AFILIACION

Bilbo 12etan Arriagan

Donostia 12etan Bulebarreko Kioskoan

Gasteiz 12etan Bilbo Plazan

azaroaren24an kartela

cartelSE nov16 castellano-peq

urriak26 kartela nafarroa

 

cartelSE refugiados A3-euskera

IS-EHS irailak30 kartela


Legeztatu Ikasle Sindikatua
zure institutoan

*********

 Legaliza Ikasle Sindikatua
en tu instituto

se-castellano

se-catala

Unidos Podemosek zentsura mozio bat aurkeztu du. Kanpora PPren gobernu ustela! Greba orokor bat antolatuz irabaziko dugu mozioa!

Apirilaren 27an Pablo Iglesias Podemoseko buruak, Alberto Garzón, Izquierda Unidako koordinatzaileak eta En Comú Podem eta En Mareako parlamentarioek Rajoyren kontrako zentsura mozioa aurkeztu zuten. Erabaki hori justifikatzen duten argudioak argiak dira: ustelkeriaz leporaino dagoen gobernua eta gizartearen kontra murrizketa eta eraso politika bortitzak aplikatzen dituen gobernua honek ezin du jarraitu. Pablo Iglesiasen hitzetan, “salbuespen egoera demokratikoa dago, arpilatze publiko iraunkorrarekin”. Ezker Iraultzailetik parlamentuko ekimen horri gure babesa ematen diogu, baina ez dela nahikoa azpimarratzen dugu. Mozioari greba orokor batek jarraitu behar lioke; herrialde osoan mobilizazio masiboak antolatuz babestu behar da mozioa. Arrazoiak soberan daude, eta hura lortzeko baldintzak argi daude.

 

 

“PPren ustelkeria birusa da” esan du Pablo Iglesiasek. Hain zuzen, sistema kapitalistaren organismoa eta 78ko erregimen politikoa zeharkatzen duen birusa da. Halere, ustelkeria milioika pertsonen bizitzak suntsitu dituen politika neoliberalaren adierazpen politiko bat baino ez da. Ustelkeria da eskua kutxan sartzea eta baliabide publikoak arpilatzea eta dirutza oratzea, PPko agintari askok egin duten bezala, baita PSOE eta Convergenciako askok ere. Ustelkeria da alderdiaren kutxak kontratu publikoekin aberasten diren enpresa handiek ordaindutako komisioen kontura finantzatzea, gobernagarritasun kapitalista lau hamarkada hauetan bermatu duten guztiek egin duten bezala. Eta ustelkeria da eserlekuetatik multinazionalen administrazio kontseiluetara joatea, soldata eta pentsio lizunekin.

Edonola ere, ustelkeria hori zabalagoa eta sistematikoagoa den beste ustekeria baten icebergaren punta baino ez da: gehiengoaren pobrezia eta miseriaren kontura kapitalistei etekin ikaragarria lortzen jarraitzea baimentzen dien ustelkeriaren punta. Hori sistema politiko eta parlamentario bati esker legeztatuta dagoen ustelkeria da, eta PPko politikariek eta sozialdemokratek aurrekontuetatik bankuak erreskatatzeko 500.000 milioi euro bideratzearen aldeko legeak egiten dituzte, eta, aldi berean, hezkuntza eta osasun publikoan murrizketa bortitzak bultzatzen dituzten. Milaka milioi eurorekin porrotean dauden eraikitzaileak edo iruzurrezko autobideak salbatzen dituzten bitartean, milaka eta milaka familia kaleratzen dituzten gobernuak dira. Txirotzen gaituzten lan erreformak onartzen dituztenak eta betirako eskasiara lotzen gaituztenak; indarkeria matxistaren biktima diren ehunka hilketen aurrean beste alde batera begiratzen duten gobernariak dira; euren mozal legearekin gure ahoak tapatzen saiatzen direnak eta bidegabekerien kontra protesta egiteagatik borrokalari sozialak edo diktadura frankista kritikatzeagatik rapero eta txiolariak kartzelara bidaltzen dituztenak. Hori USTELKERIA DA, LETRA LARRIZ.

Denak irudikatuta

Unidos Podemosen ekimenaren balioa argi dago: parlamentuko indar guztiak bere lekuan jarri ditu. PSOEko zuzendaritza kolpistaren erreakzioa bereziki lotsagarria izan da. Antonio Hernando Talde Sozialistaren bozeramaleak oso argi utzi du barrikadaren zein aldean dauden. Keinu nahigabetuaz, Hernando Kongresuan agertu zen, Pablo Iglesiasek iragarpena egin eta minutu batzuk geroago, eta denbora falta zitzaion PSOEk mozioaren kontra bozkatuko duela eta Rajoyen alde agertuko dela esateko, Gobernuaren presidente mantentzeko. Bere postura justifikatzeko, Hernandok PSOEk “Ez” bozkatuko duela esan zuen, Podemosek “asmo gaizto” gisa eta “errespetu falta osoarekin” jokatzen duelako. Errespetua ustelen eta harrapakatzaileen gobernuari babesa ematea da! Fede ona militanteak eta PSOEren oinarri elektorala traizionatzea da!

Susana Díazek ere jarrera honi babesa eman zion: “A Pablo Iglesias ya le tenemos muy calado” esan zuen. Noski! Baina errealitatea guztiz kontrakoa da: badakigu, bai, zu nor zaren, Susana, eta argi dago milioika langile, gazte, langabetu, baita boto-emaile eta militante sozialistentzat, zu burgesiaren, jauntxoen eta ezarritako ordenaren hautagaia zarela.

Inork zalantzaren bat bazuen PSOEko zuzendaritza kolpista gakoa izango ote zen Rajoyren gobernu ahula sostengatzeko, orain ez dago duda izpirik. Baina kontuz!, erabaki horiek ondorioak izango dituzte sozialdemokrazia espainiarrarentzat. Lehenengo PASOK izan zen, orain Frantziako alderdi sozialista izan da: 8 milioi boto galdu ditu eta % 6ra jaitsi da, proportzio historikoko zartadakoa hartu du. Gaurko PSOEren zuzendaritza bide berdina egiten ari da, eta nabarmenena da oso gutxi inporta zaiela alderdiarekin bukatzea, hori europar eta espainiar kapitalisten eskaerak eta interesak betetzea eta PPrekin fronte paregabea ziurtatzea bada.

Ciudadanosi dagokionez ezin da ezer esan. Alderdi populista eta demagogiko bezala,  zuzen bete du bere sorreratik zuen eginbeharra: PP eta bere politiken jarraipena ziurtatu du, bai estatuko Gobernuan, bai autonomia erkidegoetan eta beharrezkoak diren udaletan.

Azken ohar gisa, PPko bozeramale den Rafael Hernando falangistak, PSOEren zerbitzuei esker lurzoru irmoa zapaltzen duela jakinda, ondoen egiten dakiena egin du: probokazio taberneroa. Azken asteetan, Ignacio González, Esperanza Aguirre eta segizioko beste hainbatekin gertatutakoa ikusi eta gero, Hernandok Venezuela atera du. Venezuela!!! Diputatuen Kongresuan egin zuen agerraldian, zuzena izan zen Unidos Podemosen iniziatibari erantzuterakoan: “Venezuelakoaren antzeko justizia  sistema ezarri nahi dute?” galdetu zuen Pablo Iglesiasek adierazi zuenean Jueces para la Democracia bere proposamenaren alde agertzen zela. Ondoren mozioa kritikatu zuen “charlotada” eta “numeritoa” zela esanez, eta, patio-harroputz tonuarekin, amaitu zen: “berandutzen ari dira”.

Mobilizazio soziala antolatu behar da zentsura mozioa babesteko. Greba orokor bat behar dugu

Proposamena aurkezterakoan, Unidos Podemosen buruek elkarte sindikal, sozial eta ezkerreko indarrekin harremanetan jarriko direla aipatu dute. Jakina, zuzena da behar diren ekimen guztia egitea, zentsura mozioa aldeko laguntza politiko eta sozial handiena eskuratzeko. Halere, horrek aurrera egin dezan baldintzak sortzeko eta ustel eta lapurren gobernu honi behin betiko kolpe indartsu bat emateko, Estatuko lurralde guztietan mobilizazio irmoa antolatu behar da, eta mobilizazio horrek greba orokor handi bat izan behar du. M15eko eta Estatu espainiarra 2011tik 2014era astindu zuen matxinada sozialeko espiritua eta praktika berreskuratu behar dira, maiatzaren 27ko Duintasunaren Martxetarako parte hartze masiboa antolatuz hasiz.

Mobilizazio eta greba orokorrerako arrazoiak badaude. Ez da bakarrik ustelkeriaren aurkako eta estatuko aparatu atzerakoia garbitzearen aldeko borroka. Osasunean eta hezkuntzan egon diren murrizketei aurre egitea ere bada, eta pobrezia energetikoarekin amaitzeko, elektriken nazionalizazioa eskatzea; gosea eragiten duten  soldatekin eta prekarietatearekin amaitzea, lan erreforma suntsituz; kaleratzeak geldiaraztea eta LOMCE eta 3+2 indargabetzea dira; adierazpen askatasuna, manifestazio eta biltzeko askatasuna defendatzea da, mozal legea indargabetuz; neurri eraginkorrak hartzea indarkeria matxistaren kontra; kendu dizkiguten eskubide sozial eta politiko guztiak berreskuratzea eta Catalunyak, Euskal Herriak eta Galizak bere etorkizuna erabakitzearen alde borrokatzea da.

Zentsura mozioaren aldeko komunikatuak ez dira nahikoak. Masen mugimendu handi bat sortu behar da mozioa babesteko, PP eta bere aliatuak ahultzeko eta ezkerretik kapitalismoaren krisirako irteera bultzatzeko. Mozioa parlamentuan irabazten dela pentsatzen dutenak oker daude. Mozioa kalean, auzoetan, lanpostuetan eta klaseetan irabaziko da, boteretsuen aurkako borrokan garrantzitsua den beste edozer bezala. Horregatik Unidos Podemosek bere ekimena handitu behar du, indar korrelazioa guztiz gure aldekoa den lekura: masa borrokara. Bai, Parlamentuko zentsura mozioari eta bere garaipena lortzeko greba orokorrari.

RocketTheme Joomla Templates