BAIONA: 12:00tan Herriko Etxe Aintzinean
BILBO: 12:00tan Jesusen Bihotzetik
DONOSTIA: 12:30tan Bulebarretik.
GASTEIZ: 13.00tan Epaitegietan
IRUÑEA: 12:00tan Gaztelu Plazatik

Articulo en castellano

Azaroaren 25ean indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna da, eta mundu osoan zehar manifestazio masiboak egingo dira. Euskal Herrian ere hainbat mobilizazio egingo dira Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, indarkeria matxistaren izurritearekin behin betiko amaitzeko aldarrikatuz, eta hori sostengatzen duen justizia patriarkala eta sistema kapitalista seinalatuz borrokaren jopuntu gisa.

Sistema honek urtero hainbat eta hainbat emakumeren bizitzarekin amaitzen du, biktimen laguntza programetan murrizketak egiten ditu, zuzenean prekarietatera eta austeritatera kondenatzen gaitu, soldata miserableetara edo menpekotasun ekonomikora. Lotsagarria izaten da eskuineko politika hauek aplikatzen dituzten politikariek itxurakeriazko negar malkoak isurtzen dituztenean erailketa baten aurrean, basakeria hori gertatzeko baldintzak bultzatzen dituzten bitartean.

Urte honetan Euskal Herrian 7 emakume erail ditu indarkeria matxistak eta estatu mailan 89. Horietatik 47 beren bikotekide eta bikote ohien eskuetan. Gainontzeko 42ak erlazio sentimentalik mantentzen ez zuten gizonezkoek eraildakoak edo gurasoek eraildako haurrak dira. Benetako sarraskia!

Milioika emakumek hartu ditugu kaleak azken urte honetan. Martxoaren 8ko greba feminista historikoan, apirilean La Manadako epai lotsagarriaren aurkako manifestazioetan, justizia patriarkalaren aurka maiatzaren 10eko eta heziketa sexual inklusibo baten alde azaroaren 14ko ikasle grebetan. Baita erailketa edo erasoen aurrean antolatu diren mobilizazioetan, Juana Rivas, Khadija, Huelvako tenporerak, etab. bezalako kasuetan.

Ez hori bakarrik. Beste borroka sozialetako mugimenduekin batera Rajoyren gobernuaren erorketa eragin genuen. Baina egunerokoan erailketak, epai matxistak, prekarietatea, erasotzaileen inpunitateak bere horretan jarraitzen du, eta guk ez dugu hori onartuko. Horregatik, Pedro Sanchezen gobernuari esaten diogu, bere buruari “Europako feministena” deitzen diona, eta baita Gasteizko eta Iruñeako gobernuei ere, hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia dela.

Jokabide matxisten aurrean sentitzen dugun samina, sexu jazarpena, bortxakeriaren kultura, Eliza Katolikoaren moral ustelak emakumeak eta LGTBI kolektiboa zuzenean iraintzen dituenean sentitzen dugun samin hori, indar geldiezina bihurtu da. Borroka ororen esperientziak argi uzten du gazte eta langileak elkarturik kalera borrokara ateratzen garenean gure aldarrikapenak lortzeko dugun indarra geldiezina dela.

Emakume Aske eta Borrokalarietatik ulrtzen dugu indarkeria matxistaren aurkako borroka gure gorputzen kosifikazioaren eta merkantilizazioaren aurkako borroka ere badela, tratarekin, prostituzioarekin, alokairuzko sabelekin eta pornografiarekin amaitzeko borroka. Horregatik, igande honetan kaleak hartuko ditugu gure aurkako mota guztietako indarkeriaren aurka borrokatzen jarraitzeko eta baita ere, kaleetan datorren martxoaren 8an greba orokor feminista are arrakastatsuago eta indartsuagoa bultzatzen jarraitzeko ere, jasaten dugun zapalkuntza borrokatzeko sistemaren erroa hartu behar baitugu jopuntu.

Geure buruak bizirik nahi ditugu, aske eta borrokalari!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu