Erasorik ez katalanaren eta Kataluniako Herriaren eskubide demokratikoen aurka!
Auzitegi Gorenak berretsi egin du Kataluniako Auzitegi Nagusiaren (TSJC) epaia, ikasgeletan gaztelaniaren %25 inposatuz. Epaiak erreakzioaren eta euren komunikabideen kanpaina neofrankista amorratua piztu du Kataluniako herriaren eskubide demokratikoen eta katalanaren aurka.
Erreakzionarioez gainezka dauden eta inork aukeratu ez dituen auzitegi horiek zehazten dute agenda politikoa Katalunian zein Estatuan. Berdin dio eskuin espainolista hutsala izatea lurraldean edo ez egotea Estatu espainiarreko Gobernuan. Erreakzioaren muina den togaz jantzitako ejertzitoa dute euren alde.