Martxoaren 9an Hezkuntza Komunitate osoko Greba Orokorra!

  • LOMCE, Heziberri eta 3+2 ezabatzearen alde!
  • Eskola publikoari lapurtutako 7.000 milioiak itzultzearen alde!
  • Itunik ez eskuinarekin, eskola pribatuetako patronalekin eta Elizarekin!
  • Kalitatezko eskola publiko, duin, laiko, doako, demokratiko eta euskaldunaren alde!

Ikasle Sindikatuak pasa den urriaren 26an eta azaroaren 24an deitutako mobilizazioek arrakasta izugarria izan zuten Euskal Herrian eta estatu osoan. Borroka horiek errebalida frankistak atzera botatzera behar zuten PPren gobernua. Garaipen historikoa izan zen eta erakutsi genuen borrokari esker lor daitekeela!

PPk “Hezkuntzako Ituna” nahi du, baina Elizarekin eta patronalarekin

Murrizketez jositako bost urteek, LOMCEk eta 3+2k egoera latzean utzi dituzte gure ikasgelak, eta PPk orain gobernu berritu eta demokratikotzat eta elkarrizketarako asmoa duen gobernutzat aurkeztu nahi du bere burua.  “Hezkuntza Ituna” saldu nahi digute, baina beren asmo zaharrei izena aldatzeko trikimailu bat besterik ez da: hezkuntza publikoa suntsitzen jarraitu nahi dute. Ciudadanoseko eta PSOEko zuzendaritza kolpistako aliatuak horretan laguntzeko prest daude.

EAJk hezkuntza publikoaren aurkako eraso gehiago proposatu ditu eta PSEren babesa du

PSOE estatu mailan eskuinarekin kolaboratzen aritzeaz gain, hemen ere EAJri laguntza eskaintzeko prest dago, koalizio gobernuan sartu nahi du Euskal Herrian murrizketa aplikatu, etxetik kaleratu eta pribatizatzen dutenekin batera. EAJk PPren eredu sozial berbera defendatzen du: pribilegioak gutxi batzuentzat gehiengoaren beharren kontura. Orain EAJk eta PSEk Euskal Herrirako PPren antzeko hezkuntza ituna defendatzen dute. Heziberri (LOMCE euskal erara) eta EHUn murrizketa basatiak aplikatu ondoren, itunpeko eskolak irabaziz loditu ondoren eta euskarari murrizketan egin ondoren, orain Euskal Hezkuntza Lege bat jarri nahi du mahai gainean. Badakigu zer ekarriko duen horrek: pribatizazio eta hezkuntza publikoren aurkako eraso gehiago. Ez dugu onartuko!

Martxoaren 9an Hezkuntza Komunitate osoko Greba Orokorra

Ikasle Sindikatuak beti defendatu du gurasoak, irakasleak eta ikasleak batera borrokatzea, bai Euskal Herrian bai estatuko gainerako lekuetan. Hori dela eta, DBHko, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta unibertsitateko ikasleei dei egiten diegu martxoaren 9an greba egin dezaten LOMCEren, 3+2aren eta murrizketen aurka. Era berean, Ikasle Abertzaleei, LABi, ELAri, CCOOi, UGTri, STEILASi eta EHIGE guraso elkarteari eskatzen diegu bat egin dezaten  PPren, EAJren eta PSEren aurkako hezkuntza mailako greba orokorrera. Batera, denboran luzatu eta gorantz joango diren mobilizazioekin lor ditzakegu gure aldarrikapenak. Lortuko dugu!

Martxoaren 9an guztiok grebara eta manifestazioetara!

Afilia zaitez gure web gunean: www.ikaslesindikatua.net!

Jaitsi kartela hemendik