cartelSE nov16 castellano-peq

azaroaren24an kartela

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Azaroaren 24an ikasle greba!

Urriaren 26ko greba, kolpe gogorra Rajoyren gobernuarentzat

 

Pasa den urriaren 26an Ikasle Sindikatuak errebalida frankisten aurka deituriko greba benetako kolpea izan zen Rajoyren gobernuarentzat. Milioika ikaslek ikasgelak hustu eta kaleak manifestazio jendetsuekin bete genituen: 15.000 Bilbon, 5.000 baino gehiago Donostian, milaka Gasteiz eta Iruñean, 50.000 Bartzelonan, 20.000 baino gehiago Galizian, 60.000 baino gehiago Madrilen… Garbi utzi dugu badugula indarra gure helburuak lortzeko.

Errebalidak indargabetu al dituzte? Ez zaitzatela engaina! Errebalidek bere horretan jarraitzen dute!

Grebaren hurrengo egunean, borroka geldiarazteko gezur eta nahasmen kanpaina abiatu zuten PPk, PSOEko parlamentarioen laguntza lotsagarriarekin, eta komunikabideek. Inbestidura saioan, Rajoyk esan zuen errebalidek "ez zutela eraginik izango Hezkuntza Itun Nazionala lortu bitartean”. Baina bagenekien aurten ez zutela eragin akademikorik izango! Hala zekarren Ministroen Kontseiluak onartutako dekretuak, eta horren aurka egin genuen greba! Adierazpen horietatik abiatuz, komunikabide askok errebalidak atzera bota edo indargabetu egin direla saldu nahi izan dute, baina erabat faltsua da! Norbaitek libratu garela pentsatzen badu, oso oker dago: Méndez de Vigo jarduneko Hezkuntza ministroak publikoki esan du EZ DUTELA ERREBALIDAK KENTZEKO ASMORIK, EZTA LOMCE KENTZEKORIK ERE. Eta ondoren, hezkuntza itunez hitz egiten dute lotsa gutxirekin. Ez digute adarrik joko!

Euskal Herrian ohituta gaude EAJrekin honelako itxurakeria eta gezurretara, horien helburua gero atzetik murrizketak aplikatzen jarraitzea izaten baita. Esaten digute ez kezkatzeko, hemen ez direla LOMCE eta errebalidak aplikatuko; baina gezurra da. Ez gaituzte engainatuko izenez aldatze hutsarekin, “Heziberri” eta “ebaluazio norbanakotuak” deitzearekin. Badakigu gauza berbera direla! Errebalidak ez aplikatzeko modu bakarra horiek berehala indargabetzea da!

Azaroaren 24an ikasle greba orokorra! Errebalidak berehala indargabetu ditzatela!

Rajoyren gezurrek Gobernuak duen ahultasun ikaragarria eta mobilizazioari dion beldurra erakusten dute. Berriro kolpatu behar dugu gure indar osoz! Hori dela eta, azaroaren 24an, IKASLE GREBA OROKORRERAKO DEIA LUZATZEN DUGU! BERRIRO IKASGELAK HUSTU ETA KALEAK GURE BORROKAREKIN BETE BEHAR DITUGU!

Era berean, Ikasle Abertzaleei azaroaren 24an borroka batzeko eta elkarrekin greba eta mobilizazioa Hego Euskal Herri osora zabaltzeko deia egiten diegu. EHIGE gurasoen elkarteari ere deia luzatzen diegu gurekin borrokara atera daitezen. Bestalde, ELA, LAB, CCOO, UGT eta STEILAS irakasleen sindikatuei ere dei egiten diegu azaroaren 24an irakasleak hezkuntza komunitate osoko grebara dei ditzaten. Gobernu hau ahula eta zilegitasunik gabea da. Badugu garaipena eskuratzeko indarra!