Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea!

Jarraitu Libres y Combativasen web orria

Logo LyC def euskera-011

AFILIACION

Herri frantziarrarekin elkartasunean. Terrorismo yihadista gehiago ez! Gerra inperialista gehiago ez!

Atentados París 1

LEER EN CASTELLANO

Azaroaren 13ko gauean, Paris gogor kolpatu zuen eraso terroristak. Une hauetako datuak 129 hildako eta 350 zauritu dira, hauetako 80 egoera kritikoan. Maila honetako atentatua 2004ko martxoaren 11n Madril hiria jo zuen hilketarekin bakarrik konpara daiteke. Jende anonimoak ilarak egin zituen Puerta del Solen odola eman ahal izateko. Gaur, adibide berbera ikus dugu osasun zentro paristarretan, non jendea hiru orduz zai egon den bere odola emateko. Hau ez da izan elkartasun adibide bakarra. Gazteak, helduak, etorkinak… asko izan dira lehen minutuetatik sare sozialak erabili zituztenak beren etxeak irekitzeko atentatuek eragindako beldurragatik kaleetan aterpea bilatu ezinik noraezean zabiltzanei. 

 

Gure elkartasun eta sentimendu guztia gaur herri frantziarrarekin daudenei. Milioika gazte eta langile beren etxeetan daude gertatu dena ulertzen saiatzen. Ikasle Sindikatutik, indar osoz kondenatzen ditugu ekintza terrorista hauek. Baina une gogor hauetan ere, beharrezkoa da esatea mendebaldeko gobernuen politika inperialistak izan direla talde yihadista hauen sorreraren baldintzak eragin dituztenak: Multinazional handi gutxi batzuen interesak defendatzeko Afrikan eta Ekialde Hurbilean petrolioa eta lehengaiak lortzeko gerrak dira erantzule.

Parisko masakrea eragin duten talde terroristak elementu atzerakoiez osatutako indarrak dira. 30. hamarkadan faxismoak Europan jokatutako oso antzeko papera jokatzen dute: beldurra sortu eta zabaldu munduko edozein herrialdeko biztanlerian. Helburu horrekin ekin zuen atzo ISISek Parisen, eta heburu berdinekin egin zuten Al Qaeda eta ISISek Afrikako iparraldean eta Ekialde Hurbilean, hainbat hamarkadetako zapalkuntzaren ondoren diktaduren aurka Udaberri Arabiarrean altxa ziren mugimendu iraultzaileen aurkako borroka odoltsua erabili zutenean.

Saminez betetako une hauetan, lotsagarria da Barack Obama, François Hollande edo Mariano Rajoy entzutea. Atentatu hauek munduko milioika pertsonetan eragindako sufrimendua erabiltzen ari dira askatasunaren, demokraziaren eta giza eskubideen bermatzaile bezala aurkezteko. Hauek eta mendebaldeko beste agintari asko izan dira mota guztietako abentura inperialistak antolatu dituztenak herrialde osoak suntsituz, orain Europan sufritzen ari garena bezalako mina eraginez milioika pertsonetan.

“Giza eskubideen eta askatasunaren defendatzaile” hauek beldurra eta sufrimendua erabili nahi dituzte dagoeneko Sirian eta zonaldean garatzen ari direna baino interbentzio inperialista handiagoa justifikatzeko. Irak eta Afganistango gerrak justifikatzeko AEBek I11ko atentatuen ondoren erabilitako formula berbera da.
Kontrakoa esaten diguten arren, giza eskubideak, ongizatea eta garapen zibilizatua ez daude lider europarren arduren artean. Hori ari dira erakusten gerratik, miseriatik eta ISISek beren herrialdeetan egindako basakerietatik ihesean datozen ehunka mila errefuxiatuen aurkako bazterketa, jazarpena eta errepresioarekin. Mendebaldearen politika “humanitarioak” milaka pertsona kontzentrazio esparruetan sartzea, mugak ixtea eta errefuxiatuak Europara iristea zailtzeko harresi handiagoak egiteko beste herrialde batzuk finantzatzea esan nahi du. Bitartean, milaka gizon, emakume eta ume bizia galtzen ari dira bidean.

Gaur, Parisko gertakarien irudi gogorrak ikusita, errazagoa da gutxi batzuen interesak defendatzeko gerren ondorioak egunero sufritzen dituzten milioika pertsonen larruan jartzea. Berdin da gure azalaren kolorea, nazionalitatea edo erlijioa. Gerra inperialisten ondorioak sufritzen dituztenak berdinak dira beti: gazte eta langile anonimoak. Horregatik, argi eta garbi esan behar diogu ezetz terrorismora eta gerra inperialistetara kondenatzen gaituen basakeria kapitalistari.

Zuen gerrak dira, gure hildakoa dira!

RocketTheme Joomla Templates