Kalamuaren legea: Narkotrafikatzaileak enpresari arrakastatsu bilakatzea
Jarrera marxista bat gazteentzat berebiziko garrantzia duen eztabaida baten aurrean
“Noski, enpresariak dira, ekintzaileak. Droga-trafikoa daramaten pertsonak besteak bezalakoak dira, enpresa ekimen handiagoa dutelako eta besteei kalte egiteko kezka gutxiago dutelako izan ezik. Zentzu horretan, arduragabeagoak dira. Baina negozio bat dute, eta ahal bezainbeste lortzen saiatzen dira.” [1]
Horrela mintzatzen zen narkotrafikatzaileei buruz Milton Friedman, neoliberalismoaren eta Reagan eta Thatcher gobernuen ofentsiba eskuindarraren gurua. Pertsonaia honen hitzek agerian uzten dute kalamua legeztatzeari buruzko eztabaidan jokoan dagoen interes ekonomiko itzela.