IKASLE SINDIKATUTIK Ab-12ko HEKUNTZA PUBLIKOKO GREBA OROKORRERA BATZEN GARA

 

GELAK HUSTU DITZAGUN KALEAK BETETZEKO, BORROKA DA BIDE BAKARRA

 

EAJ eta PSEren Eusko Jaurlaritzak urteetan jarraitu duen politika berdinarekin jarraitzeko asmoa du: murrizketak eta erasoak hezkuntza publikoari, kontzertatu-pribatua mesedetuz. Euskal hezkuntza publikoan ikasleok nahiz langileek pairatzen dugun egoera benetan tamalgarria da, hasi haur hezkuntzatik eta unibertsitatera arte.

 Deskargatu eskuorria

Azkenaldian, EAJk nahiz PSEk askotan diote harrokeriaz Eusko Jaurlaritzak kupoarekin diru asko bildu eta abantaila handiak lortu dituztela, Rajoyren gobernuari eman dioten babesari esker, hau da, ustelkeriaren, 155.aren eta LOMCE eta 3+2aren gobernuari eman dioten babesari esker. Hala ere, nora doa langile familien izerdiarekin biltzen den dirua? Ez da hain zuzen ere langile familien beharrak asetzeko, ezta hezkuntza eta osasungintza publikorako ere. Ez da enplegua defendatzeko, kaleratzen, ixtearekin mehatxatzen eta gure etorkizuneko lanpostuak suntsitzen ari diren enpresario horien aurrean. Ez da laguntza soziala indartzeko. EAJ, PSE eta PP aliantzak beste behin argi utzi nahi du: diru publikoa aberats handiak gehiago aberastea bideratzen da, beren zergak jaitsiz eta lan erreforma aplikatuz, hezkuntza eta zerbitzu publikoak pribatizatuz eta mozal legea erabiliz protesta oro zapaltzeko.

EAJ-PSEren gobernuak LOMCE aplikatzen jarraitu nahi du, Heziberriren izenpean, eta errebalida frankistak eta guzti. Aurreko ikasturtean argi geratu zen EAJk ere froga hauek inposatu nahi dituela kosta ahala kosta. Gazteria mobilizatu behar izan genuen ikasle greba orokorretan, horiek azpiratzea lortuz eta boikota antolatu genuen errebalida sinbolikoak izan nahi zuten azterketen aurrean, Euskal Herrian nahiz Estatu mailan. PP errebalida frankistak berpizten saiatzen bada, badakigu oso ondo EAJk gustu handiz aplikatu nahiko dituela hemen.

Gure aldarrikapenak oso konkretuak dira: murrizketei buelta ematea eta hezkuntza publikoan inbertsio sakona, irakasle gehiago kontratatzea, irakaskuntza publikoko langileen baldintzak hobetzea, aldi baterakotasuna eta prekarietatearekin amaituz, gelen masifikazioarekin amaitzea, murgiltze linguistikoa hezkuntza euskaldun batean eta noski, Heziberri eta 3+2 berehala ezeztatzea.

Madrileko gobernuan PPk duen jarrera bera agertuz, EAJ eta PSEk beste alde batera begiratzen dute hezkuntza publikoa defendatzen dugun ikasleon, irakasleen eta langileen aldarrikapenen aurrean. Ulertzen duten hizkuntza bakarra grebarena eta kaleetako borrokarik bateratu eta indartsuenaren hizkuntza da, eta horrekin jarraituko dugu garaipenera arte.

Horregatik, Ikasle Sindikatutik deia luzatzen diegu ikasle guztiei abenduaren 12rako hezkuntza publikoko greba orokorrera batzera, ELA, LAB STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dutena, eta langileekin batera mobilizatzera. Eusko Jaurlaritzak bere planetan ez badu atzera egiten eta gure aldarrikapenak ez baditu onartzen borrokak aurrera jarraitu behar du.

MURRIKZETARIK EZ! HEZIBERRI KANPORA!

HEZKUNTZA PUBLIKO, DOAKO, KALITATEZKO ETA EUSKALDU BATEN ALDE

Denak manifestazioetara! 12tan

Bilbo Gran Via 85tik (Eusko Jaurlaritza aurretik)

Donostia Bulebarretik

Gasteiz Bilbo plazatik

RocketTheme Joomla Templates