• 1
  • 2
  • 3

Kanpora matxismoa gure ikasgeletatik!

Heziketa sexual inklusiboa hezkuntza sisteman!

Enlace al artículo en castellano

Iazko ikasturtean milioika emakume langilek, gaztek eta ikaslek kaleak bete genituen eta kolpe latza eman genion gure aurkako indarkeria justifikatzen, defendatzen eta babesten duen sistema honi. Gure ondoan izan genituen milaka kide mutil ere, gure aldarrikapen bidezkoak babesten eta borrokan parte hartzen. Martxoaren 8ko greba feminista historikoa lehenik eta, ondoren, La Manadaren epai lotsagarriaren aurkako mobilizazioak, Ikasle Sindikatuak eta Emakume Aske eta Borrokalariak plataformak deitutako maiatzaren 10eko greba nabarmenduz, salto ikaragarria izan dira.

Borroka feminista funtsezkoa izan da Rajoy gobernua eraisteko. Ez da kasualitatea PSOEren gobernuak feminismoaren bandera bere egiten saiatzea. Baina “feminismo” mota hori agerian geratu zen La Manadako bortxatzaileek behin-behineko askatasunean utzi zirenean. Orduan entzun behar izan genuen orain ministro diren emakumeen ahotik epaileen erabakia onartzen zutela eta ezin zutela justizia patriarkalaren eraso berri horretan muturra sartu. Guk argi dugu: Gobernuak elementu horiek judikaturatik guztiz kanporatzea bultzatu behar du, eta neurri legalak hartu behar ditu epaile horien aurka gure aurkako indarkeria sustatzeagatik.

Heziketa sexual inklusiboa orain! A-14ean Ikasle Greba Orokorra!

Sexismoaren aurkako borroka hezkuntza sistemaren eginkizuna ere bada. Urtero milaka milioi euro ematen zaizkio diru publikotik matxismoan, homofobian, transfobian doktrinatzen eta abortuaren aurkako kanpaina egiten duen Eliza Katolikoaren hierarkiari. Gainera bero egiten duen egunetan tirako kamisetak edo galtza motzak eramateagatik kargua hartzea jasan behar izaten dugu. Badirudi horrek “geldiezina den inpultsu bat probokatu dezakeela”. Lotsagarria da horrelako argumentuak inposatzea ikastetxeetako barne araudietan! Gure arropak eta gure gorputzak ez du ezer “probokatzen”! Ez gara frankismoan bizi!

Pedro Sanchez eta Hezkuntza ministroak, nahiz EAEko eta Nafarroako gobernuek eta hezkuntza sailburuek beste alde batera begiratzen dute errealitate honen aurrean. Ikastetxe eta unibertsitateetan sexismoaren eta matxismoaren aurkako ikasle eta gazte mugimendu handi bat altxatzea ezinbestekoa da, egoera honekin amaitzea exigitzeko.

Horregatik, Ikasle Sindikatuak eta Emakume Aske eta Borrokalariek ikasle greba orokorrerako deialdia egiten dugu datorren azaroaren 14rako, Hego Euskal Herrian eta estatu mailan, manifestazio jendetsuak egitera deituz. Greba honek helburu garbi eta zehatzak ditu: Hezkuntza sexual inklusiboko ikasgai bat berehala martxan jartzeko eskatzea gobernuari, ebaluagarria eta derrigorrezkoa, ikastetxe guztietan, publiko nahiz pribatuetan, gure generoa, orientazio sexuala edo nortasuna zeinahi dela ere, benetan garena izan gaitezen. Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan eman behar den ikasgai horrek balio dezala modu aske batean matxismoaren eta sexismoaren aurka hezteko, tratu txarren aurka, bortxaketaren kulturaren, homofobiaren eta transfobiaren aurka.

Era berean, instituzioek ezabatu egin behar dituzte ikastetxeetako barne araudietan gure janzkeraren inguruko erreferentzia sexista eta errepresibo oro, modu esplizituan ezarriz pertsona ororen sexu askatasuna, LGTBI eta trans kolektiboen eskubideak, eta diziplinazko neurri zorrotzak har ditzaten, gutxiengoa izan arren, jarrera matxistak eta sexistak dituzten institutuetako eta unibertsitateetako irakasleen aurka.

Errespetua eta duintasuna nahi dugu, askatasuna eta benetan garena izan, behin betikoz amaitu dadila jazarpenekin eta umiliazioekin. Ez ditugu hitzak nahi, ekintzak baizik. Neska zein mutik, denak grebara azaroaren 14ean. Ikasgelak hustu eta kaleak bete.

Kanpora matxismoa ikasgeletatik, judikaturatik eta instituzioetatik!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu