Urtarrilak 19 eta 20: Iparramerikako ikasleen borrokarekiko elkartasun jardunaldiak

Donald Trump AEBko presidente hautatzeak benetako haserrea eragin du mundu osoko gazteen, emakumeen, etorkinen, LGTB komunitatearen eta langileen artean. Bere diskurtso arrazista, matxista, homofoboa eta atzerakoia praktikara eramanez gero, benetako amesgaizto bilakatuko du milioika pertsonen bizitza: komunitate latinoak, beltzak, musulmanak, AEBko eta mundu osoko langile eta gazteok ondo dakigu ondorio oso larriak ekarriko dituela munduko potentzia handieneko buruan neofaxista hori egoteak.

IMG-20161221-WA0008

 

 

 

Zer defendatzen du Donald Trumpek?

Donald Trump, kapitalismo basatiena eta ankerrrena defendatzen duen %1eko elite pribilegiatu horren interesen ordezkari kualifikatua da. Bere politikekin AEBko klase agintaria loraldi goreneko garaira itzularazi nahi du, kosta ahala kosta, mundu mailan bere botere inperialista finkatuz. Eta badakigu horrek zer esan nahi duen: milioika pertsonei eragingo dieten sarraskiak hainbat herrialdetan, Iraken, Afganistanen eta Sirian ikusi dugun bezala; guztia multinazional gutxi batzuen interesak babesteko.

Kanpo agenda basatia bada, AEBeko mugen barruan ondorioak ere ikaragarriak izan daitezke. Trumpek bere kanpainan Ku Klux Klanen babesa izan du, eta Gobernuko ministro izendatu ditu zenbait arrazista ezagun. Argi utzi du bere asmoa jatorri latino edo musulmana duten etorkinak kanporatzea dela, eta errepresio poliziala erabiliko duela beltzen komunitatearen aurka. Bere plan nagusietako bat Mexikorekiko mugan harresia eraikitzea da AEBra doazen milaka etorkinei bidea ixteko. Gainera, eskubide zibilak ukatuko dituen lege arrazistak onartu nahi ditu. Era berean, osasun eta hezkuntza publikoa are gehiago murriztuko dituen neurriak, emakumeen eskubideen aurkako erasoak, aborturako eskubidea debekatzea eta LGTB komunitatearen aurkako diskriminazioa babestuko dituen neurriak iragarri ditu.

Urtarrilaren 19 eta 20an Iparramerikako ikasleen borrokarekiko elkartasun egunak

AEBko gazteriak eta langile klaseak argi dute zer den Trump, eta zer-nolako mehatxua suposatzen duen, hain zuzen ere bere politiken ondorioak sufritzen ditugunok zatitzeko ereiten duen xenofobiaren, arrazismoaren eta matxismoaren pozoiak. Hori dela eta, hautatu eta berehala, erantzun benetan tinkoa izan zuen kalean: milaka eta milaka pertsona, batez ere gazteak, kalera atera ziren Seattlen, Bostonen, Chicagon, New Yorken eta beste hainbat hiritan “Ez da nire presindentea! Trump kanpora!” lelopean.

Presidentearen kargu hartzearen zin egitea dela eta, ikasle grebarako deia egin du urtarrilaren 20rako Trumpen aurkako mobilizazioak antolatu dituen Socialist Students erakundeak. Bertako kideak Ikasle Sindikatuarekin eta Mexikoko CEDEP Hezkuntza Publikoaren Defentsarako Batzordearekin jarri dira harremanetan nazioarteko elkartasun kanpaina abiatu eta borroka babesteko ekimenak antolatzeko.

Gogora dezagun pasa den urriaren 26an errebalida frankisten aurkako greba egin genuenean, mundu mailako milaka ikaslek erakutsi zigutela beren elkartasuna enbaxaden aurrean kontzentrazioak eginez, lan uzteak antolatuz eta asanbladak eginez. Socialist Students izan zen AEBn ekintza horiek antolatu zituen erakundea.

Hori dela eta, Ikasle Sindikatutik AEBko gure kideak babestuz elkartasun ekintzak antolatzeko deia luzatzen diegu institutu eta unibertsitateetako ikasle guztiei urtarrilaren 19an eta 20an. Zehazki esanda, ondoko ekintza hauek proposatzen ditugu:

* Kartelak eta pankartak itsastea institutu eta fakultateetan Donald Trumpen politika arrazista, homofoboa eta atzerakoia salatuz.

* Asanbladak, bilerak eta ordubeteko lanuzteak egitea institutu eta fakultateetan Trumpen politikaz eztabaidatu eta AEBko kideen borrokari babesa emango dioten erresoluzioak onartzeko.

* Egun horietan fakultate eta institutuetan kontzentrazioak egitea ez dugula Trump onartzen argi esateko eta Iparramerikako ikasleei babesa eskaintzeko.

*Ekintza, bilera, asanblada eta kontzentrazio guztien argazkiak egitea protesta kartelekin eta sare sozialetan partekatzea #AbajoTrump #TrumpKanpora traolak erabiliz eta Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera bidaltzea.

*Urtarrilaren 21ean, Trumpen kargu hartzearen zin egitearekin bat egiten duen egunean, Iparramerikako enbaxadaren edo kontsulatuen aurrean edo plazetan egiten diren kontzentrazioetan parte hartzea.

*Jakina, burura etor daitezke ekimen eta proposamenak antolatzea.

Ez da nire presidentea!

Eraiki dezagun Trumpen aurkako erresistentzia mundu osoan!