AFILIACION

Bilbo 12etan Arriagan

Donostia 12etan Bulebarreko Kioskoan

Gasteiz 12etan Bilbo Plazan

azaroaren24an kartela

cartelSE nov16 castellano-peq

urriak26 kartela nafarroa

 

cartelSE refugiados A3-euskera

IS-EHS irailak30 kartela


Legeztatu Ikasle Sindikatua
zure institutoan

*********

 Legaliza Ikasle Sindikatua
en tu instituto

se-castellano

se-catala

Martxoaren 8an ikasgelak geldiaraziko ditugu indarkeria matxistaren aurka!

Gure buruak bizirik nahi ditugu, aske eta borrokalari!

Datorren martxoaren 8an emakumeen hainbat elkarte eta mugimenduk mundu mailako grebarako deia egin dute indarkeria matxistaren aurka eta gure eskubideen defentsan. Azken hilabeteetan, mundu osoan milioika emakume mobilizatu dira helburu horretan: AEBn Trumpen eta bere diskurtso misoginoaren, arrazistaren eta homofoboaren aurka,  Polonian bertako gobernu eskuindarrak zeukan abortatzeko eskubidea ukatzeko asmoaren aurka, Latinoamerikan milioika emakume atera ziren kalera hiri nagusietan lelo batekin: Gure buruak bizirik nahi ditugu, inor gehiago ez!

IMG-20170210-WA0012

 

Kapitalismoaren krisiak gogor kolpatu ditu langile klasearen bizi baldintzak, baina batez ere emakumeak eta gazteak dira okerren daudenak. Kapitalismoak, soldata eta lan baldintza okerrenekin, prekarietatera kondenatzen gaitu emakumeok: eskuinaren politiken eta murrizketen ondorioak bi aldiz sufritzera, langabezia datuetan maila gorenean egotera edo gure bizkar gainera kargatzera zerbitzu sozialek egin beharko luketena egiteko, hala nola gaixoak, adin nagusikoak eta haurrak zaintzea. Era berean, independentzia eta berdintasun ekonomikoa ukatzen digun sistema honen beste ondorio bat sufritzen dugu: indarkeria matxistaren izurritea. Azken urteetan, 796 emakume erail dituzte Estatu espainiarrean arrazoi horregatik, eta 8 ordutik behin bortxaketa salaketa bat dago.

Jakina, PPren gobernuak tipula-negarra egiten du hilketa horiek gertatzen direnean, baina beraiek dira indarkeria matxista hedatzen laguntzen dutenak beren legeekin, hezkuntzan, osasunean eta mendekotasun laguntzetan egindako murrizketekin, lan erreformarekin eta ideologia atzerakoi eta elizkoiarekin. Eskuina beti izan da emakumeen eskubideen etsaia!

Guk, emakumeok, ez dugu onartzen desberdintasunen eta zapalkuntzaren bizimodu hau. Gure aurkako indarkeria legitimatzen duen sistema eta gobernu honen aurka altxatzen gara. Badakigu egoera hau aldatzeko modu bakarra antolakuntza eta kaleko mobilizazioa direla, Coca Colan borrokan dauden emakume Espartanak, PAH plataformako emakumeek edo kellyek egin duten bezala.

Hori dela eta, datorren martxoaren 8an, emakume langileen nazioarteko egunean, Ikasle Sindikatuak 12:00etatik 13:00ak bitartean klaseak geldiarazteko deia egiten du, indarkeria matxistari “Aski da!” esateko eta emakume bezala ditugun eskubideak defendatzeko! Matxismoa sustatzen duten gobernuen aurka!

Gure gelakide mutilei ere borroka honetan modu aktiboan parte hartzeko deia egiten diegu, helburu berberak baititugu. Era berean, arratsaldean egingo diren manifestazioetan masiboki parte hartzeko deia egiten dugu. Horrela bakarrik, guztiok batera mobilizatuta, lortuko dugu nahi dugun gizartea: diskriminaziorik, desberdintasunik eta indarkeria matxistarik gabekoa eta eskubideak, duintasuna eta askatasuna dituena.

Antola zaitez Emakume aske eta borrokalariekin!

RocketTheme Joomla Templates