Cambrayk uste zuen oraingoan mobilizazioa itzaliko zela. Baina oker zegoen. Irakasleek berriro egin dute: milaka irakasle manifestatu dira gaur sindikatu guztiek deitutako grebaren seigarren egunean. Ikasleak euren ondoan egon gara bete behin. Milaka ikaslek egin dute bat Sindicat d 'Estudiantsek deitutako grebarekin, ikasle bloke indartsu bat eginaz.

Jardunaldia ERCren egoitzaren aurrean kontzentrazioa egin duten ehunka irakaslerekin hasi da, horietako asko bitarteko irakasleak. Aski da, prekarietaterik ez! Sindicat d 'Estudiantsetik geure egiten ditugun oihuekin: Fixesa ja! Cap interina al carrer! Les que hi som ens quedem! Ondoren, zutabe handi batek eratu zen Jardinets de Gràciaraino, eta han hasi zen manifestazioa.

Milaka irakasle eta ikaslek zeharkatu dugu Diagonala eta kaleak bete ditugu Via Augustako Hezkuntza Saileraino. Cambray kontseilariak eta Kataluniako Gobernuak, hezkuntza komunitatearen aldarrikapen bidezkoei erantzun beharrean, poliziaren dozenaka furgonetekin jaso dute manifestazioa, eraikina berrehun hesi baino gehiagorekin gotortuz. Hau lotsa! Polizia gutxiago eta heziketa gehiago!

Ibilbide osoan zehar hainbat kontsigna oihukatu ditugu hezkuntza publikoaren alde, murrizketen aurka eta hezkuntzako langileen lan-baldintzei elkartasuna adierazteko. Aldi berean, argi utzi dugu ez dugula atzerapauso bat bera ere emango ikasgeletan murgiltze linguistikoaren eta katalanaren ereduaren defentsan. Atzo iragarritako ERC-Junts-PSC-Comuns akordio berriak ez du ezer aldatzen lehenengoarekin alderatuta: batetik, ez da gai izango auzitegi frankistek katalanari egindako erasoak geldiarazteko, eta, bestetik, Auzitegi Nagusiak eskoletan gaztelaniaren % 25aren aurka ezarritako inposizioa onartzea dakar. Gaztelania “hizkuntza kurrikular” gisa ezarriz, atea irekitzen zaio erreakzio espainolistaren toga armadaren eskakizun berriei men egiteari. Berriki Auzitegi Gorenak preso politiko independentisten indultuak berrikustea onartu duela ikusi dugu. Catalunyako eskola publikoa de facto auzitegien eraso hau arbuiatuz eta kolektiboki borrokatuz defendatzen da! Grebarekin egin dugun bezala.

Mobilizazioa arrakasta handia izan da. Cambray hilotz politikoa da, eta karguari oraindik eusten badio, hain zuzen ere, Kataluniako Gobernuak duen beldurragatik da, bere dimisioak edo irakasleen aldarrikapenen aurrean amore emateak hezkuntzako borroka indartzea eta animoa borrokan ari diren kolektibo gehiagotara zabaltzea ekarriko luekeelako. Horregatik, Sindicat d 'Estudiantsetik, megafonia zentraletik manifestazioaren amaieran dauden milaka lagunengana joz, datorren ikasturtea Kataluniako sektore publikoaren greba orokorrarekin hasteko beharra defendatu dugu, hezkuntza-borroka zabaltzeko eta Gobernuaren murrizketak eta pribatizazioak jasaten dituzten beste sektoreekin bateratzeko. Gogo biziz hartu da proposamena.

Katalunian ikasturte hau ezpatak goian ditugula amaituko dugu. Borrokak aurrera jarraitzen du! Datorren ekainaren 2ko irakasleen lanuzte partziala babesten dugu, eta datorren ekainaren 9ko hezkuntzako langileen 24 orduko grebarekin bat egiten dugu, Kataluniako ikasle guztiak ekainaren 9an gure irakasleekin batera mobilizatzera deituz.