Articulo en Castellano

Deskargatu kartela eta orria

Kapitalismoa planeta hiltzen ari da!

Ingurugiroa enpresarien irabaziak baino askoz garrantzitsuagoa da!

MANIFESTAZIOAK 12etan

Bilbo: Arriaga

Gasteiz: Bilbo plaza

Donostia: Boulevard

Iruñea: Udaletxeko plaza

Planeta suntsitzearen aurkako borroka hil ala biziko auzia bilakatu da. NBEak Klima Aldaketa dela-eta egindako azken txostenaren arabera, aurreikusten da gizateriak 12 urte dituela ingurugiroaren hondamendi katastrofikoa saihesteko. Iazko urtea 1850tik izandako laugarren urte beroena izan zen eta datozen bost urteetan hiri handietan, mundu mailako biztanleriaren erdia baino gehiago bizi den lekuetan, inoizko tenperaturarik handienak lortuko direla aurreikusten da. Ozeanoak oxigeno asko galtzen ari dira itsasoko ura berotu delako. Itsas-maila metro erdi igoko da datozen 80 urtetan, eta arazo larriak eragingo ditu kostako herri eta hirietan. Kalkuluen arabera, hamar urte barru, planetaren berotzearen ondorioz, Artikoa erabat urtuko da udan. Urrutira joan gabe, Asturiasko Xixon hirian kutsadura %2.300 igo da 2018an.

Sistema kapitalistak hondamendi ekologikora garamatza

Errealitate honen aurrean, mundu osoko gobernu kapitalisten hipokresiak ez du mugarik: klimari buruzko goi-bilerak antolatzen dituzte eta ingurugiroa zaintzeko protokoloak onartu, baina petrolio, gas, siderurgia eta argindar multinazional handiek sistematikoki hausten dituzte protokolo horiek. Urtero milaka hektarea deforestatzen dituzte Brasilgo Amazonian, arrantza moduek ozeanoak elkortzen dituzte eta zabortegitzat erabiltzen dira, meategietako isurkin toxikoak eguneroko gaia dira eta automobilgintzak eta elikagaien industriak sortzen duen kutsadura jasanezin bilakatu da. Halere, gobernuek kapitalismoaren logikaren partetzat hartzen dute hori.

Ingurugiroaren suntsiketa honen ardura norena den argi dago: enpresa handiak eta haien zerbitzura dauden gobernuak dira arduradun nagusi, irabaziak edozeren gainetik jartzen baitituzte. Kalkulatzen da mundu osoko CO2ren emisioaren %63 90 multinazionalen jardunaren emaitza dela; Europan bertan kutsaduraren %60 5 multinazionalek sortzen dute.

Nola liteke aurrerapen zientifikoek klima aldaketa geldiarazi eta ekologikoki egonkorra den mundu bat berma dezaketen garai honetan horrenbeste okertu izana? Arrazoia argi dago: sistema kapitalista gutxi batzuen irabazi maximoak lortzean oinarritzen da, nahiz eta horrek langabezia masiboa, prekarietatea, murrizketak, osasuna eta hezkuntza publikoaren pribatizazioa eta ingurumenaren suntsitzea eragin.

EAJ eta PSEk Euskal Herria suntsitzen dute diru publikotik enpresariak aberasteko

Horixe bera da, EAJ eta PSEk gobernatzen dituzten Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek egiten dutena. Diru publikotik 10 mila milioi euro kosta daitezkeen AHTaren obrek, Euskal Herria suntsitzen ari dira eta ez dute balioko garraioko CO2 isurketak gutxitzeko. Gipuzkoan, Zubietako erraustegia jarri nahi dute martxan. Hori, 30 kmra bizi diren pertsonen osasunaren aurkako atentatua izango da eta gainera 768 milioi euro kostako zaigu, eraikuntza eta hondakinen kudeaketako enpresarien poltsikora joango direnak. Zerrenda luzea da. Hainbeste obra eta makroproiektutan ikusten dugun bezala, euskal eskuinari ez zaio axola Euskal Herriko ingurumena ezta bertan bizi garen gehiengoaren beharrizanak ere. Enpresari eta bankariak aberastea bakarrik inporta zio.

 

Martxoak 15: Klima aldaketaren aurkako ikasle Greba Orokorra Europan

Iazko azaroaz geroztik milaka eta milaka ikaslek klima aldaketaren eta honek ingurugiroan eragiten duen hondamendiaren aurkako mobilizazio erraldoiak egin dituzte Belgikan, Alemanian, Britainia Handian, Australian eta beste hainbat lekutan.

Datorren martxoaren 15ean Europako ikasle greba erraldoia deitu dute borrokarekin jarraitzeko, eta Ikasle Sindikatuak bat egiten du, aktiboki bat egin ere, deialdi horrekin, eta institutu eta unibertsitateko ikasleei dei egiten diegu greba orokorrean eta 12etan estatu osoko hirietan antolatu ditugun manifestazioetan parte hartzeko.

Planetaren biziraupenaren aldeko mobilizazioa ez da bereizten azken urteetan aldarrikapen sozialengatik edo hezkuntzaren aldeko aldarrikapenengatik egin ditugun borroketatik. Nazioarteko mugimendu bat eraiki behar dugu, gazteak, langileak eta zapaldu guztiak elkartuko dituena, gizartearen benetako aldaketa lortzeko: multinazional gutxi batzuek ekoizpenean jartzen duten kontrol itogarria bukatzeko, ekonomia arrazionalki eta ingurugiroa errespetatuko duen modu batean planifikatzeko, lana, soldata, zerbitzu publikoak eta justizia soziala bermatzeko. Zapalkuntza kapitalista bukatu eta justizia sozialean oinarritzen den gizarte benetan demokratikoa, gizarte sozialista, eraikita lortuko dugu gure planeta zoragarria mantentzea eta mehatxatzen gaituen hondamenditik salbatzea.

Guztiok grebara eta manifestazioetara martxoaren 15ean

Hauxe eskatzen dugu:

  •  Zubietako erraustegia gelditu! Birziklatze enpresa publikoak, langileen kontrol demokratikopean. Negoziorik ez ekologismoarekin!
  •  Energia eta erregaiak sortzen dituzten multinazional guztiak nazionalizatzea eta inbertsio plan publiko bat egitea energia industria erabat ekologikoa eta jasangarria izan dadin. Energia pobreziari ez!
  •  Kalitatezko eta doako garraio publiko eta ekologikoaren alde. Inbertsio masiboa hiriak %100 jasangarriak izan daitezen.
  •  Automobil, aeronautika eta ontzigintza industriaren nazionalizazioa eta horien eraldaketa ekoizpena bideragarria eta ez-kutsagarria izan dadin.
  •  Lurraren, abeltzaintzaren eta elikagai prozesamenduen industriaren nazionalizazioa. Ozeanoen ustiatze kapitalistari ez! Elikadura jasangarri, ekologiko eta osasuntsuaren alde, gizarte osoarentzat!
  •  Langileen eta gazteen osotasunaren kontrol demokratikopean planifikaturiko ekoizpen jasangarria! Munduaren eraldaketa sozialista eta ekologikoaren alde!

 

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

Jarrai gaitzazu