pensionistascartel-001

Iruzurrik ez! 1080 euro gutxieneko pentsioa!

(abajo en castellano)

Pentsiodunen mugimendua behin eta berriz tinko mantendu da eskuinak borroka hau amaitzeko egin dituen maniobra guztien eta kanpaina mediatikoen aurrean. Kontziente izanik etengabeko mobilizazioaren bidez, dirurik ez zegoela esaten zuten tokitik, dirua agerrarazi dutela eta lorpenak eskuratu dituztela, borrokan jarraitu dute. Elkarturik eta masiboki erantzun dute, argi utziz 1080 euroko gutxieneko pentsioa lortuko dutela, azken batean denoi eragiten digun bizi eta zahartzaro duina delako jokoan dagoena.

InterinoakInterinos

Bitartekoak “lege-iruzurrean”. Bertan daudenak bertan geratu behar dute!

(Abajo en castellano)

Ikasle Sindikatukook babes osoa adierazi nahi diegu Euskal Herrian administrazio guztietako behin behineko langile publikoak gauzatzen ari diren borrokari eta elkartzeko eta antolatzeko sortu duten plataformari. Guztiz bat egiten dugu beren aldarrikapenekin. Eusko Jaurlaritzak eta gobernu zentralak prekarietatea zabaldu dute urteetan zehar sektore publikoan. Murrizketa politikek hezkuntzaren, osasungintzaren eta zerbitzu sozialen kalitateari eragiteaz gain, bertako langileen lan baldintzei ere gogor eragin die. Lege iruzurraren bidez sortu duten egoera hori langileak zatitu, kaleratu eta zerbitzu publikoak errazago pribatizatzeko erabiltzen dute eskuineko gobernuek.

Iruñea M10Donostia M10

Gasteiz M10

Bilbo M10

M10eko ikasle greba, La Manadako sententzia lotsagarriaren aurka arrakasta izugarria izan da. Milioi bat ikasle baino gehiagok gelak hustu dituzte eta 100.000ak baino gehiagok bete dituzte Ikasle Sindikatuak eta Emakume Aske eta Borrokalariek deituriko manifestazio eta kontzentrazioak. Hego Euskal Herrian Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean milaka ikasleek haserre irmoa agertuz, aldarrikapen oihuekin eta borrokarako grinarekin manifestatu dira.

Artículo en castellano

Iruñeako auzitegiak La Manadako kasuaren sententzia lotsagarria argitaratu du. Milioika emakumeren, eta kontzientziadun gizonezko askoren samina piztu duen sententziak. Tribunalak bortxaketaz absolbitu ditu akusatuak eta 9 urtetara bakarrik zigortzen ditu ustezko “gehiegikeria sexualagatik” bakarrik, ukatuz 18 urteko gaztearen aurka eginiko eraso basatian biolentziarik egon zenik.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

Jarrai gaitzazu