Urriak 1: Ikasle Greba orokorra Katalunian

Langileen eta gazteen errepublikaren alde

Errepresio frankistari ez! Preso politikoak askatu

huelga 1018

Para leer en castellano o catalan clic aquí

 

Katalunian ezohiko egoera bizi dugu. Urte bete igaro da iazko urriaren 1etik, gure etorkizunari buruz erabakitzeko eskubide demokratikoa gauzatzeko bi milioi gazte eta langilek hautestontziak bete genituenetik. Egun historikoa izan zen: bozkatu ahal izateko autoorganizatu ginen, eta makinaria osoa martxan jarri zuten estatu aparatuaren eta eskuinaren errepresioaren gainetik bozkatu ahal izan genuen. Atxiloketak izan ziren, inprentak erregistratu zituzten eta 22.000 polizia baino gehiago bidali zituzten, baina ezin izan zuten gure jardun demokratikoa geldiarazi. Egun hartan eta urriaren 3ko greba orokorrean erakutsi genuena ikaragarria izan zen. Geroztik, gazteok eta herritarrok Estatuaren errepresio frankista handiagoa jasan dugu, besteak beste 155. artikulua aplikatu zuen PPren gobernuan PSOEren eta Cs-en babesarekin. Azken urtean, eskubide demokratikoa ukatzeko herritarren aurkako indarkeria basatia, Kataluniaren autonomia indargabetzea, exilioa eta espetxea erabili dituzte.

Kataluniako masen mobilizazioak, mugimendu feministarekin edo pentsionisten borrokarekin batera, Rajoyren gobernu ustela bota du, baina PSOEren gobernuak ere ez du erabakitzeko eskubidea errespetatzen, preso politikoak espetxean daude eta exiliatuak etxetik urrun. Pedro Sanchezek 155a kendu badu ere, errepresioak aurrera jarraitzen du, eta berriro indarrean jartzeko mehatxua egin du Kataluniako gazteek eta herritarrek amore ematen ez badute eta eskubide demokratikoen defentsan jarraitzen badute.

Gainera, PSOEk politika horrekin jarraitzeak areagotu egiten du gutxiengo españolistaren ofentsiba eskola katalanaren eta murgiltzen linguistikoaren aurka, gure irakasleak kriminalizatuz, eta blokeo administratiboa eragiten du aitzakiatzat hartzeko ikasle mugimenduaren eta Marea Grogaren aldarrikapenak ez aplikatzeko. Ikasleok ondo dakigu erabakitzeko eskubidearen aldeko borroka eta errepresioaren aurkakoa gure errealitatea aldatzeko, murrizketarik, etxe-kaleratzerik eta prekarietaterik gabeko langile eta gazteen errepublika lortzeko eta bizi duina izateko borroka egiten duten guztiena da.

Hori dela eta, Ikasle Sindikatuak Kataluniako institutu eta unibertsitateetako ikasleei dei egiten die urriaren 1eko ikasle greba orokorrean berriro kaleak har ditzagun, ikasgelak hustuta, eta manifestazio masiboetan parte har dezagun. Era berean, beste kolektibo eta eragileei ere dei egiten diegu, hala nola egun bererako grebara deitu duen Univesitat per la Repúblicari, indarrak elkartu ditzagun. Horrekin batera, ANC, Òmnium, CDR eta erabakitzeko eskubidea defendatzen duten ezkerreko erakunde sindikalei deialdian eta manifestazioetan aktiboki parte har dezaten eskatzen diegu, argi uzteko antolakuntza eta borrokarekin gure autodeterminaziorako eskubidea gauzatu bagenuen, urte bete beranduago indar gehiagorekin jarraitzen dugula, preso politikoen askatasuna, exiliatuen itzulera eta Kataluniako herritarren eta gazteen aurkako errepresioaren bukaera lortu arte.

Antolatu U1eko greba!

Els carrers seran sempre nostres!

Kaleak gureak dira!

RocketTheme Joomla Templates