Manifestazioa. Maiatzak 24, Donostian 19:00tan Alderdi ederren

(abajo en castellano)

Sistema kapitalistak planeta benetako hondamendira darama. Enpresari eta bankari handiek kosta ahala kosta irabazi maximoa eskuratzeko eta euren poltsikoak betetzeko helburu bakarra dute, eta horretarako berdin zaie ingurumena suntsitzea eta mundu guztian zehar langile klasean eta gazteetan miseria gordinena zabaltzea. Euren esanetara dauden gobernu kapitalistetako ordezkariek “ekonomia berdearen eta jasangarriaren” inguruko goi bilerak eta diskurtsoak erabiltzen dituzte euren aurpegiak zuritzeko, protokoloak onartzen dituzte, baina gero ezerezean geratzen dira multinazional handien interesen alde.

Hori bera gertatzen da, Euskal Herrian eta hain zuzen ere Gipuzkoan, EAJ eta PSEren gobernua ezartzen tematu diren Zubietako erraustegiarekin. Errausketa-instalazio honen eraikuntzak interes bakar bati erantzuten dio: diru publikotik milioiak ematea eraikuntzako eta hondakinen kudeaketako enpresariak aberasteko. Baina ordainarazi nahi diguten prezioa altuegia da.

Gure osasunaren eta ingurugiroaren kontura aberasteko plana

Benetako munstroa jarri nahi dute martxan. Etengabe zaborra jaten eman beharko zaio ekonomikoki errentagarria izateko, eta horrek zaborra sortzeko beharra ezartzen du. Horrek birziklapenari ateak ixtea esan nahi du eta aldaketa klimatikoa eragiten ari den CO2 isurpenak (zabor kiloko CO2 kiloa sortuko du) eta hogei aldiz kaltegarriagoa den nitrogeno oxidoko isurpenak ikaragarri areagotzea. Plastikoa izango da, munstroa martxan edukitzeko erre beharko duten hondakin nagusia. Horrek kalte ikaragarri larriak eragingo ditu gure osasunean. Ikertzeari ere uko egiten diote zein ondorio eduki ditzakeen hainbat dioxina eta fluorra duten plastikoak erretzeak esaterako, amiantoarekin gertatu bezala, ikerketa ez baita komeni, irabazi ekonomikoak arriskuan jartzen baditu.

Zalantzarik gabe erraustegiaren ondorio larrienak gure osasunean pairatuko ditugu. Ikerketa serio guztiek frogatzen dute, erraustegiek 10-15km inguruan bizi diren pertsonentzat kalte oso larriak eragiten dituela, ernalkuntza arazoetan, minbizia kasuetan eta bihotzeko zein arnas aparatuko gaixotasunak areagotzean.

Badago alternatiba, erraustegia gelditu!

Erraustegia, AHTa, frackinga, Donostiko metroa… Hainbeste obra eta makroproiektutan ikusten dugun bezala, EAJri eta bere aliatu nagusi diren PSEri eta PPri ez zaie batere axola Euskal Herriko ingurumena, ezta bertan bizi garen gehiengoaren beharrizanak ere. Enpresari eta bankariak aberastea bakarrik inporta zaie.

Martxoaren 15ean ikasleok mobilizazio indartsuak egin genituen aldaketa klimatikoaren erantzuleen aurka, Europa mailan eta Ikasle Sindikatutik greba deialdia zabaldu genuen Euskal Herrian nahiz Estatu mailan. Gazteok borroka hori indartzen jarraitzearen beharra Gipuzkoan Zubietako erraustegia geratzeko beharrean konkretatzen da.

Argi dago alternatibak existitzen direla, baina EAJkoek eta PSEkoek ez dituzte entzun ere egin nahi. Jada mahaiaren gainean daude erraustegiko instalazioak berregokitzeko eta ezarri nahi duten pozoiarekin amaitzeko proiektuak. Funtsezkoa da mugimendu ekologista iraultzailea altxatzea, ekonomiaren oinarrizko palankak nazionalizatzea eskatuko duena, nuklearrarekin amaituko duena, garraio publiko ekologiko eta doakoaren alde, gure ozeano eta basoen esplotazio kapitalista galaraziko duena, eta ekonomia modu demokratikoan planifikatzea baimenduko duena. Gizartearen eraldaketa sozialista inoiz baino beharrezkoagoa da.

Hauxe eskatzen dugu:

  • Zubietako erraustegia gelditu! Birziklatze enpresa publikoak, langileen kontrol demokratikopean. Negoziorik ez ekologismoarekin!
  • Energia eta erregaiak sortzen dituzten multinazional guztiak nazionalizatzea eta inbertsio plan publiko bat egitea energia industria erabat ekologikoa eta jasangarria izan dadin. Energia pobreziari ez!
  • AHTrik ez! Kalitatezko eta doako garraio publiko eta ekologikoaren alde. Inbertsio masiboa hiriak %100 jasangarriak izan daitezen.
  • Automobil, aeronautika eta ontzigintza industriaren nazionalizazioa eta horien eraldaketa ekoizpena bideragarria eta ez-kutsagarria izan dadin.
  • Lurraren, abeltzaintzaren eta elikagai prozesamenduen industriaren nazionalizazioa. Ozeanoen ustiatze kapitalistari ez! Elikadura jasangarri, ekologiko eta osasuntsuaren alde, gizarte osoarentzat!
  • Langileen eta gazteen osotasunaren kontrol demokratikopean planifikaturiko ekoizpen jasangarria! Munduaren eraldaketa sozialista eta ekologikoaren alde!

 

El capitalismo mata el planeta

¡No a la incineradora!

El sistema capitalista esta llevando al planeta a una verdadera catástrofe medioambiental. El único objetivo de los empresarios y banqueros es obtener cueste lo que cueste el máximo beneficio, y para ello les da exactamente igual, destruir el planeta y extender la miseria entre la clase trabajadora y la juventud a través de todo el mundo. Los representantes de los gobiernos capitalistas que están a su servicio, usan los discurso sobre la “economía verde y sostenible” para lavarse la cara. Aprueban protocolos, para hacer justo lo contrario, en beneficio de los intereses de las grandes multinacionales.

Exactamente lo mismo ocurre en Euskal Herria y en concreto en Gipuzkoa, con la incineradora de Zubieta que pretende imponer el gobierno de PNV-PSE. Esta incineradora responde a un único interés: traspasar millones del dinero público para enriquecer a empresarios de la construcción y gestión de residuos. Pero el precio que pretenden que paguemos es demasiado alto.

Un plan para lucrarse a costa de nuestro medio ambiente y nuestra salud

Quieren poner en marcha un auténtico monstruo al que habrá que darle de comer basura constantemente para que sea rentable económicamente. Eso significa establecer la necesidad de generar basura, cerrar las puertas al reciclaje y aumentar las emisiones de CO2 (1 kilo de CO2 por 1 kilo de basura) y de nitrógeno óxido (20 veces más contaminante) que están provocando el cambio climático. El principal residuo a quemar para mantener en funcionamiento este monstruo será el plástico. Esto tendrá consecuencias terribles en nuestra salud. Se niegan a investigar qué consecuencias puede tener la quema de plásticos que contienen varias dioxinas o flúor por ejemplo, porque, como ocurrió con el amianto, investigar no conviene si ello pone en riesgo los beneficios.

Sin duda, las consecuencias más terribles de la incineradora van a ser en nuestra salud. Todos los informes serios concuerdan en que las incineradoras provocan daños muy graves en la salud de las personas que viven en un radio de 10-15 km, en problemas de fertilidad, cáncer y problemas en los aparatos respiratorios y de corazón.

Existe la alternativa, ¡hay que parar la incineradora!

La incineradora, el TAV, fracking, metro de Donosti... tal y como vemos en otras tantas obras y macroproyectos, al PNV y a sus aliados el PSE y al PP, no les importa ni el medio ambiente de Euskal Herria ni las necesidades de la gran mayoría de los que vivimos aquí. Sólo le interesa hacer de oro a los grandes empresarios y banqueros.

El 15 de marzo los estudiantes protagonizamos movilizaciones muy importantes contra los responsables del cambio climático, a nivel europeo.  Desde Ikasle Sindikatua convocamos huelga en Euskal Herria y a nivel estatal decenas de miles tomamos las calles ante el llamamiento del Sindicato de Estudiantes. La necesidad de continuar con esta lucha en Guipuzcoa se concreta en la necesidad de parar la incineradora de Zubieta.

Está claro que existen alternativas, pero el PNV y PSE no tienen ningún interés en escucharlas. Ya existen proyectos para reestructurar las instalaciones de la incineradora y acabar con este autentico monstruo que envenenará nuestros cuerpos y nuestro entorno. Es fundamental levantar un movimiento ecologista revolucionario que exija la nacionalización inmediata de las palancas principales de la economía, de las grandes eléctricas, que acabe con la energía nuclear, por una red de transporte público ecológico y gratuito, la prohibición por ley de la explotación capitalista de nuestros océanos y bosques, planificar la economía de forma democrática. La transformación socialista de la sociedad es más urgente que nunca.

Exigimos:

• No a la incineradora de Zubieta. Empresas públicas de reciclaje bajo el control democrático de trabajadoras y trabajadores. ¡Basta de hacer negocios con el ecologismo!

• Nacionalización de todas las multinacionales de producción de energía y combustibles y plan público de inversiones para establecer una industria energética 100% ecológica y sostenible. ¡No a la pobreza energética!

• ¡No al TAV! Por una red de transporte público, gratuito, de calidad y ecológico. Plan masivo de inversiones para hacer las ciudades 100% sostenibles.

• Nacionalización de las grandes industrias automovilísticas, aeronáuticas y navales, y transformación de su producción para hacerlas viables y no contaminantes.

• Nacionalización de la tierra, de la industria ganadera y de las industrias de procesamiento de alimentos. No a la explotación capitalista de los oceános. ¡Por una alimentación sostenible, ecológica y sana para el conjunto de la población!

• Por una producción sostenible planificada democráticamente por el conjunto de la clase trabajadora y la juventud. Por la transformación socialista y ecológica de la sociedad.

 

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

Jarrai gaitzazu