Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea!

Jarraitu Libres y Combativasen web orria

Logo LyC def euskera-011

AFILIACION

Gerran sartzen bagaituzte Denok grebara!

Komiteak sortu gerra inperialistaren aurka institutu eta fakultate guztietan!

gerran sartzen bagaituzte kartela  gerran sartzen bagaituzte eskuorria-1

Kartela jaitsi                 Eskuorria jaitsi

LEER EN CASTELLANO

Orain dela egun gutxi mundu osoa hunkituta utzi zuen Parisko hilketa terroristak, 120 hildako baino gehiagorekin eta ehunka zauriturekin. Estatu Islamikoak (ISIS) aldarrikatutako basakeria latz honi hizkera bikoitzarekin erantzun zioten Hollande, Cameron, Merkel eta Obama bezalako Mendebaldeko agintari nagusiek: alde batetik “demokraziaz”, “ongizate estatuaz”, eta “askatasunaren defentsaz” hitz egiten dute, baina praktikan gerra berri latz bat prestatzen ari dira denon eskubide demokratikoak murrizten dituzten bitartean.

Azken urte hauetan ikusi ditugu “demokrata” hauek Afrikako iparraldean eta Ekialde Hurbilean bultzatutako esku hartze inperialistak, petrolio multinazionalek eta arma enpresek irabazi gehiago izateko (Parisko atentatuen ondoren hauen akzioek izandako %10eko igoera ospatzen ari dira). Mendebaldeko potentzia handiek (AEB, Britainia Handia eta Estatu frantziarretik hasita) Afganistan, Irak eta Siria bezalako herrialde osoak suntsitu dituzte, eta ISIS edo Al Qaeda bezalako talde terrorista erreakzionarioak sortu, finantzatu eta armatzearen ardura dute.

Bultzatu duten suntsiketa basatiak ehunka mila pertsonen heriotza eragiteaz gain, milioika beren herrialdeak uztera behartu dituzte errefuxiatu bihurtuz. Gu, gure gurasoak edo anai-arrebak bezalako ehunka mila gizon, emakume eta ume Europako ateak jotzen ari dira basakeriatik alde egin nahirik. Zein izan da gobernu europar “zibilizatu eta demokratikoen” erantzuna? Poliziaren errepresioa, gas negar-eragilea, hesiak eta baldintza miserableetan milaka errefuxiatu pilatu dituzten kontzentrazio esparruak. 

Gerran sartzen bagaituzte, greba orokorra!

Rajoyen gobernuaren eta oposizioko hainbat alderdiren jarrera lotsagarria da. PPko ministroak gobernu frantziarraren neurri errepresiboak babesten ikusi ditugu, eta Pedro Sanchez eta Albert Rivera bezalako PSOE eta Ciudadanoseko agintariek tropak bidaltzearen aldeko diskurtso militaristak egin dituzte. Ikasle Sindikatutik eta Euskal Herria Sozialistatik erabat gaitzesten dugu edozein esku hartze inperialista eta hau bultzatzen dutenak salatzen ditugu. Berdin dio gure azalaren koloreak, nazionalitateak edo erlijioak. Beti berdinak gara, gazte eta langile errugabeak, gerra inperialisten ondorioak sufritzen ditugunak. Horregatik, EZezkoa ematen diogu Siria eta Ekialde Hurbileko gerrari, eta PPren gobernuari eta A20ko hauteskundeetatik ateratzen denari honakoa esaten diegu: gerran sartzen bagaituzue kaleak hartuko ditugun milioika gazteren oposizioarekin aurkituko zarete. Gerran sartzen bagaituzte, greba orokorrera joango gara!

Ikasle Sindikatutik eta Euskal Herria Sozialistatik, Euskal Herriko eta Estatuko institutuetan eta unibertsitateetan Gerraren aurkako Komiteak sortzeko deia egiten dugu:

Ikastetxe guztietan batzar orokorrak eta bilerak egitea proposatzen dugu Parisko atentatu terroristak zergatik gaitzesten ditugun azaltzeko, eta Siria eta Ekialde Hurbileko esku hartze inperialistaren aurkako arrazoiak defendatzeko. Hauetan, Gerraren aurkako Komite bat sortu behar da bertan parte hartu eta kolaboratu nahi duten ikasle guztiei irekia, mota guztietako ekintzak eta iniziatibak aurrera eramateko:

• Pankartak eta kartelak egin institutu, unibertsitate eta auzoetan jartzeko, lema ezberdinekin: Zuen gerrak, gure hildakoak! Terrorismo jihadistari ez, gerra inperialistari ez! Odol gehiago ez petrolioagatik! Eskubide demokratikoak BAI, Errepresioa EZ! Eta beste asko…
• Paroak eta kontzentrazioak antolatu gerraren aurkako jarrera azaltzeko
• Hitzaldi informatiboak antolatu gerraren basakeriatik ihes egiten ari diren errefuxiatuen alde. Refugees Welcome!
• Irakasleekin, gurasoekin eta errefuxiatuen elkarteekin, bizilagunen elkarteekin… harremanetan jarri protesta ekintza bateratuak antolatzeko.
• Greba orokorra prestatu Institutu eta Unibertsitateetan Kongresuak esku hartze militarra babesten duen unerako. Soldadurik, balarik eta eurorik ez gerra inperialistarako!

Gerra inperialistari ez! Gure izenean ez!
Gerran sartzen bagaituzte, greba orokorra!

Jarri gurekin harremanetan zure ikastetxeko komitea antolatzeko!

RocketTheme Joomla Templates