EAJ buru duen Gasteizko udalak Ikasle Sindikatuari isuna jarri dio M8ko greba feministako kartelak jartzeagatik

Gasteiz isuna

Aski da! Borrokatzen dutenen aurkako pertsekuzioari eta errepresioari ez!

DESKARGATU ETA BIDALI PROTESTA ADIERAZPENA

Artikulo en castellano

Orain PSEren eta PPren babesarekin EAJk gobernatzen duen Gasteizko udalak zigor expedientea ireki dio Ikasle Sindikatuari 300ko isuna jarrita, pasa den Martxoaren 8ko greba feministagatik hirian, institutuetan eta fakultateetan kartelak jartzeagatik.

Isun hau ez da kasualitate hutsa eta ez da bakarra. Honi gehitu behar zaizkio beste kolektiboek jasotakoak, hala nola Gasteizko Bilgune Feministak eta arrazoi beragatik beste bi feministak jasotakoak, guztira 700 euro. Arrazoia: mobilizazio historiko batean Gasteizko kaleak bete zituen Martxoaren 8ko grebarako deia egiten zuten kartelak jartzea. Zalantzarik gabe, benetako jazarpen politikoa da emakumeen eskubideen alde borrokatzen dugun ekintzaile eta erakundeen aurka, mobilizazioetan kaleak betetzen ditugunon aurka eta EAJk enpresarien, bankarien, zapaltzen eta diskriminatzen gaituzten horien alde eta gehiengoaren kontra egiten dituen politikak salatzen ditugunon aurka.

Onartezina da ustelkeria kasuetan sartuta dagoen eta, datuen arabera, diru publikotik 5.000 milioi euro lapurtu dituen alderdiak lotsarik gabe erakunde eta kolektibo sozialei isuna jartzea, emakumeen eskubideen alde borrokatzeagatik eta diskriminazioaren, soldata desberdintasunaren, indarkeriaren eta justizia matxistaren bukaera eskatzeagatik.

Gertakariek erakusten dute EAJk PPk estatu osoan hartu duen bide berbera jarraitzen duela: batetik, diru publikotik guztiona den dirua lapurtzen du eta bestetik isunak eta zigorrak erabiltzen ditu kalean mobilizatzen dena jazarri eta zapaltzeko. Mozal Legea onartu eta urte betera, Ertzaintzak 3.959 alditan aplikatu du (439 aldiz Gipuzkoan, 1.907 Bizkaian eta 1.613 Araba). Ikusten denez, EAJk Arabako langile klasea eta gazteria gogorkiago zapaltzen du, Bizkaiko datuekin alderatuz gero biztanle gutxiago izan arren 1.613 isun jarri zituelako adierazpen askatasuna eta protesta eskubidea erabili zuten arabarrei.

EAJ eta PP adierazpen askatasunaren aurka aliatu dira isunekin eta gazte eta erakunde borrokalarien errepresioarekin beren ustelkeriaren eta murrizketa sozialen politiken aurkako erantzun soziala geldiarazteko, baina ez gaituzte isilaraziko!

RocketTheme Joomla Templates