Mundu osoko ikasle mugimendua eta gazteria gure anai-arrebek Palestinan jasaten duten genozidio sionistaren aurkako borroka irmoan gaude.

Sarraskiak ez du etenik eta gure amorruak ere ez. 40.000 pertsona hil dituzte; horietatik %80 emakumeak eta haurrak dira, Gazako Zerrendako etxebizitzen %60 suntsituak izan dira, osasun-sarearen eta ospitaleen %80a eta unibertsitate guztiak. Basakeria hori guztia nahikoa ez balitz, Netanyahuk eta bere gobernu kriminalak gosete krudel bat planifikatu dute, herritarren %90i eragiten diona.

Milioika gara gure ahotsa altxatzen ari garenak egoera horren aurrean, eta kaleak are gehiago betetzen ari gara mundu guztia zeharkatzen duten manifestazio masiboetan. Ez da gerra, genozidioa baizik! oihua unibertsitateetara iritsi da. AEBko ikasleen eredua inspiratzailea da. New Yorketik Kaliforniara, Harvard, Michigan eta Austinetik igarota, ikasle mugimendu estatubatuarra soken kontra jartzen ari da Bidenen Gobernu konplizea eta lobby sionistak finantzatzen dituen unibertsitate-erakundeak.

Ez poliziaren errepresio basatiak, ez milaka atxilotuek, ez mehatxu akademikoek, ez dute lortzen borroka eredugarria geldiaraztea eta zabaltzen ari da.

Palestinako kanpaldiek AEBko mugak zeharkatu dituzte eta Mexikora eta Kolonbiara iritsi dira. Era berean, Europara salto egin dute Frantzian eta Britainia Handian lurreratuz, milaka ari baitira Campusak elkartasunez betetzen eta Errektoreei Israelgo hezkuntza-erakundeekiko mota guztietako harremanak eteteko exijitzen.

Euskal Herriko unibertsitateetan ere hasiera eman diote Palestinar herriaren aldeko ekimenei eta Estatu mailan zabaltzen ari dira. Ikasle Sindikatutik unibertsitateko ikasle guztiei dei egiten diegu sortzen ari diren batzarretan parte hartzeko eta gure Campusak kanpaldiz, ekintzaz, jardueraz eta bileraz betetzeko genozidio sionistaren aurka eta Espainiako Gobernuak nahiz Eusko Jaurlaritzak eta unibertsitateek sarraski honetan duten konplizitatearen aurka.

PSOEren Gobernuak eta Sumarrek estatu sionista finantzatzen eta armatzen jarraitzen dute. Izan Joe Biden edo Pedro Sanchez, Netanyahu hiltzailearekin harreman politiko, ekonomiko eta militarrak hausteari uko egiten dieten neurrian, eskuak palestinarren odolarekin zikinduta dituzte.

Gure unibertsitateak kaleetako mobilizazio orokorra bultzatzeko eta antolatzeko gune bihurtu behar ditugu, hitzaldiak eta eztabaidak antolatzeko, bai Campus barruan, bai kanpoan, genozidio honen aurkako presioa egiten jarraitzeko eta basakeria honekin behin betiko amaitzeko

Elkartasun internazionalista da Israelgo estatu supremazistari eta Mendebaldeko kide eta konplizeei arazoak sortzen ari zaiona. Hau da bidea. Eta gazteria alde zuzenean egongo da berriro: herri palestinarrarekin, militarismoaren eta gerra inperialisten eta basakeria kapitalistaren aurka.

Campus eta ikastetxe bakoitzean oihukatzen dugu:

Armak saltzen dituenak sarraskia babesten du!

Genozidio sionista gelditu!