Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea!

Jarraitu Libres y Combativasen web orria

Logo LyC def euskera-011

AFILIACION

Catalunya. Urriaren 1eko greba arrakasta ikaragarria izan da. 150.000 gaztek baino gehiagok kaleak bete ditugu errepresioaren aurka eta errepublikaren alde

1O Maniestudiantilsi

Para leer el artículo en castellano y catalan

Argazki galeria

Universitats x la República, Sindicat d'Estudiants (SE) eta SEPC deituriko ikasle grebak erabateko arrakasta izan du: egun guztian zehar ikasgelak hutsik egon dira eta 150.000 ikasle baino gehiago irten dira kalera hainbat hiritan. Bartzelonako manifestazioak, 100.000 ikasle baino gehiago batu ditu, unibertsitateko zein institutuetakoak. Aurreikuspen guztien gainetik, Catalunyako hiriburuko arteria nagusi guztiak gainezka egin dute eta manifestazioaren amaiera zen Sant Jaume plaza hainbatetan bete da. Manifestazioak praktikan ibilbide guztia hartu du. Tarragonan, Gironan eta Lleidan ere milaka ikaslek hustu dituzte ikasgelak eta kalera irten dira. Hori da errepublika katalanaren aldeko borrokan gazteriak duen indar ikaragarriaren erakustaldi irmoa, preso politikoak askatzeko, iheslariak itzultzeko eta Estatu frankistaren errepresioarekin amaitzeko ere eskatuz.

 

Urte bete igaro da Catalunyako herriak 78ko erregimen monarkikoaren errepresioa garaitu eta errepublikaren alde bozkatu zuen egun historikotik. Aurten ere, milaka eta milaka gazte eta langile irten gara kalera, tinko aurrera jarraitzeko erabakian. Bartzelonako manifestazioa grina bereziarekin bizi izan genuen, hainbatetan “Els Segadors” abestuz, preso politikoak askatzeko eta errepresioarekin amaitzeko eskatuz eta greba orokorra exigituz errepublika gauzatu arte borrokak kalean jarraitu dezan. Kapitalismoaren eta monarkiaren aurkako kontsignak ere gogor entzun ziren. Azpimarratzekoa da irakasleen parte hartzea ere, eta langileek kalean manifestazioari agertu zioten miresmena.

Sindicat dÉstudiantseko megafoniatik PSOEren gobernuaren keinu hutsalen politika salatu genuen. Presoak Catalunyara hurbildu baditu ere, espetxean mantentzen ditu eta ukatzen jarraitzen du herri katalanaren autodeterminazio eskubidea eta Urriaren 1eko errepublika. Hala nola, gogor kritikatu zen Governa eta PDeCat eta ERCko buruak, Mossoek irailaren 29 larunbatean eginiko errepresio basatiagatik. U-1eko errepresioa gauzatu zuten Guardia Zibilak eta poliziak omentzeko antolaturiko ekitaldi faxista baten aurrean modu baketsuan manifestatzen ari zen jendearen aurka oldartu ziren Mossoak larunbatean.

Egoera hori salatzeak eta Miquel Buch Conseller d’Interiorraren dimisioa eskatzeak jendetzaren babesa eragin zuen ideia honekiko, “Buch dimissió” eta “Els carrers seran sempre nostres” kontsignak oihukatuz. Hainbat komunikabideen aurkako aldarriak ere entzun izan ziren, errepresio sistematikoa eta ematen zaien inpunitateagatik biderkatu diren eraso faxistak ezkutatzeagatik.

Ikasle mugimenduaren mobilizazio historiko hori borroka egun handi baten zati izan zen. Goizean goiz CDRen protestak hasi ziren errepideak eta trenbideak moztuz, eta arratsalde gauean Catalunyako hiri guztietan manifestazio jendetsuak egin ziren.

Egun hauetan argi geratzen ari da herriak azkenera arte joateko duen borondatea. Horrek talka egiten du Governetik, PDeCateko buruetatik eta ERCko buru askotatik herri mugimendu hau gelditzeko behin eta berriz egiten diren saiakerekin. Mugimenduak duen izaera iraultzaileagatik egiten dute, herriari bizkarra emanez errepublikari uko egiteko eta politika kapitalistekin jarraitzeko negoziatuz. Baina errealitatea burugogorra da, eta berriro ere gehiengoa gara kalean oihukatu dugunak “aski da!”; ez dugula 78ko erregimena, ez monarkia ustela, ezta murrizketa eta errepresiorik nahi. Langileen, gazteriaren eta herriaren errepublika nahi dugu, arazo sozialak konpontzeko eta pobreziarekin, austeritatearekin, langabeziarekin, etxe kaleratzeekin, errepresioarekin, matxismoarekin eta sistemaren ustelkeriarekin amaitzeko.

RocketTheme Joomla Templates