Kataluniaren aurkako errepresio frankistaren eta 155ren aurka!

Urriak 26: Paroak 11etatik aurrera eta mobilizazioak 12:30etan!

Ezingo dute herri oso bat atxilotu!

kartelaIS urriak26 web-001

 

 Jaitsi eskuorria eta zabaldu!

 

Azken asteetan, oinarrizko eskubide demokratikoen aurkako errepresio basatia jasan dute Kataluniako gazteek eta langileek; ez da halakorik ikusi diktaduraz geroztik: okupazio poliziala indarkeria basatiarekin, Kataluniako autonomia indargabetzen duen 155. artikulua aplikatzea eta Jordi Sánchez eta Jordi Cuixart ANCko eta Òmniumeko presidenteak atxilotzea. Alderdi Popularreko gobernua Kataluniako herriaren erabakitze eskubidea zapaltzen saiatzen ari da, Ciudadanosen, PSOEko zuzendaritzaren, Estatu zentralistaren eta koroaren babesarekin.

Demokrazia errepresioaren aurka

Beste behin, argi gelditu da zer-nolako demokrazia defendatzen duten: legeak gure eskubide demokratikoak zapaltzeko eta aberatsen interesak defendatzeko erabiltzen dituzte Alderdi Popularrean dauden ustelak jazarri eta kartzelara bidaltzeko erabili beharrean. Hori da beraientzat demokrazia.

Gobernuaren errepresio basati honi herriak eman dion erantzuna eredugarria izan da;  urriaren 1ean bozkatzeko eskubidea defendatuz eta behin eta berriro kalera ateraz, urriaren 3ko greban edo azken egunotako mobilizazioetan ikusi dugun bezala, besteak beste.

Mugimendu honen aurrean, 700 enpresa baino gehiagok iragarri dute beren egoitza sozialak Kataluniatik aterako dituztela. Kataluniako oligarkak, aberatsak eta bankariak kapitalista espainiarren eta beren gobernu zapaltzailearen ondoan daude. EAJ ere alde berean kokatu da; keinu hipokritak eta elkarrizketarako deiak egin arren, PPren gobernua babestu du, euskal burgesiari irabazi gehiago emateko helburu soilarekin.

Guztiok manifestazioetara!

PPren gobernua, Ciudadanos eta PSOErekin batera, 155 indarrean jartzeko prestatzen ari da Kataluniaren autonomia indargabetzeko. Hezkuntza publikoan beren nazionalismo españolista, ideia atzerakoiak, bandera rojigualdaren eta koroaren kultua inposatu nahi dituzte, baita Euskal Herrian eta Estatu osoan ere. Kataluniako herria belauniko jarri nahi dute, eta Estatu osoko langileei eta gazteei lezio bat eman. Ez dute lortuko!

Hori dela eta, Ikasle Sindikatutik dei egiten dugu Euskal Herriko gazteak kaleetara atera gaitezen, ikasle katalanei elkartasuna erakusteko, errepresio frankista garaitzeko eta gure eskubideak defendatzeko borroka honetan. Horretarako, institutu eta fakultate guztietan asanbladak eta Defentsa Komiteak sortzeko deia egiten dugu, eta Sindicat d’Estudiants-ek urriaren 25 eta 26rako deitu duen grebarekin bat eginez, urriaren 26an 11etatik aurrera klaseak bertan behera uztea proposatzen dugu 12:30etan Gasteizen, Donostian eta Bilbon deituta dauden mobilizazioetan parte hartzeko.

Tinko borrokatzeko garaia da. Horregatik, Ikasle Abertzaleetako eta Ernaiko kideei dei egiten diegu mobilizazio horietan parte har dezaten, modu bateratuan Kataluniako langile eta gazteei gure elkartasuna adierazteko, oligarkarik eta errepresiorik gabeko Kataluniako errepublika askearen aldeko borrokan.

Guztiok mobilizazioetara urriaren 26an, 12:30etan

Bilbo: Plaza Eliptikoan (Moyua)

Donostia: Bulebarrean

Gasteiz: Andra Mari Zuriaren plazan

¡Visca Catalunya lliure, republicana i socialista!

¡Antola zaitez Ikasle Sindikatuan!

RocketTheme Joomla Templates