Indarkeria matxista eta polizialaren aurka, martxoaren 8 honetan ikasle grebara eta mobilizazioetara
Aski da, errepresiorik ez!
Pablo Haselen askatasuna eskatuz milaka gaztek egin dituzten mobilizazioek lurrikara politikoa eragin dute. Muturreko indarkeria poliziala (Iruñea, Bilbo, Bartzelona, Madril, Valentzia eta beste hiri batzuetan) ezkutatu egin da, urrundik datorren kriminalizazio kanpaina zaratatsu baten atzean. Sistemak eta bere alderdiek jomugaren erdigunean jarri dute gazteria, baztertuz, pobretuz, langabeziara eta prekarietatera kondenatuz eta etorkizuneko ikuspegia kenduz. Errepresioa da Pedro Sanchezek eskaintzen duen irtenbide bakarra, enegarren aldiz amore emanez faxistez leporaino dagoen estatu-aparatu baten aurrean.