Aski da! Borrokatzen dugunon aurkako errepresiorik ez!

SINATU HEMEN BABES ADIERAZPENA

DESKARGATU HEMEN BABES ADIERAZPENA

 

Madrilgo Gobernuaren ordezkaritzak (PSOE) 600 euroko isuna jarri digu Emakume Aske eta Borrokalarioi eta Ikasle Sindikatuari, Martxoaren 8ko manifestaziora leloak kantatzeko eta gure segizioa antolatzeko megafoniadun kamioiarekin joateagatik; ohikoa den zerbait da eta urteak daramatzagu egun horretako manifestazioetan hori egiten.

Emakume Aske eta Borrokalariok eta Ikasle Sindikatuak grebara deitu genuen, 50 hiri baino gehiagotan goizeko ikasle manifestazioak antolatu genituen eta M8ko Batzordean parte hartu genuen. Hala ere, udaltzaingoak eta polizia nazionalak gure megafonia sartzea debekatu zuen eta Manuela Carmenaren Udalaren eta Pedro Sanchezen Gobernuaren ordezkaritzaren agindu zuzenaren atzean babestu ziren.

Guztiz onartezina da bere burua aurrerakoitzat eta “feministatzat” duen gobernu eta ordezkaritza batek mugimendu feministan parte hartzen dugunoi eraso egin eta isunak jartzea emakumeon eskubideentzat horren garrantzitsua den egun batean, Martxoaren 8an, manifestazio bat antolatu nahi izateagatik. Gure manifestazio eta adierazpen eskubidearen aurkako erasoa da!

Emakume Aske eta Borrokalariok eta Ikasle Sindikatuak isun bidegabe hau berehala kentzeko eskatzen dugu. Bada garaia gobernu honek bere buruaz, abstraktuan, feminista dela esateari uzteko eta praktikan borrokara ateratzen garen emakume gazte eta langileen alde egiteko, ez gure aurka jarri eta isunak inposatzeko. Borroka da bide bakarra!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

Jarrai gaitzazu