Osasun mentalaren aldeko borrokak aurrera jarraitzen du!

Kataluniako hezkuntza publikoaren egoera jasanezina da. Milaka ikaslek arazo berberak izaten ditugu urtero: ikasgela masifikatuak, berogailurik gabe; hilabeteak irakaslerik gabe eta behar dugun arretarik gabe; hautatutako Lanbide Heziketa ezin ikasi edo horretarako milaka euro ordaindu behar izatea, eta gauza bera unibertsitatean; liburuak ordaindu behar izatea, horretarako zailtasun latzak izan arren; praktikak egiten ditugun enpresa askoren abusuak jasatea; edo osasun mentaleko profesionalak ez izatea, jasaten ari garen gaitz mentalen epidemiaren aurrean.

Deskargatu kartela

MANIFESTAZIOAK 12etan: Bilbo: Arriaga Plazan / Donostia: Boulevard / Gasteiz: Andra Mari Zuria / Iruñea: Udaletxea

Arratsaldean: Bilbo: 19:30 Jesusen bihotza Iruñea: 20:00 Antoniutti Gasteiz: 19:00 San Anton Donostia: 18:30 Antiguoko tunela Baiona: 15:00 Merkatu Plaza

Kapitalismoa emakumeon aurkako indarkeria da

2003an erregistro ofizialak hasi zirenetik hilketa matxista gehien izan diren hilabete gisa igaroko da oroimenera 2022ko abendua. Joan den urtean, bi adingabe eta 49 emakume hil zituzten euren bikotekideek, bikotekide ohiek edo aitek Estatu mailan.

Kasu horietako ia erdietan aurretik salaketak jarrita zeuden eta bost kasutan ustezko babes neurriak zeuden, baina ez zituzten erailketak eragotzi. Jasanezina da. Gu hiltzen jarraitzen dute eta hemen ez da ezer aldatzen. Egoera oso bestelakoa litzateke biktimak, emakumeak izan beharrean, gotzainak, bankariak, politikariak edo epaileak balira.

Euskal Herri Sozialistatik Laura Luengo elkarrizketatu dugu, Ikasle Sindikatuko bozeramailea. Ikasle erakundea EAJ-PSEren Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza legearen aurkako borrokaren lehen lerroan kokatu da, eta ikasleen grebara deitu du urriaren 27an nahiz azaroaren 30ean eta abenduaren 14an azken bi egunetan irakasleekin batera. Osasun mentalaren aldeko borroka bultzatzea ere ikasturte honetako helburutzat kokatu du.

Joan den abenduaren 13an, Ikasle Sindikatua Sarek bultzatutako prentsaurrekoan egon ginen, euskal presoen aurkako sakabanaketa eta eta salbuespen politiken aurka datorren urtarrilaren 7an egingo den mobilizazioan gazteriari parte hartzera dei eginaz. Jarraian, helburu horrekin Ernai  eta Euskal Herriko beste gazte erakunde batzuekin batera sinatu dugun manifestua argitaratzen dugu.

Manifestazioa goizez Gasteizen: 11:30etan Bilbo Plazatik
Arratsaldean 18:00etan Bilbo Gran Via 85. Donostia Alderdi Eder. Gasteiz Legebiltzarrean

Deskargatu kartela

EAJren Hezkuntza Legeari ez! Pribatizaziorik ez!
Euskal eskola publikoa defendatu!

Joan den azaroaren 30ean, greba masiboa egin genuen EAJ-PSEren hezkuntza lege pribatizatzailearen aurka eta euskal eskola publikoaren alde. Arrakasta horren ondoren, datorren abenduaren 14an Ikasle Sindikatuak dei egiten du ikasleen greba orokorrera, kaleetara ateratzeko gure irakasleekin batera, STEILAS, LAB eta ELA sindikatuek deitzen dutena.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu