Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea!

Jarraitu Libres y Combativasen web orria

Logo LyC def euskera-011

AFILIACION

Greba Orokorra. 3+2 dekretuari ez!

Unibertsitate publikoaren pribatizazioari ez!

Denok borrokara gure eskubideak defendatzeko!

cartelSE 26-27feb15 euskera

 

KARTELA  - ESKUORRIA

Ez dute nahikoa bekak suntsitzearekin, ez dute nahikoa LOMCErekin, ez dute nahikoa tasak ikaragarri igotzearekin. Hilzorian dagoen PPren gobernuak unibertsitatean ikasteko gure eskubidearekin amaitu nahi du, familia dirudunekoak ez garen guztiok gure ikasgeletatik botatzeko. Baina ez dugu onartuko. Denok batera, fakultate eta institutu guztietatik merezi duen erantzuna emango diogu Wert ministro

artaburuari. Unibertsitate publikoaren pribatizazio osoa eta unibertsitate titulua bi urteko masterrak ikasteko aukera dutenek soilik izatea (milaka euro gastatuz unibertsitate pribatuko enpresariek irabazi gehiago izateko) bilatzen duen 3+2 dekretua atzera botako dugu.

gordeka onartu du 3+2 dekretu famatua. Eraso honek ikasketak egiteko aukera sektore pribilegiatuenak bakarrik zuen garaiko Unibertsitatera itzuli nahi gaitu, gehiengo zabalari, langile familietatik gatozenoi, atea itxiz. Neurri honekin titulazioak ezabatu eta graduak fusionatuko dira. Hemen EAJk dagoeneko aurreratu ditu

murrizketa horiek 11 fakultateren itxierarekin eta EHUrako aurrekontuen %18ko murrizketarekin. Bitartean, handitzen den aurrekontu-sail bakarra Deustoko Unibertsitatearentzat izango dena da.

Hiru urtera murriztuko dira unibertsitatean gradúen tituluak, orain lau urtekoak edo 240 kreditukoak direnean. Graduak 180 kreditura edo hiru ikasturtetara murriztuta hauen balio-galtzea emango da titulu lan merkatuan ezerezean geratuz. Benetako lizentziatura bat izan nahi badugu, 3+2 dekretuarekin behartuta egongo gara bi urteko masterra (orain urte batekoa dena) egitera gehiengoarentzat ordainezina den prezioekin. Urte bateko masterren kostua urteko 4.000 eta 7.000 euro artekoa da. Dekretu berria indarrean sartzen denetik aurrera, 2015-2016 ikasturtean sekulako tasak izango dituzten bi urteko masterren ordainketari egin beharko genioke aurre, graduko aurreko hiru urteetakoaz gain. Nork ordaindu ahal izango ditu

unibertsitate ikasketak balioko dituen 20.000 euroak? Gainera, dekretua indarrean urte honetan bertan sartzea nahi dute, irailean, ikasle berriei eta dagoeneko unibertsitatean matrikulatuta dauden guztiei eraginez.

Ikasle Sindikatutik dei egiten diegu gazteria osoari, Ikasle Abertzaleakeko kideei, irakasleen sindikatuetako zuzendaritzei —CCOO, STEE-EILAS, ELA, LAB eta UGT— eta gurasoen elkarteei —EHIGE— mobilizazio sendoena eta zabalena egiteko. Milaka batzar, itxialdi eta kontzentrazio egitea proposatzen dugu eta ikasle greba erraldoi bat otsailaren 25 eta 26an, bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean, ikasgelak hustutzeko eta kaleak betetzeko. Modu bateratuan manifestatzeko deia egiten dugu, bai Ikasle Sindikatua eta bai Ikasle Abertzaleak 3+2 dekretuaren aurka otsailaren 26an

kalera aterako garela aprobetxatuz. Eta PPren gobernuak ez badu berehala atzera egiten, martxoaren 17 eta 18an indar gehiagorekin itzultzea proposatzen dugu. Jokatzen ari garena asko da geldirik egoteko.

Wert kanpora, 3+2 dekretua kanpora!

Ikasgelak hustu eta kaleak bete!

 

RocketTheme Joomla Templates