Datorren martxoaren 13an Ikasle Abertzaleak ikasleen greba deitu du gazteen artean ideia erreakzionarioen gorakadaren aurka eta ikasleen onurarako Hezkuntzaren alde.

Nahiz eta Donald Trumpek defendatutako diskurtso faxista, matxista eta arrazistak eta nazioarte mailako erreakzionario guztia oraindik oso minoritarioak izan euskal gazteen artean, mehatxu hori ez dugu gutxietsi behar. Eskuin muturraren aurrerapena sistema kapitalistaren deskonposizioaren eta sistemaren alderdien politiken ondorioa da, eta bereziki sozialdemokratena, ez baitira horiei aurre egiteko gai.

EBn hartutako neurri belizista eta militaristek aurrerapen hori sustatzen dute, baita herri palestinarraren aurkako genozidio sionista basatia ere, mendebaldeko inperialismoak babestua eta finantzatua.

Langileriak eta gazteriak gogor ordaintzen ditugu politika hauen ondorioak. Errepresio poliziala, emakume langileen aurkako indarkeria matxista, prekarietatea, etxebizitzarekin espekulatzea edo Osasun eta Hezkuntza Publikoaren suntsipena, pribatizatzeko eta enpresa irabazien metaketa errazteko. Ohi bezala. Euskal Herrian ere eraso hau garatzen ari da, EAJ buru dela.

Arrazoi horiengatik guztiengatik, Ikasle Sindikatuak publikoki adierazten dugu babesten ditugula Ikasle Abertzaleak taldeak martxoaren 13rako deitu dituen greba eta mobilizazioak, eta dei egiten diegu ikasleei horiekin bat egitera.

Hezkuntzan erreakzioa hedatzeari aurre egin diezaiogun!

Denak grebara eta manifestazioetara martxoaren 13an!