• 1
  • 2
  • 3

Denok Urtarrilaren 12an Bilbo eta Baionara

Kalean borrokatuz amaituko dugu errepresioarekin, dispertsioarekin eta mendeku politikekin

Euskal presoen egoerak benetan larria izaten jarraitzen du. Dispertsio politikek eragiten die egun 250 euskal preso baino gehiagori eta presoez gain, beren senitarteko eta lagunak zuzenean zigortzen ditu, asteburuero milaka kilometro egitera kondenatuz eta euren biziak etengabe arrikusan jartzera behartuz. Presoei espetxeetan aplikatu zaizkien erregimen bereziek, tratu ankerrek, kondenen biderketak, etab. horien artean gaixotasun larriak dituztenen kopuruak etengabe gora egitea ekarri du. Motxiladun haurrak eta gazteak ere kopuruz hazi dira. Gurasoak milaka kilometrora dauden espetxeetan dituzte, eta haurtzaro duin baterako oinarrizko eskubidea kendu zaie, zerikusirik ez duten mendeku politikengatik.  Baina Estatuen buruan dauden alderdietako politikariei sufrimendu horrek, oinarrizko giza eskubideek ez die axola, oraindik ere euren interes politikoetarako erabiltzen baitituzte euskal presoak.

Pedro Sanchezen gobernuak ez dio inolaz ere egoera honi inolako konponbide seriorik eman.  Gobernura iritsi berritan gaiari buruz egin zituen aitortza epelak ere keak eraman ditu. PSOEk eta EAJk martxan jarri zuten sakabanaketa politikekin amaitzeko aukera paregabea dute. Baina nahiago dute burua lur azpian gorde eta hauteskundeetako bozketan pentsatu, egoera larri hori aldatu baino. Bereziki lotsagarria da EAJren jarrera. Gai honen inguruan hitz politak botatzen saiatzen da, eta Lakuatik zerbait egiten duenaren itxura ematen. Baina argi ikusi dugu berriro ere bere aurpegia, Iñigo Cabacasen auzian, gaztetxeak desalojatzeko polizia bidaltzen duenean edo Amurrion ezker abertzaleko familia batek polizia ohi baten jasan zuen atentatuaren aurrean. Kondena epelaren ondoren, azkar atera zen esaten gustatuko litzaiokela Ezker Abertzalea ikustea bere batzokien aurka egiten diren margoketak irmotasun berarekin kondenatzen. Parean jartzen al ditu, etxera tiro egitea eta margoketa batzuk egitea? Argi dago, bere helburua behin eta berriz burua zuritzean, bozkak irabazteko esan beharrekoa esatean eta ezkerra erasotzean jarrita daukala.

Egoera honekin amaitzea gazteon borroka ere bada. Horregatik Ikasle Sindikatutik bat egiten dugu euskal presoen etxeratzearen borrokarekin eta  urtarrilaren 12ko deialdiarekin. Orain amaitu behar da mendeku politika hauekin, dispertsioarekin eta behin betiko amaitu behar da errepresioarekin eta muntaia polizial eta judizialekin. Estatu aparatuaren bide autoritarioa Altsasun, Catalunyan eta Estatu mailan preso politiko gehiago eragiten ari da. Gaur atzo bezala, errepresioaren helburua erregimen honekin hausteko eta gizartea eraldatzeko borrokatzen dugunoi ereduzko zigorrak ematea eta izuaren politika inposatzea da. Ez dute lortuko.

Borroka da bide bakarra!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu