AFILIACION

Euskal gazteriak kaleak bete zituen apirilaren 14an LOMCEren, murrizketen eta 3+2-ren aurka

manifestaion estudiantes 144161

Catalunyan, Galizan eta Estatuan bezala, apirilaren 13 eta 14ko ikasle grebak jarraipen handia izan du Euskal Herrian. Ikusi besterik ez dago 14an lau hiriburuetan izandako manifestazioak. Milaka gazte atera ziren manifestatzera Bilbo, Iruñea, Gasteiz eta Donostiako kaleetara.

 

Mobilizazio handiena Bilbokoa izan zen 3.000 gazte baino gehiagorekin. Manifestazioa Arriaga plazatik atera zen eguerdiko 12etan. “LOMCE eta 3+2 EZABATU!! Hezkuntza publiko, euskaldun eta doako baten alde!!” lema zuen pankartaren atzean, ikasleok argi eta ozen oihukatu genien Gobernu espainiarrari eta EAJren Eusko Jaurlaritzari ez dugula onartuko hezkuntza aberatsen seme-alaben eskubidea bakarrik izatea. Manifestazioak oso giro onean egin zuen ibilbide osoa, kontsignak geratu ere egin gabe kantatuz eta argi utziz gazteriaren borrokarako grina. Kontsignen bitartez hezkuntza publikoa jasaten ari den eraso guztiek klaseko izaera dutela adierazi genuen eta aldi berean langile klasearen eta ikasleen borrokak elkartzearen beharra aldarrikatu genuen. Manifestazioa Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza delegazioaren aurrean amaitu zen Ikasle Sindikatuaren eta Euskal Herria Sozialistaren komunikatu bateratuarekin.

Nafarroaren kasuan, hasiera batean ez zegoen mobilizazio deialdirik baina gazte nafarren borrokarako grinak egoera aldatu zuen. Institutuetako hainbat ikasle Ikasle Sindikatuarekin jarri ziren harremanetan eta oso denbora gutxian gai izan ziren kontzentrazio bat deitzeko Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Delegaritzaren aurrean. Institutuetako zuzendari batzuk jarritako oztopo ugariri aurre eginez, apirilaren 14an 1.000 ikasle inguruk hartu zuten parte kontzentrazio honetan. Iruñeko mobilizazioa antolatu zuten gazteek borrokarako borondate handia erakutsi zuten eta etorkizuneko borroketarako oinarriak sortu zituzten. Pankartetako batek esaten zuen moduan: “Borrokak jarraitu egingo du”.

Gasteizko manifestazioak 500 ikasle inguruko asistentzia izan zuen. Bilbo Plazatik Correos Plazara joan zen hiriaren erdigunetik igaroz. Hasi baino lehen, dispositibo polizial indartsua zegoen zonaldean. Ertzaintzako buruak megafonoarekin zeuden kideengana jo zuen, zerbait gertatzen bazen ardurak eskatzera beraiengana joango zirela esanez. Baina hala eta guztiz manifestazioa giro bikainarekin hasi zen. Ikastetxe askotako ikasleak zeuden: Ekialdekoak, Corazonistetakoak, Marianistetakoak, Hostalaritza Eskolakoak, Arriagakoak, Jesus Obrerokoak eta beste ikastetxe askotakoak eta unibertsitatekoak. Manifestazio amaieran, Euskal Herria Sozialistako kideak komunikatu bat irakurri zuen euskaraz eta gazteleraz eta megafonoa eskaini zien ikastetxe ezberdinetako ikasleei. Hauek, ikastetxeetako zuzendaritzek greba oztopatzeko egindako saiakerak eta erabilitako errepresioa salatu zituzten.

Donostiako ikasle manifestazioa Ibaetako fakultatetik atera azen. 2.000 gazte inguruk hartu zuten parte mobilizazioan. Jendea etorri zen Donostia bertatik eta Gipuzkoako herri askotatik ere (Hernani, Orereta, Irun, Azpeitia, Zarautz, Andoain, Zumaia, Oiartzun…). Unibertsitarioekin batera, institutuetako ikasleek beren borrokarako grina agerian utzi zuten kontsignak indar handiz abestuz eta manifestazioari izaera oso borrokalaria emanez. Mobilizazioa Antigua-Luberri institutuaren aurrean egin zen protestarekin amaitu zen, non bertako zuzendaritzak greba eskubidea debekatu zien ikasleei. Horrela, gure elkartasuna adierazi genien institutu honetako ikasleei garbi utziz ez dugula utziko erasorik erantzunik gabe.

Euskal gazteria prest dago borroka egiteko eta ikasle greba honek beste behin erakutsi du ikasle mugimenduaren potentziala. Eta gauza oso garbi dago: Ahal Dugu-Podemosek egin bezala, Ikasle Abertzaleakek, ELAk, LABek, Steilasek, CCOOk, UGTk eta Sortuk ikasle greba hau babestu izan balute mobilizazioa are handiagoa izango zitzatekeen. Gure aldetik, erakunde hauei ekintza batasunerako deia egiten jarraituko dugu zeren esperientziak erakutsi du oinarrizkoa dela ezkerraren indarrak elkartzea eskuina garaitzeko. Ikasle Sindikatutik ikasle mugimendua eraikitzen eta antolatzen jarraituko dugu hezkuntza publikoa, euskalduna, doakoa, demokratikoa, laikoa eta kalitatezkoa lortu arte.

La juventud vasca llena las calles el 14 de Abril contra la LOMCE, los recortes y el 3+2

Al igual que en Catalunya, en Galiza y el Estado, la huelga estudiantil del 13 y 14 de abril ha tenido un gran seguimiento en Euskal Herria. No hay mas que ver las manifestaciones que hubo el día 14 en las cuatro capitales. Miles de jóvenes salieron a manifestarse a las calles de Bilbo, Iruña, Gasteiz y Donosti.

La movilización más grande fue la de Bilbo con mas de 3.000 jóvenes. La manifestación partió a las 12 del mediodía desde la plaza Arriaga. Tras la pancarta con el lema “ LOMCE eta 3+2 EZABATU!! Hezkuntza publiko, euskaldun eta doako baten alde!!”, los estudiantes gritamos alto y claro al Gobierno español y al Gobierno vasco del PNV que no aceptaremos que la educación sea un derecho únicamente de los hijos de los ricos. La manifestación transcurrió con un ambiente buenísimo, cantando consignas prácticamente sin parar, quedando claro el entusiasmo de la juventud para la lucha. Con las consignas hicimos hincapié en el carácter de clase de todos los ataques a la educación pública y en la necesidad de unificar las luchas de la clase trabajadora y los estudiantes. La manifestación termino en frente de la delegación de Educación del Gobierno Vasco con un comunicado conjunto de Ikasle Sindikatua y Euskal Herria Sozialista.

En el caso de Nafarroa, en un primer momento no se había convocado una movilización pero la disposición a la lucha de los jóvenes navarros cambio la situación. Varios estudiantes de los institutos se pusieron en contacto con Ikasle Sindikatua y en muy poco tiempo fueron capaces de convocar una concentración frente a la Delegación de Educación del Gobierno de Nafarroa. Haciendo frente a las numerosas trabas de algunos directores de institutos, el 14 de abril participaron unos 1.000 estudiantes en esta concentración. Los jóvenes que organizaron la movilización de Iruña demostraron enorme entusiasmo y sentaron las bases para las próximas luchas. Como decía una de las pancartas: “La lucha sigue”.  

La manifestación de Gasteiz contó con una asistencia de unos 500 estudiantes transcurrió desde la Plaza de Bilbao a la Plaza de Correos atravesando el centro de la ciudad. Antes de empezar, ya había desplegado en la zona un fuerte contingente policial. El jefe de la Ertzaintza hizo responsables a los compañeros que estaban al frente con el megáfono de que si ocurría algo irían a por ellos exigiéndoles responsabilidades. Pero a pesar de esto la manifestación comenzó con un ambiente extraordinario. Había presentes estudiantes de Ekialde, Corazonistas, Marianistas, de la Escuela de Hostelería, de Arriaga, Jesús Obrero y muchos otros centros y universidad. Al término de la manifestación, el compañero de Euskal Herria Sozialista leyó un comunicado en euskara y en castellano y ofreció el megáfono a estudiantes de diversos centros educativos que denunciaron la represión y los intentos de boicotear la huelga por parte de las direcciones.

En Donosti la manifestación estudiantil salió desde la facultad de Ibaeta. Cerca de 2.000 jóvenes participaron en la movilización. Vino gente tanto desde la misma Donosti como de numerosos pueblos de Gipuzkoa (Hernani, Renteria, Irun, Azpeitia, Zarautz, Andoain, Zumaia, Oiartzun…). Junto a los universitarios, los estudiantes de los institutos dieron muestras de su gran combatividad cantando con fuerza las consignas, dando a la manifestación un carácter muy combativo. La movilización acabo con la protesta que se hizo delante del instituto Antigua-Luberri donde la dirección prohibió a los estudiantes el derecho a la huelga. Así, mostramos nuestra solidaridad a los jóvenes de este instituto dejando claro que no dejaremos ningún ataque sin respuesta.

La juventud vasca está dispuesta a luchar y esta huelga estudiantil ha vuelto a demostrar el potencial que tiene el movimiento estudiantil. Y la cosa esta clara: si al igual que hizo Podemos, otras organizaciones como Ikasle Abertzaleak, ELA, LAB, Steilas, CCOO, UGT y Sortu hubieran apoyado esta huelga estudiantil la movilización hubiera sido todavía más grande. Por nuestra parte, seguiremos llamando a estas organizaciones a la unidad de acción porque la experiencia ha demostrado que es fundamental unir las fuerzas de la izquierda para derrotar a la derecha. Desde Ikasle Sindikatua seguiremos construyendo y organizando el movimiento estudiantil hasta conseguir una educación publica, euskaldun, gratuita, democrática, laica y de calidad.

RocketTheme Joomla Templates