Naval ez itxi! Ontziolaren nazionalizazioa orain!

Bizkaia mailako Greba Orokor baten alde enpleguen defentsan!

la naval IS

(abajo en castellano)

Naval Euskal Herriko ontziolarik handiena da eta Ezkerraldeko industriaren enpresa nagusiena. Garai batean 3.000 langile aritu ziren bertan, eta bere instalazioetan munduko itsasontzi handienetariko batzuk egin izan dira. Konkurtso-prozesuan urtebete eman ondoren, ixteko zorian dago, eskualdeko hainbeste enpresekin gertatu den bezala. 180 langile kalean geratuko dira, eta ontziolari lotutako beste 400 enpresa osagarriren eta 2.000 langileren etorkizuna kolokan geratzen da.

 

Naval XIX. mendearen bukaeran sortu zen, eta 100 urte hauetan, 200 itsasontzi baino gehiago eraiki ditu. Euskal industriaren ikurra izanik, bertako langileek Euskal Herriko langile mugimenduaren borroka eredugarrienak erakutsi dituzte, batez ere, Felipe Gonzalezen garaietan abian jarritako sektorearen birmoldaketaren aurka, besteak beste, Euskalduna eraitsi zuena. PSOEren eta EAJren Gobernuek estrategia bera zuten: industria sektorea sakrifikatu, zerbitzu-jarduerak hobesteko. Estrategia horrek Naval harrapatu zuen bete-betean, eta CCOO zein UGTko buruzagien konplizitatearekin, enpresak indarra galdu zuen, langile kopurua murriztu zuen eta, azkenik, esku pribatuetara pasatu zen 2006an.

Pribatizazioak arbuio zabala aurkitu zuen Euskal Herrian, baita Navaleko langileen artean ere. Hala ere, EAJ alde agertu zen, eta CCOO eta UGTren aldetik ez zen inolako oposiziorik egon. Aurrejubilazioen txanda berri bat onartu zuten, eta ontzat jo zuten Naval SEPItik –Estatu mailako Industria Sozietatea– ateratzea, Estatuko beste hiru ontziolekin batera. Lau ontziola horietatik Naval izan da gehien iraun duena. Xixon, Sevilla eta Maniseko motorren fabrika aspaldi itxi zituzten. Horrek erakusten du zein diren pribatizazioaren akatsak eta ondorio lazgarriak

Egia da Navaleko akziodun pribatuek (Murueta eta Ingeteam) kudeaketan akats larriak egin dituztela; esate baterako, lau itsasontzi batera kontratatu dituzte baliabideak eta denbora kontuan hartu gabe. Halere, kudeaketa txarra ez da nahikoa Navalen porrota azaltzeko. Euskal Herrian eta, bereziki, Ezkerraldean hamaikagarrenez gauza bera ikusi dugu. Naval itxi baino lehen, Babcock Wilcox, Labe Garaiak eta tamaina handiko enpresak eraitsi dituzte. Estatuko Gobernuaren eta EAJren erabaki politiko bat izan da industria sektoreak uzteko eta haren ordez eraikuntza eta turismoa bultzatzeko, PP eta EAJren inguruko familia kapitalista handiei mozkin handiagoak eta azkarragoak ematen baitizkiete. Azken hilabeteotan, Euskal Herriko hainbat industria ixteko zorian egon dira: Ortuellako General Electric, Sestaoko ACE (lehengo Labe Garaiak), CEL paper-fabrika, edo Leioako Vicrila. Batzuek lortu dute aurrera egitea, kaleratzeak eta langileen sakrifizio latzak tarteko.

Ezker Iraultzailearen ustez, Navalen arazoa ez da salbuespen bat. Kudeaketaren inguruko arazoek (egia esan, atzean ezkutatzen dira kapitalisten poltsikoetara doazen milioietako mozkinak), Asiako herrialdeen lehiakortasunak eta PSOEk eta EAJk jarritako aitzakiek erakusten dute industria astuna mantentzeko interes falta. Berriz ere Navalek esku publikoetan egon beharko luke eta Navantian integratu beharko litzateke, langileek eta zenbait sindikatuk eskatu bezala. Gobernu espainiarrak bere gain hartu beharko luke Sestaoko lanpostu guztiak mantentzeko ardura. Aldi berean, enpresa osagarrietako 2.000 langileak ere Navantian integratuko beharko lirateke. Pribatizazioaz geroztik, enpresa osagarriek 80eko hamarkadan ontziolan egiten zen lan bera egiteko balio izan dute, baina kostu gutxiagorekin, lan baldintzak okertuz eta langileak zatituz haren borroka ahultze aldera.

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren jarrera salatzen dugu. Azken hilabeteotan langileen batzordeari xantaia egin dio kalean zein komunikabidetan zarata egin ez zezaten, armadoreak eta akziodunak uxatu lituzketelakoan. Eskuinaren xantaia hau onartu izanak ontziola lurperatzea ekarri du. EAJren hitz onekin eta haien alkateak mobilizazioetan agertu izanarekin saiatu dira estaltzen euskal enpresarien gogo falta enplegua industrian iraunarazteko. Esan dute Europak ez duela onartzen horrelako erreskaterik egitea edo nazionalizatzea eta, eginez gero, neurri horiek ez direla inondik ere eraginkorrak. Aitzaki-maitzakitan dabiltza, beste aldera begiratzen duten bitartean. Orain arte egiaztatu den bakarra izan da pribatizazioaren erabateko porrota, eta horrekin batera, EAJren administrazioak enpresari handien mozkinak eta interesak bakarrik defendatu izan dituela, langileon kaltean.

Arazoa Navalez harantzago dago. Gaur egun kapitalismoarekin milaka lanpostu arriskuan daude Euskal Herrian, Estatu espainiarrean eta Europa osoan. Horregatik, ekintza sindikal sendoa eskatzen dugu, ez bakarrik Naval defendatzeko, baita Ezkerraldeko krisian diren enpresetako langileen borrokak bateratzeko eta greba orokorra zabaltzeko Bizkaiko eta Euskal Herriko industria osoan. Beharrezkoa da Ezkerraldeko langileen koordinadora bat sortzea, langileok borroka planifikatu, erabaki eta zabal dezagun demokratikoki eta modu asanblearioan. Ikusi berri dugu Productos Tubulares-eko langileen mugagabeko borrokak, antolaketan eta langileen ekimenean oinarritutako ekintza sindikal indartsuak, balio izan duela enpresariei tinko aurre egiteko.

Naval Publikoa!

Ontziola nazionalizatu behar da lanpostu guztien defentsan!

Borroka industria osora zabaldu behar da!

____

La Naval es el mayor astillero de Euskal Herria y una de las empresas emblemáticas de la industria de Ezkerraldea. Llegó a tener 3.000 trabajadores en plantilla y de sus gradas han salido algunos de los barcos más grandes del mundo. Después de más de un año en proceso concursal está a punto de cerrar como ha ocurrido con tantas otras empresas de la comarca, dejando a 180 trabajadores en la calle y comprometiendo el futuro de 400 empresas auxiliares que dependen directamente del astillero y que dan trabajo a su vez a otras casi 2.000 personas.

La Naval tiene su origen a finales del siglo XIX y en sus más de cien años de historia ha construido más de 200 barcos. Símbolo de la industria vasca, sus trabajadores han protagonizado algunos de los mejores ejemplos de lucha del movimiento obrero de Euskal Herria, en especial a partir de las reconversiones del sector que se inician a partir de los años 80 de la mano del Gobierno de Felipe González y que se llevaron por delante el otro gran astillero vasco, el Euskalduna. La estrategia compartida por aquel Gobierno del PSOE y por el Gobierno vasco del PNV de sacrificar la industria en favor de las actividades de servicios sacudieron de lleno a La Naval, que con la complicidad de dirigentes sindicales de CC.OO. Y UGT fue perdiendo peso y reduciendo la plantilla hasta acabar pasando a manos privadas en 2006.

La privatización, pese a contar con un amplio rechazo en Euskal Herria y dentro de la propia plantilla, contó con el apoyo del PNV y de nuevo no tuvo contestación por parte de CC.OO. Y UGT, que aceptando una nueva tanda de prejubilaciones dieron por buena la salida de La Naval de la Sepi (sociedad industrial estatal) junto a otros tres astilleros del Estado. De esos cuatro astilleros privatizados La Naval ha sido el que más ha durado con vida ya que tanto Gijón, Sevilla y la fábrica de motores de Manises acabaron cerrando mucho antes, lo que demuestra el grave error y las trágicas consecuencias que supuso el paso a manos privadas.

Es cierto que los accionistas privados de La Naval (Murueta e Ingeteam) han cometido graves errores de gestión, como la contratación de cuatro barcos a la vez sin la suficiente previsión de recursos y tiempo, pero la quiebra no puede explicarse solo por la mala gestión. En Euskal Herria y en especial en Ezkerraldea llueve sobre mojado. Antes que La Naval cerró Babcock Wilcox, los Altos Hornos y otras muchas fábricas de gran tamaño. Ha habido una decisión política por parte de los diversos gobiernos estatales y del PNV de abandonar los sectores industriales para construir una sociedad basada en la construcción y el turismo que da muchos más beneficios y mucho más rápido a las grandes familias de capitalistas vascos ligados al PP y al PNV. En los últimos meses han sido unas cuantas las empresas industriales de Euskal Herria que se han visto al borde del cierre como ha sido el caso de General Electric en Ortuella, de la ACB de Sestao (antigua Altos Hornos), de la papelera CEL o de Vicrila, en Leioa. Algunas han logrado sobrevivir pero con despidos y duros sacrificios por parte de los trabajadores.

Por eso desde Ezker Iraultzailea pensamos que el problema de La Naval no es un asunto aislado. Los problemas de gestión (que en realidad esconden el trasvase de beneficios millonarios a los bolsillos de los industriales capitalistas), la competencia de países asiáticos y otras excusas que ponen los gobiernos del PSOE y del PNV reflejan su poco interés en mantener la industria pesada. La Naval tiene que volver a manos públicas y volver a integrarse en Navantia, como piden los trabajadores y algunos sindicatos. El Gobierno español tiene que responsabilizarse de mantener todos los puestos de trabajo en Sestao. También es necesario integrar en la red de Navantia los 2.000 trabajadores de la industria auxiliar. Durante todo este tiempo y sobre todo desde la privatización, las empresas auxiliares ha servido para hacer el mismo trabajo que se hacía en el astillero en los años 80 pero a un menor coste, atacando las condiciones laborales, y dividiendo a la plantilla para debilitar su lucha.

También denunciamos la actitud del Gobierno vasco, que durante los últimos meses ha chantajeado al comité pidiendo que no hiciera ruido en las calles y en los medios de comunicación para no espantar a armadores e inversores. Aceptar este chantaje de la derecha, ha significado enterrar el astillero. Las buenas palabras del PNV y la presencia de sus alcaldes en las movilizaciones tratan de enmascarar el poco interés real que tienen los empresarios vascos en mantener el empleo en la industria. Han planteado que Europa no permite este tipo de rescates o nacionalizaciones, y que además se ha demostrado que eso no es eficaz y que no funciona. Ponen excusas y miran a otro lado. Lo que sí se ha demostrado es que la privatización es un fracaso total, y que la administración del PNV siempre ha defendido y continúa defendiendo los beneficios e intereses de los grandes empresarios frente a la clase trabajadora.

El problema va más allá de la Naval. Bajo el capitalismo hay miles de puestos de trabajo industriales en peligro en Euskal Herria, en el Estado español y en toda Europa. Defendemos una acción sindical contundente, que mire más allá de La Naval y unifique las luchas de todos los trabajadores de empresas en crisis de Ezkerraldea de cara a extender una huelga general en toda la industria de Bizkaia y de Euskal Herria. Es necesario crear una coordinadora de trabajadores en Ezkerraldea, para que los propios trabajadores sean los que planifiquen, decidan y extiendan la lucha bajo métodos democráticos y asamblearios. Hemos visto cómo la huelga indefinida de la plantilla de Productos Tubulares es el mejor ejemplo de cómo sólo la acción sindical contundente, basado en la organización y la iniciativa de los propios trabajadores, sirve para parar los pies a los empresarios.

¡La Naval Publikoa!

¡Nacionalización del astillero en defensa de todos los puestos de trabajo!

¡Hay que extender la lucha a toda la industria!

 

RocketTheme Joomla Templates