AFILIACION

LOMCE eta 3+2ren aurkako apirilaren 13 eta 14ko greba arrakastatsua izan da!

Antolatzeko eta borrokatzeko garaia da! M15ean denok plazetara!

Cartel15MEuskera-01

Eskuorria jaitsi

Pasa den apirilaren 13 eta 14an hezkuntza publikoa gerarazi zuen greba burutu genuen. 2,4 milioi ikaslek institutuetako eta unibertsitateetako ikasgelak hustu genituen eta ehun manifestazio baino gehiagotan hartu genuen parte. Ehunka milak hartu genuen parte Bilbo, Donostia, Iruñea, Gasteiz, Catalunya, Galiza eta Estatuko lurralde ezberdinetako manifestazioetan, murrizketa eta hezkuntza publikoaren aurkako eraso guztiei EZezko borobila emateko eta LOMCE (EAEn Heziberri) eta 3+2ren berehalako indargabetzea eskatzeko.

Greba masibo honekin argi utzi dugu beste behin ez dugula onartuko elite pribilegiatu baten aldeko politikarik. Elite honek guztion aberastasuna lapurtu eta paradisu fiskaletara eramaten du! Ez ditugu ez beren murrizketak eta ezta dirurik ez dagoenaren argudioak onartuko!

Antolatuta indartsuagoak gara! Eraiki Ikasle Sindikatua institutu eta fakultate bakoitzean!

Hezkuntza guztion eskubidea izan beharrean negozio bihurtu nahi dute eta argi geratu da azken urteetan kalean egindako borrokarekin bakarrik dela posible erasoaldi honi aurre egitea. Horrela lortu genuen errebaliden aplikazioa atzeratzea, horrela lortu genuen Wert ministroa botatzea eta horrela lortu genuen 3+2ren aplikazioa ere atzeratzea. Baina ez da nahikoa neurri hauek atzeratzearekin. Guztiekin amaitu nahi dugu! Hau lortzeko antolatuta egon behar dugu, zeren horrela indartsuagoak gara, dena kendu nahi diguten kapitalistak baino askoz indartsuagoak. Beraiek antolatuta daude Nazioarteko Diru Funtsean (NDF), EAEko Confebask patronalean, Nafarroako CEN patronalean, CEOE patronal espainiarrean, EAJn, PPn, Ciudadanosen, PSOEko zuzendaritzan. Guk ere antolatuta egon behar dugu indar berdinarekin erantzuteko. Horregatik beharrezkoa da Ikasle Sindikatua eratzea institutu eta fakultate bakoitzean, irakaskuntza publiko, euskaldun, duin eta doakoaren eta denontzako etorkizun duin baten alde borrokatzeko.

Hemen Baionan edo Parisen bezala! Denok plazetara M15ean!

Badakigu zein diren kapitalisten planak datozen hilabeteetarako: NDFk dagoeneko eskatu dio Estatu espainiarreko gobernuari 2.000 milioi euroko murrizketa berria, eta gainera, adierazi dute hau hasiera bakarrik izango dela, hau da, ehunka mila milioi euro gehiago murrizteko plan baten hasiera besterik ez. Beti bezala, gure hezkuntzatik eta gure osasunetik atera nahiko dute. Horregatik, gure indarrak elkartu behar ditugu eta prest egon erantzuteko. Madrilen, Gasteizen edo Iruñean gobernatzen duenak gobernatzen duela ere, gure aldarrikapenak ez dira negoziatzen!

Hego Euskal Herriko gazteak ez gara elite finantzarioaren erasoak jasotzen ditugun bakarrak. Langabeziak, prekarietateak eta kapitalismoaren beste izurriteek familia umiletatik gatozenak kolpatzen gaituzte mundu osoan. Azken asteetan, Ipar Euskal Herriko eta estatu frantziarreko ikasleak, langileekin batera, kalera atera dira prekarietatera eta soldata miserableetara kondenatu nahi dituen lan erreforma ankerraren aurka. Ehunka milak plazak hartu dituzte, M15aren adibidea jarraituz! Beren borroka eredua inspirazio bat da guretzat, zeren azken finean borroka berdinean gaude, murrizketen aurka, gehiengoa zapaltzen duen gutxiengoaren gobernuaren aurka.

Ipar Euskal Herriko eta estatu frantziarreko gure kideek dei egin diote Europa osoko gazteriari M15aren urteurrenean denok batera mobilizatzeko eta berriro plazak hartzeko, gure bizi baldintzen aurkako murrizketa eta erasoen kontra eta gure eskubideen defentsan. Ikasle Sindikatutik babesa ematen diogu deialdi honi gure indar guztiarekin eta institutuetako eta fakultateetako ikasle guztiak batzarrak antolatzera, pankartak egitera eta datorren maiatzaren 15 igandean hiri guztietako plazak hartzera deitzen ditugu.

Denok kaleetara M15ean!

Borrokak balio du! Borrokak jarraitu egiten du!

¡La huelga del 13 y 14 de Abril contra la LOMCE y el 3+2 ha sido un éxito!

¡Es el momento de la organización y la lucha!

¡El 15M todos a las plazas!

Los pasados 13 y 14 de abril protagonizamos una huelga que paralizó la educación pública. 2,4 millones de estudiantes vaciamos las aulas de institutos y universidades y salimos en más de cien manifestaciones. Decenas de miles llenamos las calles en Bilbo, Donosti, Iruña, Gasteiz, Catalunya, Galiza y diferentes territorios del Estado para dar un NO rotundo a todos los recortes y ataques a la educación pública y exigir la derogación inmediata de la LOMCE (Heziberri en la CAV) y del 3+2. Con esta huelga masiva hemos vuelto a dejar claro que no vamos a aceptar que se mantengan las políticas a favor de una élite de privilegiados, que roban a manos llenas el patrimonio de todos y luego lo evaden a los paraísos fiscales. ¡No aceptamos sus recortes ni sus argumentos de que no hay dinero!

 

¡Organizados somos más fuertes! ¡Construir Ikasle Sindikatua en cada instituto y facultad!

 

Si algo ha quedado claro en los últimos años es que sólo con la lucha en la calle podemos lograr parar esta ofensiva de los quieren hacer de la educación un lucrativo negocio en lugar de un derecho para todos. Así logramos retrasar la aplicación de las reválidas, así logramos echar al odioso Wert y así logramos aplazar la aplicación del 3+2. Pero no nos basta con retrasar estas medidas. ¡Queremos acabar con todas ellas! Para lograrlo tenemos que estar organizados, que es como realmente somos fuertes, mucho más fuertes que los capitalistas que nos quieren arrebatar todo. Ellos están organizados en el FMI, en Confebask (patronal de la CAV), en la CEN (patronal de Nafarroa), en la CEOE (patronal española), en el PNV, en el Partido Popular, en Ciudadanos, en la dirección del PSOE. Nosotros también tenemos que estar organizados para responder con la misma fuerza. Por eso necesitamos formar Ikasle Sindikatua en cada instituto y facultad, y unirnos en la lucha por una enseñanza pública, euskaldun, digna y gratuita y un futuro digno para todos.

¡Aquí como en Baiona o París! ¡El 15M todos a las plazas!

Ya sabemos cuáles son los planes de los capitalistas para los próximos meses: el FMI ha exigido ya al gobierno del Estado español un nuevo recorte de 2.000 millones de euros, y han advertido que se trata sólo del principio de un plan para recortar decenas de miles de millones de euros más. Como siempre querrán sacarlo de nuestra educación y nuestra sanidad. Por eso tenemos que unirnos y estar preparados para responder. Gobierne quien gobierne en Madrid, Gasteiz o Iruña, ¡Nuestras reivindicaciones no se negocian!

Los jóvenes de Hego Euskal Herria no somos los únicos que sufrimos los ataques de las élites financieras. El paro, la precariedad y otras lacras del capitalismo golpean a los que provenimos de familias humildes en todo el mundo. En las últimas semanas los estudiantes de Ipar Euskal Herria y del estado francés junto a los trabajadores se han echado a las calles contra una reforma laboral brutal, que los condena a la precariedad y los salarios miserables. ¡Cientos de miles han tomado las plazas, siguiendo el ejemplo del 15M! Su ejemplo de lucha es una inspiración para nosotros, que estamos en la misma batalla que ellos, contra la austeridad, contra el gobierno de una minoría que explota a la mayoría.

Nuestros compañeros y compañeras de Ipar Euskal Herria y del estado francés han llamado a toda la juventud de Europa a movilizarnos todos juntos en el aniversario del 15M, y volver a ocupar las plazas contra los recortes y los ataques a nuestras condiciones de vida, y por la defensa de nuestros derechos. Desde Ikasle Sindikatua apoyamos este llamamiento con todas nuestras fuerzas y convocamos a todos los jóvenes de IES y facultades a organizar asambleas, hacer pancartas, cartelones, y llenar el próximo domingo 15 de Mayo todas las plazas en todas las ciudades.

¡Todos a las calles el 15M!

¡La lucha sirve! ¡La lucha sigue!

RocketTheme Joomla Templates