Desastre hutsa den ikasturte hasiera. Antolatu dezagun erantzuna Txurdinaga LHIIn!
Ikasturte hasiera hau desastre hutsa izaten ari da. EAEn 200 ikasgela itxirik eta 3 mila ikasle inguru konfinaturik egon dira irailean. Gure ikastetxeko egoera, Txurdinaga LHII, beste ikastetxe publikoetakoa bezain larria da. Goizero tenperatura hartzen digute ikasleen artean segurtasun neurriak mantenduz… klasera iristean ordean, egunean sei orduz pilaturik egoten gara.