “La Manada” epaia eman duten, raperoak atxilotzen dituzten edo beren jatorri edota azal koloreagatik jendea jazartzen duten berberak dira; gure eskubideak defendatzeko LGTBI+ legea boikoteatu edo, adibidez, NANean trans pertsonei izena eta sexua aldatzea ezinezko amesgaizto bihurtzen diguten berberak dira. Denok gara politika atzerakoien kontrako matxinada beraren partaide, izan PPren politiken edo eraso gaitzaken edozein gobernuren aurka. Guk ere parte hartzen dugu sistema zapaltzaile honen aurkako borroka berean.

Gure borrokak bat egiten du emakumeen mobilizazioekin, langile-klasearen esplotazioaren aurkako klase borrokarekin eta mugimendu sozial guztiekin. Beraz, LGTBI+ mugimendu borrokalari eta antikapitalista aldarrikatzen dugu helburu argi batekin: jendarte berri bat eraikitzea egiazko askatasunean bizi gaitezen.

Emakume Aske eta Borrokalariek, Ikasle Sindikatuak eta Ezker Iraultzaileak dei egiten diegu langile eta gazteei hiri eta herri guztietan harrotasun kritikoa eta berau sortarazi zuen borroka grina altxa ditzaten.

GURE HARROTASUNA EZ DAGO SALGAI

 

RocketTheme Joomla Templates