ETXERA ITZULTZEAN EZ DUGU AUSARTAK IZAN NAHI! ASKE IZAN NAHI DUGU! // ¡AL VOLVER A CASA NO QUEREMOS SER VALIENTES! ¡QUEREMOS SER LIBRES!

¡BASTA YA DE AGRESIONES MACHISTAS EN LAS FIESTAS POPULARES!

ASKI DA! ERASO MATXISTARIK EZ HERRIKO JAIETAN!

DhbAkeBWkAAIwpa

 

Urtez urte, gure herriko jaiak zikindurik geratzen dira eraso matxisten ondorioz. Ez dira kasu isolatuak. Egunez egun emakumeok bizi dugun zapalkuntza islatzen duen minbizia da, kapitalismoak inposatzen duen kirtenkeriazko aisialdi ereduaren eta instituzioen pasibotasunaren ondorio zuzena.

Iazko udan eta aurten, Ibilaldian adibidez, salatu diren erasoen zerrenda oso luzea da. Eta hau ez da icebergaren punta besterik. Ukituak, jazarpena, kaleko pertsekuzioa, irainak… etengabe gertatzen dira herriko, auzoko edo hirietako festetan eta asteburuetako gaueko aisian.

La Manadaren epai lotsagarriak argi eta garbi erakutsi du justizian eta instituzioetan barneraturik dagoen matxismoa. Erasotzaileei inpunitatea ematen zaie eta biktimak kriminalizatzen dira. Epai horrek praktikan bortxaketa legeztatu eta edozein erasotzaileren jo puntuan ezartzen gaitu, epaitegien babesa eta inpunitatea emanez. Gainera, suturik ikusi behar izan dugu nola irudikatu den egunero bizi dugun zapalkuntza epaitegietan eta telebista platoetan, biktima epaitzen duen eta bortxatzaileak babesten dituen kanpaina mediatiko nazkagarri batean.

Udaletxe eta instituzio askok “Ez beti da ez” kartelak ateratzen dituzte eta ordezkariek pin morea jartzen dute soinean. Baina benetako orduan ez ikusiarena egiten dute. Eskuineko politikek ez diete inolako konponbiderik ematen arrisku guneei, murrizketak aplikatzen dituzte garraio publikoan, genero indarkeriaren aurkako aurrekontuetan, gure eguneroko bizi baldintzetan. Sistema honen defendatzaileak dira, modu hipokritan erasoen aurrean tamalezko hitzak bota ondoren, emakume langileak bizi dugun zapalkuntza, degradazio soziala eta matxismoa indartzearen benetako ardura dutenak.

Martxoaren 8ko greba historiakoan, La Manadaren epaiaren aurkako mobilizazioetan eta maiatzaren 10eko ikasle greban oso argi utzi dugu honakoa: matxismoaren aurkako borroka hori elikatzen duen sistemaren aurkako borroka da. Gaitz honekin amaitzeko bide bakarra gure indarrean konfiantza edukitzea da, elkartuz eta elkar defendatuz, mobilizatuz eta kontzienteki antolatuz.

Emakume Aske eta Borrokalarietatik egoera horiek behin betiko amaitzeko borrokatzen dugu. Errua biktimei egotzi beharrean erasotzaileak jazarri daitezela exigitzen dugu. Nazkaturik gaude urtero erasoen biktima ez izateko ematen zaizkigun “aholkuez”. Ez daukagu inolako errurik moralki, fisikoki edo sexualki erasotzen bagaituzte. Eta are gutxiago, ez dugu beldurrik ez lotsarik sentitu behar hori salatzeagatik. Herriko jaiak indarkeria matxistarik gabeko espazioak izatea eskatzen dugu, non emakume gazte eta langileak aisialdi sano batez gozatzeko aukera izan dezagun, inolako erasorik jasateko beldurrik gabe. Jokaera higuingarri horien aurka kontzienteki borrokatzera dei egiten dugu, pertsona bakar bat bera ere ez dadin sentitu arriskuan, erasoturik edo akosaturik.

GEURE BURUAK BIZIRIK NAHI DITUGU, ASKE ETA BORROKALARI!

 

________

¡AL VOLVER A CASA NO QUEREMOS SER VALIENTES! ¡QUEREMOS SER LIBRES!

¡BASTA YA DE AGRESIONES MACHISTAS EN LAS FIESTAS POPULARES!

Año tras año nuestras fiestas populares quedan marcadas por las agresiones machistas. No son casos aislados. Es una lacra que refleja la opresión que vivimos las mujeres día a día, consecuencia directa del modelo de ocio embrutecedor que ofrece el capitalismo a la juventud y la pasividad de las instituciones.

La lista de agresiones que se denunciaron el verano pasado, o incluso en las fiestas que ha habido este año como Ibilaldia, es muy larga. Y esto no es más que la punta del iceberg de los abusos y agresiones machistas —tocamientos, acoso y persecuciones en la calle, insultos...— que se suceden en las fiestas populares de pueblos, barrios y ciudades, o en espacios de ocio nocturno cada fin de semana.

La vergonzosa sentencia de La Manada ha mostrado claramente el machismo instaurado en la justicia y en las instituciones, que ofrece impunidad a los agresores y criminaliza a las víctimas. Esta sentencia legalizaba en la práctica la violación, colocándonos en la diana de cualquier desaprensivo que sabe que contará con la protección y la impunidad de los tribunales. Además, hemos tenido que ver indignadas cómo se representaba la opresión que vivimos cotidianamente en los juzgados y platos de televisión, en la brutal campaña mediática que juzgaba a la víctima y amparaba a los violadores.

Muchos ayuntamientos e instituciones sacan carteles de “no es no” y se colocan el pin morado. Pero a la hora de la verdad miran a otro lado. Las políticas de derechas no dan solución a los espacios de peligro, recortan en transporte público, en los presupuestos contra la violencia de género, en nuestras condiciones de vida diarias. Son los defensores de este sistema, que salen de un modo hipócrita lamentando las agresiones, los verdaderos responsables de fomentar la opresión que vivimos las mujeres trabajadoras, la degradación social y el machismo.

En la histórica huelga del 8 de marzo, las movilizaciones contra la sentencia de La Manada y la huelga estudiantil del 10 de mayo, lo hemos dejado muy claro: la lucha contra el machismo es la lucha contra este sistema que lo alimenta. La única manera de acabar con esta lacra es confiando en nuestras propias fuerzas, es uniéndonos, defendiéndonos mutuamente, movilizándonos y organizándonos conscientemente.

Desde Libres y Combativas exigimos que se ponga fin a estas situaciones y se persiga a los agresores en vez de culpar a las víctimas. Estamos hartas de los “consejos” de todos los años para evitar que podamos ser víctimas de estas agresiones. Nosotras no somos las culpables de que nos agredan moral, física ni sexualmente. Ni mucho menos tenemos que sentir miedo o vergüenza al denunciarlo. Exigimos que las fiestas populares y nuestros barrios sean espacios libres de violencia machista, donde las mujeres jóvenes y trabajadoras podamos disfrutar de un ocio sano sin miedo a sufrir ninguna agresión. Llamamos a luchar conscientemente contra estos comportamientos deleznables, a no permitir que ninguna persona se sienta insegura, agredida ni acosada.

¡NOS QUEREMOS VIVAS, LIBRES Y COMBATIVAS!

RocketTheme Joomla Templates