Sopelako hezkuntza-komunitateak urteak daramatza ZIPIRIÑE Eskolak eta SOPELA BHI institutuak duten espazio-arazo larriari konponbide integrala eskatzen. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ondo daki egoera zein den, eta Sopelako Udalak bi udal-lursail jarri ditu, udalerrian azpiegitura duinak izateko, kalitatezko hezkuntza publikoa bermatzeko HH, LH, DBH eta Batxilergoko maila guztietan. Hala eta guztiz ere, Eusko Jaurlaritzak ez du proposamenik egin Sopelak duen biztanleri mailako herri baten beharretara egokitutako kalitatezko proiektu bat bermatzeko.

Horregatik, eta egoera honen aurka protesta egiteko, Ikasle Sindikatuak SOPELA BHIn ikasleen kontzentrazio bat deitu du, datorren ostegunean, apirilaren 18an, 11:15ean, institutuaren atarian. Arazo hori gehien jasaten dugunok, ikasleok, Eusko Jaurlaritzari entzun gaitzala eskatzen diogu eta aldameneko lurzatian eraikin berria behingoz eraiki dezatela, herrian batxilergoa ikasi ahal izateko.

Iberre handitu orain!

Institutu handiagoa eta batxilergoa herrian!

Polizia Unibertsitatetik kanpora!

EHU errudun!

Joan den otsailaren 28an eta 29an Gasteizko EHUn MSko kideek eztabaida politikorako Herri Unibertsitateko jardunaldiak antolatu zituzten, ehunka ikasleren parte hartzearekin, Palestinako egoera, ezker abertzalearen historia edota feminismoa jorratzeko.

Ostegun gauean, unibertsitateko zuzendaritzak eskatuta, Ertzaintzaren talde handi bat Letretako Fakultatean sartu zen han bildutako gazteen aurka gogor oldartuz, Frankismo garaiko poliziak unibertsitateetan mobilizazioak erasotzen zituzten estiloan. Indar polizialen jarrera unibertsitatearen pribatizazioaren aurka eta gazteen eskubide politikoen alde borrokatzen dugun gazteak indarrez kanporatzea eta beldurtzea izan da.

Azaroaren 16an, denok grebara eta mobilizazioetara!

Mobilizazioak 12etan

Bilbo: Arriaga PlazanDonostia: Boulevard

Gasteiz: Andra Mari Zuria - Virgen Blanca Iruñea: Udaletxean

Ikasle Sindikatutik salatu nahi dugu ikasleok datorren azaroaren 16ko grebaren harira jasaten ari garen errepresioa. Ikastetxez ikastetxe, etengabe jartzen ari dira trabak eta aitzakiak Israelgo Estatu sionistak palestinar herriaren aurka aurrera daraman genozidio basatiaren aurka deitu dugun bigarren greba eguna oztopatzeko.

Sakatu hemen gure salaketa-bideoa ikusteko.

Ezin dugu beste aldera begira gelditu!

Mobilizazioak 12etan

Bilbo: Arriaga PlazanDonostia: Boulevard

Gasteiz: Andra Mari Zuria - Virgen Blanca Iruñea: Udaletxean

Deskargatu kartela | eskuorria

Gazako Zerrendan gertatzen ari dena genozidio basatia da. Israelgo Estatu sionista, faxista eta kolonialista herri palestinarra sarraskitzen ari da: 8.000 hildako baino gehiago, horietatik ia 3.000 haur, milaka zauritu eta ehundaka mila desplazatu. Bonba israeldarrak etengabe ari dira suntsitzen etxebizitzak, ospitaleak eta azpiegiturak, horretarako fosforo zuria ere erabiliz.

Elkartasuna Palestinako herriarekin! Gazako genozidioa gelditu!

18:00etan Jesusen Bihotza

Zatoz Ikasle Sindikatuaren eta gazteri borrokalariaren blokera

17:00etan Jesusen Bihotza

Deskargatu kartela | eskuorria

Netanyahuren gobernu sionista, kolonialista eta faxistak Palestinako herriaren aurkako genozidio basatiarekin aurrera jarraitzen du. Sarraski honetan ezinbestekoa izan da AEBren, EBren eta Europako gobernu nagusien parte hartze eta konplizitatea. Espainiako Estatuan, Pedro Sanchezek Israeli ematen dion babesa berretsi du, defendatzeko eskubidea dutela planteatuz, hori bai!, nazioarteko zuzenbidea errespetatuz. Zinismoa ikaragarria da!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu