mobilizazioak 12etan

Donostia: Bulebar. Bilbo; Udaletxea. Gasteiz: Andramari Zuria

Kapitalismoa planeta hiltzen ari da. Erantzun beharra daukagu!

Baso suteek marka berriak hautsi dituzte uda honetan. Dagoeneko 2022an, ia 300.000 hektarea kiskali dira Estatu espainiarrean, azken lau urteetan erretako guztia baino gehiago, eta bero boladak 2.200 heriotza eragin ditu. Europan 500 urtetako lehorterik gogorrena izan da; urik gabe geratzen ari diren ibaiak eta hildako urtegiak; Artikoaren eta ozeanoen berotze larria; bizkortzen ari den deforestazioa eta biodibertsitatearen suntsipena, enpresa handiek eta inbertsio-funtsek mozkin handiagoak lor ditzaten.

(abajo en castellano)

Atzerapausorik ez! Irabazteko indarra dago!

Gasteizko Mercedes Benzeko langileak borroka eredugarria ematen ari dira patronalaren ofentsibaren aurrean. Enpresako zuzendaritzak, krisi ekonomikoa aitzakiatzat hartuta, langileak are gehiago estutzen saiatu da, seigarren gaua sartuz eta soldatak KPIaren igoeraren arabera eguneratzeari uko eginez, inflazioa %10,2ra iristen denean.

LGTBI kolektiboaren zapalkuntza geroz eta jasanezinagoa da. Irainak, jipoiak, harriak botatzea eta hilketak – iaz Coruñako Samu esaterako-. Erasoak etengabe eta urtetik urtera hazten ari dira. EAEn esaterako, aurten bikoiztu egin dira iazko datuekin alderatuta, 73 erregistratu ziren (748 Estatu espainiar osoan). Baina gure erasotzaileen alde jartzen den justiziaren aurrean, hamar biktimatik batek bakarrik erabakitzen du salaketa jartzea.

enlace al artículo en castellano / Deskargatu kartela

Indarkeria LGTBIfobikoaren eta faxismoaren aurka: benetan garena izan nahi dugu!

LGTBI kolektiboaren zapalkuntza geroz eta jasanezinagoa da. Irainak, jipoiak, harriak botatzea eta hilketak – iaz A Coruñako Samukoa, esaterako– eta lau mutil gay hiltzeaz salatuta dagoen Bilboko serieko kriminalaren kasua besteak beste. Erasoak etengabe eta urtetik urtera hazten ari dira. EAEn aurten erasoak bikoiztu egin dira iazko datuekin alderatuta, 73 erregistratu ziren (748 Estatu espainiar osoan) eta Gasteiz da gorroto delitu gehien jaso diren hiria, bost urtetan hirukoiztu egin direlarik. Baina gure erasotzaileen alde egunez egun jartzen den justiziaren aurrean, hamar biktimatik batek bakarrik erabakitzen du salaketa jartzea. Oinarrizko Eskubideen Europako Agentziaren datuen arabera, Espainiako Estatuan zigorrik gabe geratzen diren erasoen kopurua %93koa da.

Bakea nahi baduzu borrokatu kapitalismoaren aurka!

Mundu osoko milioika gazte eta langile amorruz ikusten ari gara Putinen erregimen inperialista eta autoritarioaren esku hartze militarra Ukrainan, Ukrainako hirien aurkako bonbardaketak, setioak eta gerratik ihesi joandako milioika errefuxiatuen exodoa. Errusiako Gobernuak ez du Ukraina desnazifikatu nahi, eta ez du ezer aurrerakoirik; Errusiako kapitalisten interesak defendatzen ditu soilik. Horregatik eskatzen dugu tropak berehala kanporatzea!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu