Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea!

Jarraitu Libres y Combativasen web orria

Logo LyC def euskera-011

AFILIACION

Martxoaren 24an irakasleak eta ikasleak elkartuta grebara!

25-26ko ikasle grebaren arrakastaren ondoren,
borrokara itzultzen gara institutu eta unibertsitateetan:
3+2 dekretuari ez!
Unibertsitate Publikoaren pribatizazioari ez!

PDF

KartelaM24

PDF

Otsailaren 25 eta 26an deitutako greba arrakastatsua izan zen. Hezkuntza publikoa geldiarazi zen Estatu osoan eta manifestazio jendetsuak izan ziren kaleetan 3+2 dekretuaren aurka. Euskal Herrian, gazteok argi utzi dugu 3+2 dekretuaren aurka borrokatzeko prest gaudela. Grebak jarraipen handia izan zuen institutu eta fakultateetan eta manifestazio jendetsuak izan ziren Bilbo, Gasteiz, Donostia edo Iruñean.

PP eta EAJk Unibertsitate Publikoa suntsitu nahi dute

Ez da gutxiagorako. PP gobernura iritsi zenetik hezkuntza publikoaren aurkako erasoak ez dira amaitu: murrizketak unibertsitate publikoetako aurrekontuetan, tasa igoerak, irakasleen prekarietate gehiago, beka murrizketak... EAJ ez da atzean geratzen. 2015eko aurrekontuetarako, Euskal Herriko Unibertsitatean %18ko murrizketa eta 11 fakultateren itxiera aurreikusten dira, eta bitartean aurrekontua handitzen da Deustuko Unibertsitaterako.

Hau nahikoa ez eta orain PPri Gobernuan geratzen zaizkion lau egunetan 3+2 dekretua inposatu nahi digute. Honek karreren desagertzea ekarriko du; gradu tituluen balioa galduko da, 4 urtetik 3ra pasako baitira, eta lan merkatuan ezerezean geratuko dira; ikaragarri garestiak izango diren bi urteko masterra inposatzen da baliozko titulu bat lortzeko, eta gainera milaka irakasle kaleratuko dira. Oso argi dago PPk Unibertsitatea diktadura frankistako garaietara itzuli nahi duela, eskubide hau izateko aukera aberatsen seme-alabek bakarrik zuten garaira. Baina ez dugu onartuko!

3+2 ez da ez Europa, ezta familientzat aurrezkia ere. Wert, ez gaituzu engainatuko!

Greba baino egun batzuk lehenago, Wert eta Gomendiok ez zuten lotsarik izan Unibertsitate Publikoaren eredua, zergak asko igo ezean, sostengaezina dela esateko. Honekin batera, Europarekin bat egiten lagunduko zuela bota zuten. Baina zer kristotaz ari dira hitz egiten? Europako herrialdeen %70ean Unibertsitate Publikoa doakoa da edo oso tasa baxuak dituzte -Frantzian adibidez graduko urte batek 89€ balio du urtean-. Zer zerikusi du errealitate honek PPk inposatu nahi digunarekin? Ezer ere ez!

Borrokak jarraitu egiten du 3+2 garaitu arte!

Martxoaren 24an, ikasle greba orokorra irakasleekin batera!

Orain, borroka zabaldu eta indartu egin behar da. Horregatik, dei egiten diegu institutuetako eta Unibertsitateko ikasleei beste behin indarrarekin ateratzeko Martxoaren 24ko grebara, baina oraingoan, unibertsitate publikoetako irakasleekin eta langileekin batera, hauek ere grebara deituta baitaude.

Ikasle Sindikatutik dei egiten diegu irakasleen sindikatuei, gurasoen elkarteei eta Ikasle Abertzaleakeko kideei mobilizazioekin jarraitzeko, egun hori hezkuntza sektore osoko greba bihurtzeko haur hezkuntzatik Unibertsitateraino. Denok batera, elkartuta eta antolatuta, irabazi egingo dugu.

Eraso eta murrizketarik ez!

Unibertsitatearen pribatizazioari ez!

Irakasleak eta ikasleak, elkartuta eta aurrera!

Posible da irabaztea!

Kontsultatu manifestazioak gure web orrian

www.ikaslesindikatua.net

RocketTheme Joomla Templates