ERREPRESIO GEHIAGORIK EZ BORROKATZEN DUTEN IKASLEEN AURKA

BORREN GOLPEEK EZ GAITUZTE IXILDUKO!!

vitoria

Martxoaren 17an, 15.000 ikasletik gora atera dira Euskal Herrian kaleetara, Ikasle Abertzaleek konbokaturik. Ikasle Sindikatutik mobilizazio hauek babestuz, euskal gazteria batera mobilizatzera deitu dugu LOMCEaren, Heziberriren (LOMCEren kalkoa den PNVren plana), 3+2aren, EU2015aren, eta gainontzeko erasoen aurka.

 

Beste behin, hezkuntza publikoari eskuinak inposatu nahi dizkion erasoen aurka gazteria mobilizatu denean, Ertzaintzak eta Nafarroan Polizia Nazionalak gogor erreprimitu dituzte mobilizazio hauek. Guztira 13 gazte atxilotu dituzte eta hainbat izan dira zauriturik irten direnak Iruñean eta Gasteizen eman diren karga polizialetan. Ikasle bat ospitalizatu egin behar izan dute poliziak burua odoletan zuela atxilotu ostean eta neska gazte batek komisariatik jipoitua izana salatu du audio mezu bidez. Gainera, ertzaintzak hainbat kazetari mozal legea aplikatzearekin mehatxatu ditu kargak grabatzen jarraitzen bazuten.

Ikasle Sindikatutik irmoki salatzen dugu errepresio polizial hau, beste behin PNVren eskuinak erabili duena, borrokatzen duen gazteria kikiltzeko. Ikasle baten aurkako erasoa murrizketen eta pribatizazioen aurka borrokatzen dugun gazte eta langile guztien aurkakoa da. Horregatik, atzera egitetik urrun, pauso bat eman behar dugu aurrera eta borrokarekin jarraitu. Errepresioarekin geldituko gaituztela uste badute oso oker daude. Hori dela eta, errepresio hau salatzeko antolatzen diren mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu eta dei egin nahi diegu baita Ikasle Abertzaleakei ere, hezkuntza publikoaren aldeko borrokarekin inoiz baino indar gehiagorekin jarraitzera, ekintza batasunean, bat eginik apirilak 13 eta 14ko greba deialdian eta mobilizazioetan.

Bat jotzen badute denak jotzen gaituzte!
Borroka da bide bakarra!