Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea!

Jarraitu Libres y Combativasen web orria

Logo LyC def euskera-011

AFILIACION

Antolatu zaitez Ikasle Sindikatuan! PPren kontrarreformak kanpora! Wert dimisioa!

lomce bilbo

Ikasle Sindikatua hezkuntza publikoa, doakoa, demokratikoa eta laikoa defendatzen duen ikasle erakunde ezkertiar, iraultzaile eta antikapitalista da. PP gobernura iritsi zenetik, gure erakundeak 17 greba orokor deitu ditu Wert Ministroaren kontrarreforma frankisten aurka Estatu guztian Marea Berdea bultzatuz. Borroka masibo eta sendoa egin du LOMCEren, beken dekretuaren, tasazoaren eta unibertsitate kontrarreforma berriaren aurka. Eraso hauekin guztiekin, PPren helburua diktadura garaiko hezkuntzara itzultzea eta irakaskuntza duin eta kalitatezkoaren eskubidea suntsitzea da.

Borroka eta antolakuntza dira bide bakarra

Azken hamarkadetan aukera izan dugu gure auzoetan ikastetxe eta institutu publikoak izateko, hezkuntza doakoa eta 16 urtera arte derrigorrezkoa izateko edo familia apaleneko seme-alabek unibertsitatera joateko. Hau dena, gure gurasoen borrokari esker eta 70eko hamarkadako, 86/87 ikasturteko (garai honetan sortu zen Ikasle Sindikatua) eta hurrengo urteetako ikasle mobilizazio handiei esker lortu zen.

Krisi kapitalista aprobetxatuz, kasualitatea ez den iraganerako itzulera inposatu nahi digute. Langile familietako gazteoi hezkuntza eskubidea kendu nahi digute, kualifikaziorik gabe utzi nahi gaituzte protestarik egin gabe bizitza osorako lan baldintza prekarioak eta miseriazko soldatak onar ditzagun. Aldi berean, aberatsak, bankariak eta enpresa handiak euren irabaziak handitzen ari dira gure zapalkuntzaren, gure pobreziaren eta baliabide publikoak lapurtzearen kontura. Baina, nola egin aurre eraso honi? Nola erantzun irakaskuntza publikoa suntsitu nahi duten horiei, jendea beren etxetik botatzen duten horiei, osasuna pribatizatzen duten horiei, gure gurasoak kaleratzen dituzten horiei, Mordaza Legea inposatuz eskubide demokratikoekin amaitu nahi duten horiei edo gure nazio historikoetako ama hizkuntzak jazartzen dituzten horiei?

Modu bat bakarra dago: ikasle mugimendua antolatuz eta lapurren eta ustelen gobernu hau paretaren kontra jartzen ari den errebolta soziala bultzatuz. Gure indarrak elkartu behar ditugu, eta borroka tresna bat altxatu. Hori da Ikasle Sindikatuak nahi duena, Estatuko ehunka hiri eta herrietan ikasle mugimenduaren erantzuna bateratuz, greba eta manifestazio sendoekin, kaleak betez eta gure borroka langile eta zapalduenekin lotuz.

72 orduko hezkuntza greba orokorraren alde. Denok elkartuta Wert botatzeko!

Benetako lurrikara sozial eta politikoa islatu duten mobilizazio uholdea bizitu dugu urte hauetan. Mobilizazio masibo eta sendoekin PPren erasoak atzera botatzea posible dela egiaztatu dugu. Burgosko Gamonaleko bizilagunek lortu zuten, Madrilgo Marea Zuriak sei ospitale publiko pribatizatzea saihestea lortu zuen, Madrilgo kale garbitzaileek atzera bota zituzten 1.100 kaleratze beren greba mugagabearekin, Coca Colako langileek enpresaren EEEa nulu deklaratzea lortu dute, Gallardon eta Ana Matoren dimisioak... Hauek botatzea lortu badugu Wert botatzea ere posible da.

Ikasle Sindikatuaren ustez adibide hauek gidatu behar dute Marea Berdearen borroka bidea. PPren gobernua oso ahula da, baina horrek ez du esan nahi daukaten denbora gutxia ahal duten gehien erabiliko ez dutenik hezkuntza publikoaren aurkako erasoak gogortzeko. Horregatik, mobilizazioak sendotasun handienarekin jarraitu behar duela defendatzen dugu, erantzunak erasoen maila berean jarriz. Horregatik, irakasleen sindikatuetako zuzendaritzei —ELA, LAB, CCOO, UGT, Steilas eta CIG— eta guraso elkarteei —EHIGE— esaten diegu hezkuntza komunitatearen, gurasoen, irakasleen eta ikasleen ahotsa entzun behar dutela, eta beste aldera begiratzeari utzi behar diotela. 72 orduko hezkuntza greba orokor berria deitu behar da berehala, eta erakutsi behar dugu gai garela Wert eta bere eraso guztiak botatzeko!

Egin borroka hezkuntza publikoaren alde eta eraiki Ikasle Sindikatuaren taldeak institutuetan eta fakultateetan.

Borroka da bide bakarra!

Antolatu zaitez Ikasle Sindikatuan!

Afiliatu zaitez gure web orriaren bitartez edo zure institutuko edo fakultateko ISko kideekin harremanetan jarriz!


¡Únete a Ikasle Sindikatua! ¡Fuera las contrarreformas franquistas del PP! ¡Wert dimisión!

Ikasle Sindikatua es una organización estudiantil de izquierdas, revolucionaria y anticapitalista que defiende la educación pública, gratuita, democrática y laica. Desde la llegada al gobierno del PP, nuestra organización ha convocado 17 huelgas generales contra las contrarreformas franquistas del Ministro Wert, impulsando el movimiento de la Marea Verde en todo el Estado. Una lucha seria, masiva y contundente contra la LOMCE, el decreto de becas, el tasazo y la nueva contrarreforma universitaria, todo un paquete global de retrocesos con el que el PP quiere devolvernos a la caverna educativa de la dictadura y liquidar el derecho a una enseñanza pública digna y de calidad.

La lucha y la organización es el único camino

Si en las últimas décadas hemos podido disfrutar de escuelas e institutos públicos en todos los barrios, de educación gratuita y obligatoria hasta los 16 años o incluso de que los hijos de familias humildes pudieran ir a la Universidad, ha sido gracias a la lucha decidida de nuestros padres y a las grandes movilizaciones estudiantiles de los años setenta, del curso 86/87, cuando nació Ikasle Sindikatua, y de los años posteriores.

Aprovechándose de la crisis capitalista, quieren imponernos una vuelta al pasado que no es casual. A los jóvenes de familias trabajadoras pretenden arrebatarnos el derecho a la educación, dejarnos sin cualificación para que aceptemos condiciones laborales precarias de por vida, salarios de miseria y lo hagamos sin rechistar. Mientras tanto, los ricos, los banqueros y las grandes empresas aumentan sus beneficios a costa de nuestra explotación, de nuestra pobreza y del robo de los recursos públicos. Pero ¿cómo responder a esta agresión? ¿Cómo responder a los que quieren demoler la enseñanza pública, los que nos desahucian, los que privatizan la sanidad, los que despiden a nuestros padres, los que acaban con los derechos democráticos imponiendo la Ley mordaza, o los que persiguen nuestras lenguas maternas en las nacionalidades históricas?

Sólo hay una forma: organizando el movimiento estudiantil e impulsando la rebelión social que está poniendo contra las cuerdas a este gobierno de ladrones y corruptos. Tenemos que unir nuestras fuerzas, y levantar una herramienta para luchar. Eso es lo que pretende Ikasle Sindikatua, unificando la respuesta del movimiento estudiantil en cientos de ciudades y pueblos de todo el Estado, en huelgas y manifestaciones contundentes, llenando las calles y ligando nuestro combate al del conjunto de los trabajadores y explotados.

Por la huelga general educativa de 72 horas ¡Todos juntos para echar a Wert!

En estos años hemos vivido una oleada de movilizaciones que representan un auténtico terremoto social y político. Hemos comprobado cómo la movilización masiva y contundente puede echar atrás los ataques del PP. Los vecinos de Gamonal en Burgos lo lograron, la Marea Blanca en Madrid que evitó la privatización de seis hospitales públicos, los barrenderos de Madrid que echaron atrás 1.100 despidos con su huelga indefinida…. Lo lograron también. Cada vez son más los ejemplos: los trabajadores de Coca Cola que consiguieron que se declarase nulo el ERE de la empresa o la propia dimisión de Gallardón y Ana Mato así lo revelan. Si les hemos podido echar a ellos también podemos echar a Wert.

Desde Ikasle Sindikatua entendemos que esos ejemplos son los que tienen que guiar la lucha de la Marea Verde. El gobierno del PP es enormemente débil, pero eso no quiere decir que no vayan a aprovechar el poco tiempo que les queda para recrudecer sus ataques a la educación pública. Por eso defendemos que la movilización tiene que continuar con la máxima contundencia, respondiendo al mismo nivel que somos atacados. Por eso les decimos a los dirigentes de los sindicatos del profesorado —ELA, LAB, CCOO, UGT y STEILAS— y a las organizaciones de padres —EHIGE— que tienen que escuchar la voz de la comunidad educativa, de padres, profesores y estudiantes, y dejar de mirar a otro lado. ¡Hay que convocar ya una nueva huelga general educativa de 72 horas, y mostrar la fuerza capaz de hacer caer a Wert y todos sus ataques!

Lucha en defensa de la educación pública, y construye grupos de Ikasle Sindikatua en los institutos y facultades.

¡La lucha es el único camino!

¡Únete a Ikasle Sindikatua!

¡Afíliate a través de nuestra web o contactando con los compañeros de IS en tu Instituto o facultad!

RocketTheme Joomla Templates