Benetan garena izan nahi dugu!

articulo en castellano

2021eko Harrotasunaren hilabetean, Emakume Aske eta Borrokalariak, Ezker Iraultzailea eta Ikasle Sindikatutik LGTBI mugimendu iraultzaile eta borrokalariaren bandera altxatzen dugu. Gure eskubideen aldeko borroka inoiz baino beharrezkoagoa da; izan ere, zapalkuntza, jasaten dugun desberdintasuna eta gure kolektiboaren aurkako erasoak etengabe areagotzen ari dira.

Inperialismo estatubatuarra eta EB konplizeak! Behera Estatu kapitalista sionista!

Maiatzaren 10ean Israelgo hegazkinek bonbardaketa operazio bat hasi zuten Gazako Franjan. Ordutik, hegazkinen ehunka aire erasoei, artilleria eta tankeak gehitu zaizkie, benetako su zaparrada eraginez. Erasoaldi militarrak gutxienez 126 hildako eragin ditu, tartean 31 haur eta 20 emakume, ehunka zauritu eta etxebizitza blokeetan eta azpiegituretan kalte larriak eragin ditu. 2014tik Palestinako herritarren aurka egindako erasorik handiena da, eta mahai gainean dago Franjan lurrean esku hartzeko aukera.

(abajo en castellano)

MURRIZKETA ETA PRIBATIZAZIORIK EZ!
ETORKIZUN DUINA BORROKATU

Pentsionisten mugimenduak borroka eredugarria egiten jarraitzen dute 3 urteren ondoren. Astez aste herrietako plazak hartu dituzte eta manifestazio jendetsuetan kaleak bete izan ditugu eurekin batera, “batek ala besteak gobernatu, pentsioak defendatu” leloa aldarrikatuz. Etengabe azpimarratu duten bezala, pentsio publikoen aldeko borroka gazteon eta langile klase osoaren borroka ere bada. Horregatik, Ikasle Sindikatutik gure babesa adierazten diogu maiatzaren 29an egingo diren manifestazioei eta ikasle eta gazte guztiei horietan parte hartzeko dei egiten diegu.

(abajo en castellano)

EAJ, aski da euskal gazteriaren aurka prekaritatea, langabezia eta errepresioa inposatzeari!

Atzo, maiatzaren 7an, Ertzaintzak bortizki jazarri zuen Ernaik Bilbon deitutako manifestazioa, hain zuzen ere, Albia lorategietan. Irudiek ez dute zalantzarik uzten. Euren ugazaben egoitzaren aurrean jarrita, EAJren Sabinetxean, dozenaka Ertzainek indarkeria osoz oldartu ziren, manifestazioa borra kolpeka desegiteko asmoz.

(abajo en castellano)

Ostirala, apirilak 23, 13:15etan Bizkargi Aretoan-019

Krisia modu basatian ari da kolpatzen batez ere gazteak eta emakume langileak. Emakume izate hutsagatik, behin-behinekotasun eta prekarietate handiagoa pairatzen dugu, eta baita langabezia ikaragarria ere, pandemian zehar gizonenaren bikoitza hazi dena. Konfi- namenduan zehar, indarkeria matxistagatik 016 telefonora egindako deiak %60 igo ziren, eta on-line kontsultak %586. LGTBI kolektiboko milaka emakume eta gazte tratu txarren eta erasotzaileen eskuetan egon dira itxita, eta orain praktikan ia ezinezkoa da emantzipatzea.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu