Nahikoa da, murrizketarik eta kontraerreforma frankistarik ez!

manifestacion ikaslePasa den urteko A-20eko hauteskundeetan, milioika gazte eta langilek urte hauetan kaleetan gauzatu dugun mobilizazioa hautestontzietan ere adierazi zen. Emaitzen ezkerreranzko biraketa nabarmenak edota PPek jasan zuen kolpeak, izerdi hotza eragin zuen bankari eta botere ekonomiko handien artean. Hauen helburu bakarra beren murrizketa eta austeritate errezetak inposatzen jarraitzea da gehiengoarentzat, beraiek errege moduan bizitzen jarrai dezaten.

 

Oduztik hona, ahal duten guztia egin dute ezkerreko gobernu bat eratzea eragozteko. Horretarako noski, PSOEren elkarlan estuarekin kontatu dute, nahiago izan baitu bera bozkatu zutenei bizkarra ematea eta Ciudadanosen, 2.0 eskuinaren, alboan kokatzea, Troikaren politika aplikatzen jarraituko zuen gobernu bat osatzen saiatzeko.

Oligarkia beldur da

Azken lau urteetan mobilizazioan erakutsi dugun indarra ordea oso bizirik dago: Mareak, Duintasun martxak, Etxe kaleratzeen aurkako mugimendua edota Mozal Legearen aurkakoa besteak beste. Euskal Herrian ere mobilizazio garrantzitsuak burutu ditugu hezkuntza publikoak jasandako murrizketen aurka, irakasleen kaleratzeen, euskerari eginiko erasoen, gazteria erreprimitzeko eta kriminalizatzeko ekintzen aurka, erabakitze eskubidearen alde... Kaleak behin eta berriz bete ditugunok argi dugu gure helburua eskuina boteretik kentzea dela. Zentzu honetan, PNVek eta PPek lerro estrategiko berberak jarraitzen dituzte interes berberak defendatzeko: elite ekonomikoen interesak alegia, gehiengoaren bizi baldintzak eta eskubideak erasotzearen kontura.

Gehiengo zabalari guztia ukatuz eliteentzako gobernatzen duten horiek behingoz kanporatzea benetako beharra da langile familietatik gatozen gazteontzat. Jada, ez da hezkuntza bakarrik ukatzen zaigula ordaindu ezin diren tasekin edo eskola publikoari egiten zaizkion murrizketekin, baizik eta orokorrean inposatu nahi diguten etorkizuna, PNVek eta PPek gustu handiz aplikatzen dituzten Troikaren errezeten eskutik. Gaur egun, EAEn gazteriaren langabezia tasa %40era iristen da eta lan prekarietatea inoiz ikusi ez den mailetan dago. Ez gaituzte beren demagogia merkearekin engainatzen! Hori da PNVek Euskal Herrian eskaintzen digun etorkizuna eta PPek Estatu mailan gazteriari inposatzen diona.

Borrokatzen duen ezkerraren batasuna Euskal Herrian PNV eta PP garaitzeko

Eraso guzti horiek jasaten ditugunon batasuna funtsezkoa da horiei aurre egiteko. Ikusi besterik ez dago IUren eta Ahal Duguren arteko akordioak Estatu mailan sortu duen grina. E-26eko hauteskundeetan Ahal Dugu eta IUk, En ComĂșn Podem (Kataluinia), En Marea (Galizia) eta ezkerraren beste hainbat konfluentzien batasunak sekulako emaitzak lortzeak, PSOE garaitzeak eta mahai gainean murrizketekin eta austeritatearekin etengo duen gobernu bat aurrera ateratzeko aukerak benetako amets gaiztoak sortzen ditu gehiengoaren aurkako politikak defendatzen dituztenen artean.

Rajoy, Urkullu, Albert Rivera, Felipe Gonzalez, CEOE edota beste herrialdeetako kapitalistak oso arduraturik daude ezkerrak aurrera egiteko aukera hau gauzatzearekin. Europar Batasunak eta NDFak PPren erreformei eginiko goraipamenak eta murrizketa berriak berehala aplikatzeko eginiko eskakizunek oso argi uzten dute beren asmoa bide beretik jarraitzea dela. Noski, badakigu nondik atera nahiko duten dirua. Beti bezala, hezkuntzatik eta osasun publikotik, langabezia-prestazioetatik, pentsioetatik.... Ez dugu onartuko!

Horregatik du hainbesteko garrantzia Euskal Herrian borrokatzen duen ezkerraren konfluentziaren alde lan egiteak eskuina kanporatzeko. Ezker Abertzalearen eta Elkarrekin Ahal Duguren batasuna PNVren eta PPren planekin amaitzeko indar ikaragarria izango litzake.

Eskuina garaitu behar dugu hautestontzietan eta kaleetan

Ikasle Sindikatutik dei egiten diegu ikasle guztiei, eta orokorrean gazteriari, hautestontziak azken urteetan burutu dugun borroka guztiarekin betetzera. EH Bilduren nahiz Elkarrekin Ahal Duguren aldeko botoak enpresari handien eta bankarien politikekin apurtuko duen programa bat altxatzeko aliantzaren hasiera izan behar du, bide horretan PNV eta PP hautestontzietan nahiz kaleetan garaitzeko. Programa honek gehiengo sozialaren aldarrikapenak bildu behar ditu: LOMCEren eta 3+2aren berehalako ezabatzea, hezkuntza publikoari eginiko murrizketa guztiak atzera bueltatzea, euskararen benetako defentsa hezkuntza publikoaren bidez; lan erreforma eta mozal legea indargabetzea; eskubide demokratikoen defentsa; pribatizazioekin amaitzea; etxe kaleratzeen debekatzea, eta osasungintza publiko, doako eta unibertsalaren defentsa; gutxieneko soldataren igoera eta gazteriak pairatzen dituen prekarietatearen eta soldata miserableen aurkako borroka; gure anai arreba errefuxiatuekin benetakoa eta eraginkorra den elkartasuna...

Baina bozkatzea ez da nahikoa. Edozein izanik ere parlamentarioen batura, honek ez du eragotziko gizartean agintzen duten elite kapitalistek boikota eta presio basatia ezartzea herriaren, langileen eta gazteriaren alde gobernatu nahi duen gobernu ororen aurka. Grezian gertatutakotik ateratzen diren ikasgaiak oso argiak dira. Gauzak benetan aldatu nahi baditugu eta gizartea eraldatu nahi badugu kapitalismoaren logikarekin apurtu behar da, Troikarekin eta kapital finantzarioaren inposaketekin, posible den modu bakarrean: mobilizazio eraginkor eta masiboarekin, denboran luzatuko dena, hain zuzen ere Frantziako langile eta gazteak egiten ari diren bezala. Bide honetan, Ikasle Sindikatuak gazteriaren eskubideen defentsarekin duen konpromisoa berresten du: hezkuntzari eginiko murrizketak ez badira atzera botatzen, LOMCEa eta 3+2a ez badira berehala indargabetzen, greba orokorrak eta mobilizazioak antolatuko ditugu datorren ikasturte hasierarako.

Denak bozkatzera E-26an eskuina garaitzeko!

Denak kaleetara datorren ikasturtean LOMCEren eta 3+2aren indargabetzea lortu arte eta gazteriarentzat etorkizun duin baten alde!