Irailak 23. Nazioarteko ikasle greba klimatikoa
mobilizazioak 12etan
Donostia: Bulebar. Bilbo; Udaletxea. Gasteiz: Andramari Zuria
Kapitalismoa planeta hiltzen ari da. Erantzun beharra daukagu!
Baso suteek marka berriak hautsi dituzte uda honetan. Dagoeneko 2022an, ia 300.000 hektarea kiskali dira Estatu espainiarrean, azken lau urteetan erretako guztia baino gehiago, eta bero boladak 2.200 heriotza eragin ditu. Europan 500 urtetako lehorterik gogorrena izan da; urik gabe geratzen ari diren ibaiak eta hildako urtegiak; Artikoaren eta ozeanoen berotze larria; bizkortzen ari den deforestazioa eta biodibertsitatearen suntsipena, enpresa handiek eta inbertsio-funtsek mozkin handiagoak lor ditzaten.