A26-bilboLEER EN CASTELLANO

Atzo, Bizkaiako gazteak kalera atera eta Bilboko kaleak bete genituen beste behin hezkuntza publiko, doako, duin eta euskaldunaren alde. Greba jardunaldi honetan, institutuetako eta unibertsitateko 5.000 gazte eta ikasle baino gehiago joan ginen Moyua Plazatik Arenaleraino EAJren gobernua aurrera eramaten ari den hezkuntza publikoaren murrizketa politika salatzeko. Betikook jasaten ditugu murrizketak eta erasoak: gure ikastetxeetan gero eta egoera zailagoan aurkitzen garen langileen seme-alabok. Baliabide gabezia, unibertsitatera joatea oztopatzen diguten tasa ordainezinak edo zuzenean EHUko 11 fakultate itxi nahi dituen unibertsitateko hesrtura plana. 

Ez gaituzte engainatuko! EAJk hezkuntza publikoa erasotzen du gutxi batzuen interesak bakarrik defendatzen dituelako, enpresari eta bankari handienak. Familia umiletako gazteei prekarietatez eta langabeziaz betetako etorkizuna eskaintzen digute, eta honetarako formakuntzarik ez dugula behar uste dute. Ez ditu bere murrizketa planak bakarrik aplikatzen, PPk Estatu osoan jaurtitako LOMCE bezalako neurri atzerakoienak eta klasistenak ere babesten dituzte. 

Euskal Herriko gazteok ondo dakigu nor diren hezkuntza publikoaren aurkako murrizketen eta erasoen arduradunak. Horregatik, Ikasle Sindikatuak, Euskal Herria Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek atzo deitutako grebak milaka gazteren erantzun masiboa izan zuen Bilboko manifestazioan. Eta hau da arrazoia bertan parte hartu zutenek antolatzen eta mobilizatzen jarraitzea nahi izateko. Arrazoi honengatik, asko izan ziren Ikasle Sindikatuak mugimendua indartzeko eta mobilizazio gehiago prestatzen jarraitzeko proposatutako borroka komiteetan apuntatu zirenak. Badakigu mobilizazioa dela etengabeko eraso hauek geratzeko modu bakarra. 

Atzo Bilboko kaleetan oihukatzen genuen bezala: “Borroka da bide bakarra!“

Hezkuntza publiko, doako, duin eta euskaldunaren aldeko borrokak jarraitu egiten du!