Ikasle greba mugagabea egun horretatik aurrera EAEko institutu guztietan

Gure osasunarekin eta etorkizunarekin ez da jolasten!

(abajo en castellano) deskargatu kartela eta greba eskariko idatzia

Eusko Jaurlaritzak atzera egin behar izan du maiatzaren 18rako klasera itzultzeko egin zuen aginduan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak iragarri zuen maiatzaren 25era atzeratzen zutela ikastetxeen irekiera, Espainiako Gobernuak ez zuelako beharrezko estaldura juridikorik eman, nahiz eta Eusko Jaurlaritzaren proposamena onartu zuen. Baina errealitatean, ikasleek, langileen sindikatuek eta familiek desastre honen aurka egin dugun presioa izan da atzera egitera behartu dituena.

Sinestezina badirudi ere, Eusko Jaurlaritzak agindutako klasera itzuleraren aurrean deitu dugun grebaren aurrean, gure eskubideen zapalkuntza kasuak ematen ari dira EAEko hainbat ikastetxetan. Greba eskubidea, ikasleon eskubidea da, eta oraingo honetan are garrantzitsuagoa, klasera itzultzeak gure osasuna jokoan jartzen baitu. Beraz, ezin dugu inolako zigorrik edo penalizaziorik onartu, hasteko ez baita legezkoa. Bestalde, ikasleok greba egiteak guztiz bermatu behar du objektiboki ebaulatuak izateko dugun eskubidea, eta beraz ezingo zaigu azterketan gutxiegi jarri, ez aurkeztu bezala jarri inolako kasutan. Greba egiten duzula adierazteko, soilik ondorengo idatzi hau bidali behar duzu zure datuak jarriz, zure ikastetxeko emailera eta hezkuntza sailburura.

Deskargatu idatzia

Arazorik baduzu, jarri kontaktuan!

(abajo en castellano) deskargatu kartela

Eusko Jaurlaritzaren arduragabekeriaren aurka
Gure osasunarekin eta etorkizunarekin ez da jolasten!

Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 18an klaseak berriro hasteko asmo irmoa iragarri du. Egun horretatik aurrera “ikasturte sentiberak” izendatu dituztenak hasiko lirateke: 2. Batxilergoa, Goi Lanbide Heziketako 1. eta 2. maila, eta Erdi mailako eta oinarrizko Lanbide Heziketako 2. maila. Plan horien arabera, aste bete beranduago, maiatzaren 25ean hasiko lirateke 4. DBH, 1. Batxilergoa eta Erdi mailako LH 1. Erabaki hori desastre hutsa da eta gure osasuna arriskuan jartzen du. Ikasle Sindikatutik neurri honen guztiz aurka agertzen gara, arduragabekeria itzela dela salatuz, eta dei egiten diegu ikasle guztiei desastre honi uko egitera: klasera ez joateari dei egiten diogu, greba orokor mugagabeari.

Eusko Jaurlaritzak klasera itzultzea agindu du maiatzaren 18rako.Aski da, gure osasunarekin eta etorkizunarekin ez da jolasten!

Erabaki horren aurrean, maiatzak 8 ostiralean 18:00tan premiazko bilera egingo dugu. Jitsi meet plataformatik.

Ordenagailuz https://meet.jit.si/IkasleSindikatua klikatu. Mugikorretik parte hartzeko aplikazioa deskargatu behar da eta IkasleSindikatua sartu parte hartzeko kanalean.

Jar zaitez harremanetan, 622 17 41 22 tlf zenbakira deituz edo idatziz.

irakurri adierazpena

(abajo en castellano)

Klasera itzultzearen aurka! Gure osasunarekin eta etorkizunarekin ez da jolasten

Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 18an klaseak berriro hasteko asmo irmoa iragarri du. Egun horretatik aurrera “ikasturte sentiberak” izendatu dituztenak hasiko lirateke: 2. Batxilergoa, Goi Lanbide Heziketako 1. eta 2. maila, eta Erdi mailako eta oinarrizko Lanbide Heziketako 2. Maila. Plan horien arabera, aste bete beranduago hasiko lirateke 4. DBH, 1. Batxilergoa eta Erdi mailako LH 1. Erabaki hori desastre hutsa da eta gure osasuna arriskuan jartzen du. Ikasle Sindikatutik neurri honen guztiz aurka agertzen gara, arduragabekeria itzela dela salatuz.

Gure hezkuntza eskubidea bermatu behar da!

Apirilaren 15ean Hezkuntza Ministerioak, Autonomi Erkidegoekin bilera egin ostean, ikasturtea amaitzeko hartuko diren neurriak iragarri zituen.

Lehenik eta behin, Ministerioak uko egiten dio hain begi bistan dagoen errealitatea onartzeari: ikasturtea amaitu da. Ekainean amaitzearekin tematu dira eta ordura arte internet sareko tresnak erabiliko direla berresten dute -bitarteko gutxien dituzten familien zati handi bat bazterrean uzten dutena- ebaluazioa baldintza berdinetan eman ez diren edukien baitan egiteko.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu