Enlace al artículo en castellano

“Ez ditugu onartzen gizarteak gure paper sexualak inposatzeko eta gure edonolako izaera definitzeko egiten dituen saiakerak, uko egin baitiegu paper horiei eta gizartearen mito sinplistei. Benetan garenak izan nahi dugu. Forma sozial berriak sortu nahi ditugu eta giza erlazio berriak anaitasunean, kooperazioan, maitasunean eta sexualitatearen desibinizioan oinarrituak”. Emakume Aske eta Borrokalarietatik eta Ikasle Sindikatutik gure egiten ditugu orain dela ia 50 urte Askapen Gayko Fronteak idatziriko hitz hauek.

 

Emakume Aske eta Borrokalariak - Ikasle Sindikatua

Ez feminismo liberalik, ezta matxismo frankistarik ere!

Martxoaren 8ko greba orokor feminista baino egun batzuk lehenago, Ciudadanosek (Cs) ekitaldi publiko bat egin zuen eta bertan “feminismo liberala” defendatzeko dekalogo bat aurkeztu zuen. Gehiagotan ere saiatu da Albert Riveraren eta Ines Arrimadasen alderdia bere burua mugimendu feministaren zatitzat aurkezten, aberatsen alde egiten duen politika neoliberala zuritzeko.

Iazko martxoaren 8an bezalaxe, mugimendu feministaren barruan grebaren izaera mistoari buruzko eztabaidak mahai gainean jarraitzen du. Aurten indarkeria matxistaren eta justizia patriarkalaren aurkako eta emakumeon eskubideen aldeko mobilizazio erraldoiek aztarna sakona utzi dute. Horrenbestez, zenbait sindikatuk hurrengo martxoaren 8an, oraingoan bai, grebara deitu egin dute. Zalantzarik gabe, horrek gure borroka indartu egingo du. Baina, zoritxarrez, beste zenbait sindikatuk emakumeei bakarrik egin diete antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia. Aske eta Borrokalariok, erakunde moduan, uste dugu akats larri bat dela hori.

Kontzentrazioa Bilbon 18:00tan Justizia jauregiaren aurrean, Buenos Aires kalea

Concentración en Bilbao a las 18:00 frente al palacio de justicia, C. Buenos Aires

Nafarroako Auzitegi Gorenaren epaiak berretsi du ez zela bortxaketa izan, abusua baizik. Epai patriarkal eta faxista honek inpunitatea ematen die bortxatzaile guztie.

Ez da abusua, bortxaketa da

Aski da! Justizia patriarkalik ez!

La Manada sistema bera da!

BAIONA: 12:00tan Herriko Etxe Aintzinean
BILBO: 12:00tan Jesusen Bihotzetik
DONOSTIA: 12:30tan Bulebarretik.
GASTEIZ: 13.00tan Epaitegietan
IRUÑEA: 12:00tan Gaztelu Plazatik

Articulo en castellano

Azaroaren 25ean indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna da, eta mundu osoan zehar manifestazio masiboak egingo dira. Euskal Herrian ere hainbat mobilizazio egingo dira Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, indarkeria matxistaren izurritearekin behin betiko amaitzeko aldarrikatuz, eta hori sostengatzen duen justizia patriarkala eta sistema kapitalista seinalatuz borrokaren jopuntu gisa.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

Jarrai gaitzazu