Gaurko eta biharko lanpostu duinen defentsan, borrokak elkartzea da bidea.

Ez dugu euren krisia ordainduko!

(abajo en castellano)

Irailaren 30ean Gestamp multinazionalak Zamudion dauden Matriceria Deusto eta GTS lantegiak ixteko asmoa iragarri zuen. Automozioan lan egiten duen multinazional honek 230 langile kale gorrian uzteko asmoa du, lanpostu horiek suntsituz, urteetan zehar irabazi ekonomiko ikaragarriak izan ondoren.

(abajo en castellano)

Borrokak aurrera jarraitu behar du hezkuntza komunitatearen greba orokor berri baten deialdiarekin

Egoera benetan larria da! Kalitatezko hezkuntza publiko, presentzial eta seguruaren alde!

Ikasturte honen hasiera ikaragarrizko desastrea izaten ari da, Madrilgo Hezkuntza Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza sailaren -besteak beste- utzikeriaren erruz. Konfinamendutik 6 hilabete eduki ondoren, ez dute inolako neurri eraginkorrik hartu eta behar bezalako inbertsio ekonomikorik bermatu hezkuntza publikorako, geletako ratioak jeisteko, irakasleak kontratatzeko, ikastokiak egokitzeko...

Agerian geratu da Urkulluren Gobernuak bere ahultasuna eta isolamendua

Irailaren 15ean greba orokorrak EAEko ikastetxeak geldiarazi zituen eta Gateziko, Bilboko eta Donostiako kaleak bete genituen manifestazio jendetsuekin. Sindikatu guztiek deitu zuten greba - ELA, LAB, STEILAS, CCOO, UGT eta ESK- eta horien arabera grebak %68ko jarraipen zabala izan zuen, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzu izugarriak ezarri zituen, pandemiaren aitzakiapean -%100 garbiketan, %75 hezkuntza berezian, etab.-

(Abajo en castellano)

Estatu mailan pandemiaren larritasunagatik kontzentrazioak bertan behera uztea erabaki denez, eta EAEn I-15ean eman genuen erantzun indartsua kontuan hartuta, bertan behera utziko ditugu osteguneko kontzentrazioak.

Irailak 15ean ikasleok eta hezkuntzako langileak arrakasta ikaragarria izan zuen greba egin genuen Eusko Autonomi Erkidegoan. Kaleetan 17 milatik gora izan ginen – 8 mila Bilbon, 5 mila Gasteizen eta 4 mila Donostian- eta grebak jarraipen itzela izan zuen langileen artean (%68koa sindikatuen arabera) eta baita ikasleen artean ere, gelak hustu eta kaleak indartsu hartu genituen.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu