Aski da! Errepresiorik eta mendeku politikarik ez! Preso politiko guztiak askatu!

Euskal presoen aurkako jazarpenak ez du izan etenik, Rajoyren ostean Pedro Sanchez gobernuan jarri zenetik. Egun sakabanaketak eta isolamendu egoerak bere horretan dirau 246 euskal presoentzat, senide eta lagunak ere gogor zigortuz. Sortu berri den gobernuak erabaki irmoak hartu behar ditu oinarrizko giza eskubideen aurka doan egoera horrekin amaitzeko. Baina argi geratu da jada ezin daitekeela mendekuzko jazarpen honekin amaitzeko POSE-Podemosen koalizio gobernu berriaren aurrera pausoen zain egon. Hori lortzeko modu bakarra masa borrokarekin eta kaleko mobilizazioekin aurrera jarraitzea da.

PP, Vox eta Csen bloke atzerakoia amorru biziz atera da, langile klasearen eta gazteriaren eskubide sozial eta demokratiko oinarrizkoenetan aurrera egiteko ideia ororen aurka. Beren diskurtso frankistaren alboan, Estatu aparatuaren buruan dauden elementu frankista guztien laguntza dute, J. Torraren inabilitazio saiakeran eta Europako parlamentuaren aurrean auzitegi gorenak Junqueras preso mantentzeko erantzunean ikusi den moduan.

Estatu espainiarrean errepresioa behin eta berriz justifikatu izan da “dena ETA da” tesiaren baitan, mugimendu sozial eta politikoak kriminalizatzeko. Hori izan da, Altsasuko gazteak espetxera bidaltzeko aitzakia nagusia muntaia polizial horretan. Tesi hori Euksal Herritik kanpora ere erabiltzen jarraitzen dute, ETA desegina izan den aurren, batez ere Catalunyan eta baita Estatu mailan ere. Bloke atzerakoiak etengabe ari da errepresioa gogortzeko eskatuz. Baina eskuinaren eta kapitalisten presioaren aurrean, PSOEk behin eta berriz eman izan du amore, praktikan diskurtso berean lerrokatuz. EAJ ere, estrategia errepresibo beraren zati da, eta Euskal Herrian ederki aplikatzen jarraitzen du Ertzaintzaren bitartez.

Hain zuzen ere, errepresioa gure eskubideen alde borrokatzen dugunean Estatu aparatuak geroz eta gogorrago erabiltzen duen arma da. Enpresari eta bankari handiak ahalegin guztiak egiten ari dira, langile eta gazteak sistema honek eragiten duen zapalkuntzaren aurrean ez gaitezen altxa. Ez daude prest beren irabazi ekonomiko erraldoietan kaleko mobilizazioaren aurrean atzera egiteko.

Ikasle Sindikatutik dei egiten dugu urtarrilaren 11ean Bilbon La Casillatik 17etan egingo den mobilizazioan parte hartzera, preso politiko guztiak askatzeko eta gazteon eta langileon eskubide demokratiko eta sozialak defendatzeko modu bakarra mobilizazioarekin jarraitzea baita.