Ikasle Sindikatutik babestu egiten dugu 2018ko irailaren 20ean Ernai gazte antolakundeak Lasarte Orian erraustegiaren aurka deitu duen manifestazioarekin, 10:30tan Okendo plazatik. Horregatik erraustegiaren obren inguruetako herrietako ikasleak, Lasarte-Oria eta Ususrbil barne, manifestaziora joateko klaseak eteteko duten eskubidea defendatzen dugu, ikasleon zilegizko erabaki kolektibo guztietan eta ikasleon greba eskubidean ikastetxeak biltzea ezinbestekoa den berme guztiekin, falta ez justifikaturik jarri gabe.

Errausketa-instalazio honen eraikuntzak interes bakar bati erantzuten dio: eraikuntzako eta hondakinen kudeaketako enpresariak diru publikoarekin aberastea. Baina ordaindu beharko dugun prezioa altuegia da, nola diru publikoan hala gure osasunean eta ingurugiroan izango dituen ondorioetan.

¡BASTA YA DE AGRESIONES MACHISTAS EN LAS FIESTAS POPULARES!

ASKI DA! ERASO MATXISTARIK EZ HERRIKO JAIETAN!

Urtez urte, gure herriko jaiak zikindurik geratzen dira eraso matxisten ondorioz. Ez dira kasu isolatuak. Egunez egun emakumeok bizi dugun zapalkuntza islatzen duen minbizia da, kapitalismoak inposatzen duen kirtenkeriazko aisialdi ereduaren eta instituzioen pasibotasunaren ondorio zuzena.

Iazko udan eta aurten, Ibilaldian adibidez, salatu diren erasoen zerrenda oso luzea da. Eta hau ez da icebergaren punta besterik. Ukituak, jazarpena, kaleko pertsekuzioa, irainak… etengabe gertatzen dira herriko, auzoko edo hirietako festetan eta asteburuetako gaueko aisian.

Justizia patriarkalik ez! Juana Rivas Askatu!

Kontzentrazioa Uztailak 28 19:00tan Moyuan. Bilbo

Articulo en castellano

Atzo Juana Rivasen aurkako epai lotsagarri eta basatiaren berri izan genuen. Bost urteko espetxe zigorra eta sei urtez guraso-agintea galtzea ezarri diote. Emakume Aske eta Borrokalariak eta Ikasle Sindikatutik lehenik eta behin gure babes eta elkartasun osoa helarazi nahi diogu Juana Rivasi, eta esan bere alboan gaudela, Euskal Herrian zein Estatu mailan milioika emakume eta gizonezko bezala. Epai hau eraisteko borrokatuko dugu, Juanak ez dezan egun bat bera ere kartzelan igaro eta ez dadin ukatu bere semeekin egotea.

la manada 22JLa manada 22JBil

Argazki galeria

Articulo en castellano

Ekainaren 21ean Nafarroak Auzitegiak La Manadako bortxatzaileak aske uztea erabaki zuen. Beste kolpe bat eman nahi izan du justizia faxista eta matxista honek. Baina guk berriro ere, milaka eta milaka emakumek, gaztek eta baita gure alboan borrokatu duten mutilek ere kaleak bete ditugu, Euskal Herriko hiri eta herrietan kontzentrazio eta manifestazio masiboak eginez ekainaren 21 eta 22an. Izugarrizkoa izan da marea feministaren erantzuna baita Catalunya, Madrid, País Valencià, Andaluzia, Galiza eta Estatu mailako txoko guztietan. Epai lotsagarri horren aurrean egin genituen mobilizazio indartsuetan eta maiatzaren 10eko ikasle greban, argi utzi genuen ez dugula bortxatzaileak defendatzen dituen justizia patriarkal hau onartuko. Emakume Aske eta Borrokalarietako kideak aktiboki parte hartu dugu erantzun irmo eta bateratu bat eman beharra zegoelako. Guk argi daukagu eta ez gaituzte isilduko.

Ekainaren 6ean, asteazkena, Tohil Delgado gure kidea, Sindicato de Estudianteseko idazkari orokor ohia eta Ezker Iraultzaileko kidea, akusatuen eserlekuan eseriko da 8. zigor-epaitegian. Hiru urteko kartzela zigorraren eskaerari egin beharko dio aurre “autoritatearen aurka atentatzeagatik”. Bere legeaustea 21 urteko emakume etorkin bati laguntzea izan zen, poliziak sarekada arrazista batean gogor kolpatzen zuen bitartean.

Sakatu hemen informazio gehiagorako eta kideari babesa emateko

Pincha aquí para más información y para apoyar al compañero

El miércoles 6 de junio nuestro compañero Tohil Delgado, exsecretario general del Sindicato de Estudiantes y miembro de Izquierda Revolucionaria, se sentará en el banquillo de los acusados en el juzgado de lo penal nº8. Se enfrenta a una pena de tres años de cárcel por “atentado a la autoridad”. Su crimen es haber acudido en auxilio de una joven inmigrante de 21 años, que estaba siendo salvajemente golpeada por la policía en una redada racista.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

Jarrai gaitzazu